Egunon Auñamendi! Piriniotik Kataluniara begira

Katalunia hizpide gaurkoan, bertako agintari eta lider independentistek 100 urteko kartzela zigorra jaso duten egunean. Xorroxin eta Euskalerria irratiko albisteak eta berriak jaso baditugu ere, Katalunian goizeko lehen ordutik gertatzen ari zena landu dugu irratsaioan. Aezkoatik Kataluniara bidean harrapatu dugu Joan Abaurrepeako laguna ere. Izenburua: Urriaren 14ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Eneko Villegas: “Aezkoan elkartasun eta babes handia jaso dut, eta oso eskertuta nago”

Eneko Villegas Irati irratiko esataria da eta datorren irailaren 16tik aurrera Madrilen epaitua izango da. Irailaren 10eko (asteartea) programa berezia izan da, Eneko bera izan delako gure gonbidatua elkarrizketa saioan. Elkarrizketa sakona eta hunkigarria izan da eta hemen duzue entzungai (euskaraz). >> Elkarrizketa gaztelaniaz