Pirinioko Soinu Banda, 5.atala: Garraldako Negukoak

Italia atzo utzita heldu diogu 5. atalari. Gaur Garraldako Negukoak , hots, neguan zehar Garraldan dauden gazteak izan ditugu musika jartzen. Zerrenda anitza sortu dute gure gozamenerako. Milesker lagunak! Abestiak: Cuando zarpa el amor – Camela Arratsalde honetan – Sorotan Bele Sultans of Swing – Dire Straits Sobreviviré – Mónica Naranjo Son mis amigos – […]

Egun on, Auñamendi! Nafarroaren Eguna, Mikel Antza eta Pirinioko Soinu Bandaren 5. atala

Gaurko saioa Nafarroaren eguna bertan behera geratu dela ohartaraziz hasi dugu. Ondoren, Mikel Albisu, Mikel Antzak prestatutako audio testua jarri dugu gaur egungo egoeraren hausnarketa eginez. Bukatzeko 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu eta gaur Garraldako Negukoen txanda izan da Izenburua: Martxoaren 24ko saioa Iraupena: 3 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Erroibarko neurriak Covid-19rako eta Zerrajeroinako kantu zerrenda

Gaur Erroibarren hasi dugu saioa. Covid-19 delakoaren inguruan udalak eta gobernuak hainbat irizpide adostu ditu eta horien berri Joseba Martinezek eman digu. Ondoren 10 kantuen erronka hasi dugu, Garraldan, Zerrajeroinatik Iratxek eta Angelinesek euren kantuen zerrenda bideratu baitziguten. Esker mila lagunak! Izenburua: Martxoaren 16ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Liburutegien nazioarteko eguna. Aurizberrikoa bisitatu eta Xamarren Etxera bidean komentatu dugu

Liburutegien nazioarteko eguna liburu artean eman dugu. Aurizberriko liburutegira jo dugu, eta bertako berri eman digu Marimar liburuzainak. Irati irratiko estudioetan berriz Idoia Zabaltzarekin Garraldako idazlea den Xamarreen Etxera bidean komentatu dugu. Izenburua: Urriaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioan lan eta bizi ekimenak batzar irekia deitu du Garraldan

Batzar irekia deitu dute gaurko Garraldako Etxabarrengoa elkartean, eta orain artekoa aztertu, neguan egin beharreko Azoka antolatzen hasi eta ekimen berriei ekiteko aldartea hartuko dute Pirinioan lan eta bizi ekimenekoek. Ainara Ekisoain mintzatu da gaurko bilkuraz Irati irratian.