SOS Ostalaritza, berriz ere neurri berrien jopuntuan

Pandemiaren hirugarren olatuan gauden honetan asteartean neurri berriak iragarri zituen Nafar Gobernuak. Horrek suposatuko duena ikertu dugu ostalaritzaren ikuspegitik Iosu Eseberrik lagunduta. Terrazak baimentzen badira ere zonaldean ostatuen itxierak ekarriko dituela gaineratu du. Neurri berriei erantzuteko eta sektorearen erreskate bat eskatu nahiean mobilizazioak deitu dituzte, baita zonaldean ere. Iosu Eseberri Irati irratian

Hauspotu, behar berezi duten eremuei laguntzeko dinamika

Aurreko asteetan helarazi zuten Udalbiltzako lagunak bere egitasmo baten berri. Hauspotu du izenburutzat egitasmo berri hau eta Euskal Herrian dagoen lurralde garapen desoreka erantzun nahi dio. Horretaz elekatzeko Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakaria izan dugu eta berarekin batera izan gara egitasmo hau arakatzen eta azaltzen. Laguntza ekonomikoa zein teknikoa eskaintzen dute hainbat lurraldetan egokituko diren proiektu […]

Gutxiago gehiago delako, bizitza sinplifikatzeko aholkuak

Jose Ignacio Ubau medikuaren bisita izan dugu irratian. Bizitza sinplifikatu eta bizitza hobea eta beharrezkoa ez den estresik gabekoa lortzeko hainbat pauta eta aholku egin dizkigu. Elikadura, minimalismoa, etxeko giroa, erropak, ordena, garbitasuna, kontsumoa, denbora eta bizitzako beste arlo batzuen gaineko aholku errezak izan dira denak. Gutxiago gehiago da Irati irratian

Pirinioan lan eta bizi ekimenak batzar irekia deitu du Garraldan

Batzar irekia deitu dute gaurko Garraldako Etxabarrengoa elkartean, eta orain artekoa aztertu, neguan egin beharreko Azoka antolatzen hasi eta ekimen berriei ekiteko aldartea hartuko dute Pirinioan lan eta bizi ekimenekoek. Ainara Ekisoain mintzatu da gaurko bilkuraz Irati irratian.