Aezkoako bideetan barrena

Horrela ibili gara gure hurrengo gonbidatua lagunduta. Bide eta lekuen inguruan aritu gara Daniel Iriarterekin, ostiral honetan aurkeztuko baitu bere liburua Abaurregainan. Lan itzela haru du bide guztiak identifikatzen eta gainera denborapasatzat hartuz , berak hala aipatu bezala. Liburua: http://www.rutasnavarra.com/asp/asp_artic/364.pdf Berak pasatutako hainbat ibilbide: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Red-de-caminos-Valle-de-Aezkoa_-Aria-Aribe-Abaurrepea-Orbara-Hiriberri_29006.html http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Xudran-Abaurregaina_-Abaurregaina-Xudran-Burregia_1468.html Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan euskararen erabileraren inguruko hausnarketa bat eta Manexen 36. istorioarekin etorri zaigu. Gero, Aezkoako bideak aski ongi ezagutzen dituen Daniel Iriarte izan gara ostiralean emanen duen hitzaldia aitzakitzat hartuta. Bukatzeko Karekin Kulturako Kati Leatxe izan dugu “Poesia de Emergencia” proiektuaz eta ikastaro berrietaz solasten. Eta, nola ez, […]

Euskal Herritik mundu berri bat sortzen

Izenburu honekin hasi da G7aren kontrako kontragailurra Irun eta Hendaia artean. Horretaz hitz egiteko Raul Txanflos G7 Ez! plataformako kidea izan dugu. Berarekin batera G7a zer den eta zer suposatzen duen errepasatu dugu. Kontragailurran landuko diren gaiak ere ez ditugu ahaztu eta nabarmendu digunez erabat beharrezkoa da G7aren ereduari alternatibak eraikitzen jarraitzea. G7 ez plataformaren […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur, saio hasteko Jose Ignacio Ubauren adinduen kontrako indarkeria lantzen zuen kolaborazioa berreskuratu dugu. Bukatzeko G7aren inguruan antolatu den kontragailurraren inguruan solasteko Raul Txanflos G7 Ez plataformako kidea izan dugu. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu!Entzun! Izenburua: Abuztuaren 21eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, asteartero bezala, saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren, Esteribarko Gazteek antolatutako tailerren inguruan solasten, bertako kidea den Saioa Ventura eduki dugu. Bukatzeko Auritzeko Kontramapa ekimenaren aurkezpena ekarri dugu gurera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 20ko saioa Iraupena: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Mila Beldarrain idazlearekin hasi dugu,” Corisanda de Baigorri” bere nobela ezagutzeko.Ondoren Hala Bedi irratikoek Dominique Ameztoy Lurzaindiako lagunari eginiko elkarrizketa ekari dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa eduki dugu, adimen artifizialaren mugak lantzen zuena. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 19ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu […]