Balio natural handiko sega-belarretarako baliabideak dakar Nekazaritzarako Politika Bateratuak

Nekazaritza eta Abeltzaintzaren inguruko diru-laguntzen parte nabarmen bat Nekazaritzarako Politika Bateratuan dute oinarri. 2024. urte honetan balio natural handiko sega-belarren inguruko esleipena bat dakar, hala adostu baitute ingurumena zaintzen duten horiek saritzeko asmoz. Berritasun guzti hauek GAN-NIKeko kidea den Silvia Zabalza Armendarizek azaltzen dabil hainbat hitzaldi emanez. Bihar (urtarrilak 19) Ariben, astelehenean (urtarrilak 22) Ezkarozen […]

Dena prest Itzaltzu euskal kulturaren akuilu bilakatzeko Gartxot Egunaren baitan

Bigarren buelta bat egitea adostu genuen Gartxot Eguna heltzear zela eta hala egin dugu. Beste behin, Itzaltzura gerturatu gara Gartxot Eguneko azken berriak jasotzera. Jada dena bidean dute Gartxot Ekimeneko kideek, herri bazkarirako 200 txartel salduta dituztelarik, hots, dena salduta dutelarik, hala adierazi baitigu ekimeneko kidea den Maite Aranburu Agirrek. Asteburu potentea dator, ekimen aunitz […]

Korrika 23. edizioa berotzeko ariketekin hasiko gara asteburuan

Korrikaren 23. edizioa martxoaren 14an hasiko da Irundik abiatuta HARRO HERRI lemapean. Gure zonaldea martxoaren 15 eta 16an zeharkatuko du baina hori gertatu baino lehen berotzen joateko Korrika Batzordeek zenbait ekimen antolatu dituzte, horien artean asteburu honetan izanen ditugun Korrika aurkezpenak. Aurkezpen hauek ostiralean (urtarrilak 19) Agoitzen arratsaldeko 20:00 tan Angiluerrekan eta larunbatean (urtarrilak 20) […]

Larra-Belaguak La Rabassa-Naturland estazioarekin hitzarmena erdietsi du euren erabiltzaileei eskaintza berezi bat egiteko

Akordioa aitzakitzat hartuta jo dugu Larra Belagua eski estaziora, Julen Garjon bertako zuzendariarekin egotera. Berak azaldu digu zertan datzan akordio honek ahalbidetzen duena, La Rabassa estazioa ezagutzeko aukera ematen die denboraldiko pasea duten horiei. Bestalde, etorkizun hurbilean diren ekimenak ere errepasatu ditugu bere laguntzaz. Informazio guztia duzue Larra-Belagua estazioaren webgunean Julen Garjon Irati Irratian

Asteburuko eguraldiari errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Gaur asteburuko eguraldiarekin hasi gara David de Andresen kolaborazioarekin. Pasa den asteko elurrek nolatan ihes egin duten aste hasiera honetako euri eta hego-haizearekin. Horren ondotik, aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu.      David de Andres Irati irratian

Burutu dugu 2024ko irratiko zozketa

Hilabete bat boletoak saltzen egon ostean iritsi da momentua Irati Irratiko Zozketa burutzeko. 2400 boleto saldu dira eta oro har toki anitzetatik heldu zaizkigu ekarpenak, zeinak 21 sari eder gauzatzeko adina gauza eman dizkiguten. Jarraian jartzen dizkizuegun irudietan topatuko dituzue saritutako zenbakiak eta kolaboratzaileen zerrenda. Milesker guztioi, datorren urtean gehiago!

Xantiren Auzolotsak, 47. atala: Baionara bidaiak

Urte berriarekin ohitura zahar bikainekin jarraitzeko hautua heldu zaigu, gaurkoan Xanti Begiristain Madotz itzuli baitzaigu bere ohiko kolaborazioarekin.  Oraingoan, Iruñeko zinegotzi zela Baionara eginiko bidaiak izan ditu hizpide bere kolaborazioan. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Munduan zehar bidaiaraziko gaituzte Agoitzeko Argazkilariak Argazkilariak Munduan erakusketarekin

Bihar (Urtarrilak 12) irekiko ditu ateak Agoitzeko Argazkilariak elkarteak antolatutako Argazkilariak Munduan erakusketa. 11 argazkilarik hartu dute parte euren argazkiak eskainiz eta mundu osoan zehar bidaiarazi eginen gaituzte. Gaur erakusketaz eta elkarteaz Teresa Leacherekin izan gara solasean. Teresa LeacheIrati Irratian

Berdintasun politikak eta ekinaldiak sustatzeko teknikariak lanean dira

Zonaldearen behar bat asetu da, urriaren 26tik lanean baitaude Berdintasun Teknikariak Pirinioan. Bi dira eta gaurkoan Auñamendi eskualdeaz arduratzen den Amaia Abucide Aylagasekin izan gara bera ezagutzen lehendabizi eta bere lana ondoren. Berdintasun politikak garatu eta gizartean eragiteko erronka dauka. Aipatu digunez harrera bikaina izan du hemengo biztanle zein agintarien aldetik. Gogotsu dator lanerako eta […]

Giro eta sasoi onean burutu zen Sansilbestre lasterketa Abaurrepean

Aezkoa Kirol Elkarteak urtero antolatu izan ohi du urteko azken egunean Sansilbestre lasterketa. Aurtengo edizioa Abaurrepean egitea egokitu zitzaion eta 3 ibilbide desberdinetan aritu ziren korrikalariak lasterka. Haurrek eta helduek Abaurrepea eta inguruetatik ibili ziren, batzuk mozorrotuta eta oro har giro onean. Parte-hartzeari dagokionez helduen artean 75 lagun egin zuten korrika zeinetatik 23 izan ziren […]