Garraldan Garraldargi kooperatiba jarri dute martxan, energiaren kudeaketa lantzeko proiektu pilotua

Hilabeteak lanean eman ondoren jada Garraldako komunitate energetikoak, energia bera kudeatzeko forma juridikoa hartu du Garraldargi kooperatiba sortuz. Komunitate energetikoak nola kudeatuko dutn adostu eta Nasuvinsa, Nafar Gobernua eta udalaren laguntzarekin jarri dute proiektu hau martxan. Nafarroan eta Europan holako proiektuetan aitzindari izanen da gainera. Honetaz Aitziber Villalba proiektuko sustatzaileetako batekin izan gara berbetan eta […]

Garraldako areto futbola txapelketako finala larunbat honetan izanen dira

Urte dexente daramate areto futbola zonaldean promozionatzen eta honen baitan jendea batzen. Gaur da eguna zeina emakumezko eta gizonezkoen txapelketek 15 urte eta 29 urte bigarrenek daramatela jokatzen. Pandemia garaia gailenduta topagune polita bilakatu da Garraldako Futbito lehiaketa eta honen inguruan solastu gara Oscar Anduezarekin. FINALAK17:30 Emakumezkoen finala – SeiHerri vs Kiñotas18:30 Gizonezkoen finala – […]

Egun On, Auñamendi! Marina Landa, 30 urte 30 taupada eta Erronkariko Konexioa

Gaur Marina Landa bakarlaria ezagutzen hasi dugu saioa, Urrutea kanpinean kontzertua emanen baitu. Ondoren, Gonzalo Santomaren 30 urte 30 taupada elkarrizketa ekarri dugu asteburu honetan jarraituko baitu erakusketa. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika pasa zezan. Izenburua: Abuztuaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Argazkilaritzarekin 30 urte eta 30 taupada bizita

15 urte zituela hasi zen argazkiak egiten. 3 urte pasata hasi zen bere jarduna profesionalki burutzen. Argazkilaritzan hasi zenetik lurralde eta animali asko pasa dira bere objetibotik eta orain ospatzeko erakusketa bat antolatu du Garraldan, Ezkerra etxean igande honetan. Hau dena egin duena Gonzalo Santomá dugu eta berarekin solasten ibili gara gaurkoan. Gonzalo Santomá Irati […]

Egun On, Auñamendi! Prozesu parte-hartzailea Artzibarren eta 30 urte 30 taupada

Gaurko saioa Artzibarren hasi dugu, bertan udal plan estrategikoa eraikitzeko prozesu parte-hartzaile bat jarri dute abian. Prozesu horren gidaritza daraman lan taldeko Kattalin Barberrekin izan gara solasean. Ondoren, Garraldara gerturatu gara Gonzalo Santomárekin egotera, 30 urte betetzen baititu argazkilari profesionala bezala eta erakusketa bat antolatu du hori ospatzeko. Izenburua: Abuztuaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Garraldako Energia efizientzia eta parte-hartzearen inguruko hitzaldia

Saio honetan Aralar irratira jo dugu. Bertan Ibon eta Sugoi izan ditugu Larraun -Lekunberriko berriak pasatzen. Beren azken astea izanen denez agurtu egin ditugu eta etorkizunean berriz ere gurean espero ditugula aipatu diegu. Bukatzeko, energia efizientzia eta herritarren parte-hartzeaz aritutako larunbateko hitzaldiaren bi ahots ekarri ditugu, Martin Ibarra eta Oihana Lorearenak, Trantsizio Energetikorako zuzendaria lehena […]

Pirinioko Soinu Banda, 26.atala: Edurne Bidador

Mezu eta rollo positibodun zerrenda izan da Edurne Bidadorrek helarazi diguna eta atsegin handiz aritu gara horren inguruan dantzan eta abesten. Munduan zehar bidaiatzeko aukera ez da falta! Abestiak: Wake me up-Simply three. Aukera Berriak- ETS. Color Esperanza-Diego Torres Shinny happy people-REM. Mirotzak-Benito Lertxundi Wind of change-Scorpions Kolore-kolore-Mixel Ducau eta Zaldibobo Waitin on a sunny […]

Pirinioko Soinu Banda, 25.atala: Garraldako Orreaga

Gaurko saioan zine kutsudun zerrenda aurkeztu digu Orreaga Ibañezek. Bi film ezberdinetako kantuak patu dizkigu bikainak biak nola ez. Ziur gaude kantatzeko aukera ez duela galdu! Abestiak: Florence and the machine- Shake it out. Fito y fitipaldis- Cerca de las vías. Les Miserables (2012)-Do you hear the people sing Izaro- La felicidad. Pentatonix- Say something […]

Egun on, Auñamendi! Kulturgintzako greba dijitala eta Pirinioko soinu banda 25.atala

Gaurkoa kulturgintzako lagunek abiarazitako Greba dijitalaren inguruan solastu gara. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Garraldako Orreaga Ibañezek kantuak jarri dizkigularik. Izenburua: Apirilaren 22ko saioa Iraupena: 2:50 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aezkoako Eguna, data finkatua eta kartel lehiaketa

Badugu aurtengo Aezkoako Egunerako data, irailaren 11,12 eta 13a. Baita tokia ere, Garralda. Baina ez da nobedade bakarra. Konfinamenduari aurre egiteko antolatzaileek kartel lehiaketa bat abiarazi dute uztailaren 19a bitarte. Guzti honetaz eta gehiagotaz solasteko Maite Loperenarekin izan gara eta ederki asko azaldu digu dena, Entzun! Maite Loperena Irati irratian