Nafarroa Oinez egunerako laguntzaile bila jarraitzen dute Zangozako Ikastolan

Urriaren 20an ospatuko dute Zangozan aurtengo Nafarroa Oinez “Piztu!” lelopean. Eguna hurbildu ahala, prestaketak eta lanak handitzen doaz. Oraindik laguntza gehiagoren beharra izanen dutela esan digu Nagorek ikastolako zuzendariak. Jendea animatzen dute edonola parte-hartzera laguntzaile gisa ez bada ere egunean bertan hurbiltzeko deia egun du irratitik. Izena emateko:  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeo89jzPjeZI_I1bP-ij4uK452TMaBPgTntl5BgmC7KZjm6gQ/viewform   Nagore Zangozako ikastolako zuzendaria Irati […]

Irakasle greba eginen dute ostegunean Nafarroan hezkuntzako sindikatu guztiek deitua

STEILAS hezkuntza sindikatuko kide den Raul aritu da gurekin solasten ostegunean, irailak 26 burutuko duten greba egunaren inguruan. Haien aldarriak eta egunean zehar egonen diren zutabe, elkarreteratze eta manifestazioaren inguruan aritu zaigu. Hezkuntza greba deitzera behartuak izan direla diote sindikatuek gobernuak aldatzeko joerarik ez duela ikusita.      Raul STEILAS sindikatutik Irati Irratian

Auñamendin antolatu dituzten jarduerei buruz solastu gara Aritz Carballorekin

“Auñamendi” kultura, kirola eta aisialdia kudeatzeko sortu zuten bulegoaren parte da Aritz. Bulego honen sortzearen beharra, jarduera guzti hauek antolatzeko beharra eta nola elkarte ezberdinek batzeko beharra azaldu zuten bulego hau sortu ahal izateko azaldu digu. Auñamendiko mankomunitatea, udaletxe eta kontzejuen laguntzarekin eskeini nahi dira jarduera guzti hauek. Izen emateko epea ostiralean, irailak 27 amaitzen […]

“Sorginak euskal kulturan: errealitate historikotik gaur egungo mitora” hitzaldia emanen du Amaia Nausia larunbatean Nagoren

 Sorginak eta hauen idealizazio mitologikoaz arituko da larunbatean Amaia Nausia Nagoren. Zenbateko egia diren dakizkigun kontakizunak eta nolakoak ziren gaur egun uste ditugun sorgin haiek. Hitzaldiaren nondik norakoak jakinarazteko izan da gurean solasten Amaia.   Amaia Nausia Irati Irratian

Jon Urtasun arituko da hilabetez Irati irratiko mandoetan

Enekoren oporraldian Streetwiseko taldekidea den Jon Urtasun arituko da Irati irratiko mandoetan. Gaur tarte batez, Irati irratiko kontuak ikasten ari zela tarte bat hartu dugu berarekin solasteko. Ziur gaude modu bikainean arituko dela eta giro goxoa ezarriko duela gure irratiko komunitatean.       Jon Urtasun Irati Irratian

Xixka-mizka xaramelatuz emankizuna eskainiko du Atarrabiako abesbatzak larunbatean Auritzen

20 urte daramazkite Atarrabiako Abesbatzako lagunek Euskal Herriko eta kanpoko txoko zenbait kantuz girotzen. Lagun batzuen kantuaren inguruko afizioak eraman zituen batzera eta ezkeroztik lagun gehio batu zaizkie. Hainbat emankizun eginikoak ditugu eta Auritzera datoz Xixka-Mizka Xaramelatuz “Un concierto para comerselo” emankizunarekin. Abesbatza eta emankizuna ezagutzeko gaur irratian bertako kidea den Arantxa izan dugu gurean. […]

Igandean ospatuko da Auritzen Iraileko Azienda Feria

Asteburu honetan izanen da Auritzeko Iraileko Azienda Feria. 1305. urtetik dokumentatua dagoen feria dugu zeinetan abereek hartzen duten protagonismoa. Goizean goiz izanen dira erakusgai bertako 14-15 abeltzainen abereak Kuatropea inguruetan. Urtero ere, udalak publikazio berezi bat atera ohi du eta aurtengoan hezkuntza arautuaren bilakaeraz arituko den inprimakia aurkeztuko dute Kultur etxean. Hau guztiaren inguruan aritu […]

Xantiren Auzolotsak, 62.atala: Txupinazoa

Osteguna izanik hitzordua genuen Xanti Begiristainekin. Jarraitu dugu auzolotsen segidarekin eta aurrekoaren jarraipena izan dugula esan dezakegu aurrekoa Aralar alderdiak bota beharreko txupinazoaren aurreko egunak landu baikenituen eta honetan txupinazoan bertan suertatutakoak kontatu dizkigu. Xanti Begiristain Irati Irratian: