Euskeraren erabilera eta Manex eta txerrikumeak

Gaurko saioan, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa izan dugu. Oraingo honetan euren familian gertatzen den egoera baten inguruko hausnarketa plazaratu du, euskeraren erabileraren ingurukoa. Hau amaituta Manex gaztetxoaren 35. istorioa kontatu digu, txerrikume batzuekin izandako hartu-emanaren inguruan darabilena. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan euskararen erabileraren inguruko hausnarketa bat eta Manexen 35. istorioarekin etorri zaigu. Gero, La Reina Flower taldeko Arantxa Ogeta izan dugu Orbaitzetan gaur izanen duten kontzertuaz solasten. Ondoren Idoia Ortabe izan dugu Orbaitzetan den Shumangalli erakusketaren nondik norakoak azaltzen. Bukatzeko Orreaga 778ko kidea den Mikel del Rio […]

Irati Orreaga Click: Gure lurra objetiboaren beste aldean

Gaurko saioan Irati Orreaga turismo elkarteko kide batekin izan gara Irati Orreaga Click argazki lehiaketaz solasteko. Kide hori Patri Carballo dugu Erteikoa landetxekoa . Berarekin lehiaketa honen helburuak eta oinarriak errepasatu ditugu. Parte hartzeko partekatu sare sozialetan zonaldeko argazki bat #iratiorreagaclick traolarekin. Kartela: Oinarriak: https://turismoselvadeirati.com/concurso-de-fotografia/ Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, Irati Orreaga Click argazki lehiaketarekin hasi gara. Horatarako Patri Carballorekin egon gara lehiaketaren nondik norakoak ezagutzeko. Ondoren Karrape Irratira joan gara Unai Zabaletarekin bertako kronika jasotzera. Bukatzeko Ekainaren 28a ardatz hartuta Hala Bediko lagunek Harrotuko bi kideri eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu!Entzun! Izenburua: Abuztuaren […]

Alaiki, Pirinioko txokoak musikaz janzteko prest

Gaurkoan fanfarre berri bat sortu dela eta joan gara gure hurrengo gonbidatuarekin egotera. Fanfarre hori Alaiki fanfarrea dugu eta gure gonbidatua bertako kidea den Unai Irigarai . Berarekin batera errepasatu dugu fanfarrearen sorrera eta baita udako programazioa ere. Bukatzeko behar dituzten edozein plazetan jotzeko gogoz daudela aldarrikatu du Unaik. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaur, saioa, Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren, sare sozialetan bolo-bolo dabilen Alaiki fanfarrea ezagutzera joan gara, Unai Irigarairen laguntzarekin. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu arratoiak Galapagoetan gaia lantzen zuena. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 6ko saioa […]

Nskak Blues Rock Festibalaren 3. edizioa igandean

Gaurkoan Urzainki aldera jo dugu. Han Eneko Manute-rekin hitzartu gara Nskak Blues Rock festibalaren inguruan solasteko. Iazko edizioak oso zapore ona utzi zuela argudiatu digu eta horrexegatik aurtengo edizioan ikusle kopurrua artatzeko toki gehiago aurreikusi dute betiere emakumezkoen presentzia taula gainean bermatuz. Aurten gainera, kontzertuaren aurkezpena Naizen elkarteak eginen du omenaldia lez. Klikatu hemen elkarrizketa […]