Zapore bikainarekin amaitu da aurtengo eski kanpaina

Astez aste 12 astetan zehar aritu gara Amaia Mozo koordinatzailearen laguntzarekin eski-kanpaina barrutik ezagutzen. Elurra hasieran faltan izan arren artea eduki dute bertaratutakoei esperientzia zoragarri bat emateko. Kanpainatik 3860 lagunetik gora hartu dute parte 92 eskoletan barreiatuta eta ia denek balorazio positiboa egin dutela gaineratu digu Amaiak gaurkoan, hobetzeko tartea dagoen arren. Orain, beste era […]

Irati Biosfera Erreserba Naturalaren izendapena eta Iratiko Lau ibarrak elkartea

Aezkoako lehendakaria den Karlos Bueno Rekarekin (Pato) izan gara gaurkoan bi gai hauek jorratzeko. Azken egun hauetan ikusi ahal izan dugu nolatan Zaraitzuko bailararekin batera Iratiko Oihana Biosferaren Erreserbatzat aintzat hartzeko eskaria luzatu duten eta baita nola egonkortu dituzten Garazi eta Zuberoako ibarrekin dituzten harremanak Iratiko Lau Ibarrak elkartea eratuz. Bi gai horien inguruan solastu […]

Aste hasierako iragarpena eta aste bukaerako beroaldia David de Andresen eskutik

Asteburu euritsuaren ondoren David de Andresek erorittako ur kantitatearen errepasoa egin digu hasieran. Ondoren, ostegunetik aurrera datorkigun beroaldia izan dugu mintzagai azkenean Pirinioetako aste hasierako eguraldi iragarpena egitera pasaz eta horretan hauxe aipatu digu. Iragarpena: Astelehena (Apirilak 24): Giro goibela oro har zeinetan igandeko tenperatura berdinak neurtuko diren. Nabarmentzekoa prezipitazio eza eta nagusituko zaizkigun ipar […]

Ixa konpainia eta Nik EU dantza emankizuna ezagutzen

DNA festibalaren baitan dabil IXA konpainia Agoitzen Nik EU dantza emankizunaren azken lanak egiten egonaldi baten bitartez. Emakizuna ostiral honetan estreinatuko dute jendaurrean eta hau aprobetxatuz bertako ko-zuzendaria den Xian Martinezekin gaurkoan.          Xian Martinez Irati Irratian:

Eguraldiaren iragarpena aste bukaera nahasian eta datorren asteko beroaldia

Aste bukaera nahasia datorrela komentatu digu David de Andresek eguraldiari dagokionez. Berarekin gaudela aprobetxatuz datorren astean iragarrita dagoen beroaldiaz solastu gara. Iragarpena: Osteguna (Apirilak 20): Giro lasaia eta antiziklonikoa nagusi tenperatura beroak mantenduko direlarik. Haizea iparraldetik finkatuko da egun hasieratik.Ostirala (Apirilak 21): Egun hasiera argitsua izanen dugu tenperaturak gora eginen dutelarik hego haizeak lagunduta. Arratsaldean […]

Mendiari eta bizitzari maitasun keinua luzemetrai bilakatuta

Hori da Mendiak 1976 filma, zeina Afganistango Shakaur mendira eginiko lehen nafar espedizioaren abenturak eta pertsonak barnebiltzen dituen. Izugarria zen nolatan joan ziren mendi hortara, nola egiten zuten alpinismoa garai haietan eta gaur egunekoekin alderatzea bi mundu desberdin dirudite. Hori  saiatu dira egiten Luis Arrieta mendizale eta zine zuzendariaren agindupean eta horretaz gozatzeko aukera izanen […]

Suminetik eta saminetik bakera egindako ibilbidea erakusten duen emankizuna izanen da larunbatean Ariben

Doluaren inguruan lan egin ohi du Iñaki Peñak euren lanetan eta horietako bat da Suminetik/Saminetik bakera filma. Indarkeriaren bi biktimen ikuspegia lantzen duen lana da hau, zehazki Sandra Carrasco eta Olatz Etxabe dira lanaren zutabeak. Lehena Isaias Carrasco ETAk eraildako zinegotziaren alaba eta bigarrena Batallon Vasco Españolek eraildako Iñaki Etxaberen alaba. Dolutik abiatuta euren ibilbidea […]

Landa eremuaren garapen jasangarria ipar formakuntza ikastaroa abian jarri du Red Explora Navarrak

Red Explora Navarran kokatuak diren guneen garapen eta sustapen jasangarria bultzatzeko formakuntza saioak jarri dituzte martxan gure zonaldean. Formakuntza saioak Irunberrin izanen dira eta bi zatitan banatuko dira, bata teorikoagoa eta bigarrena praktikoa. Honen inguruan solasean Lursareako teknikaria den Maria Rodriguez Beperet izan dugu gaur gurean. Informazio gehiago eta izen ematea: Formakuntza saioaren web orrian […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi?: Merkatuak, ekonomia txikiaren azken plazak

Bi astetan behin izan ohi gara berarekin eta gaurkoan ala egin dugu Ainhoa Elizalde Ojerrekin egoteko ahalegin eta plazerra. Gaurkoan, bedatsean ugaritzen diren merkatuen garrantzia nabarmendu nahi izan digu bere kolaborazioan. Entzundako kolaborazioa irakurgai duzue Enpresabidea atarian     Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andres lagunarekin

Itzuli da gurera David de Andres meteorologo afizionatua Pirinioetako aste hasierako eguraldi iragarpena egitera eta hauxe aipatu digu. Iragarpena: Astelehena (Apirilak 17): Giro eguzkitsua behe hodeiren batekin eta oro har hobetze bidea eginen du. Haizearen norabidea iparraldetik kokatuko da eta horren tenperaturen igoera ekarriko du.Asteartea (Apirilak 18): Asteleheneko giro eta tenperatura berberak izanen ditu. Haizeari […]