Soldata eta pentsio duinak aldarrikatzeko mobilizazioa izanen da bihar Iruñean

Hainbat eragilek bat egin dute larunbata honetan pentsio eta soldata duinak exijitzeko eskaria eginen duen mobilizazioarekin. Aldarrikapenetan, bertan, Nafarroan , soldata eta pentsio minimoak adostea izanen litzateke baita 1600 eurotara soldata eta pentsio minimoak igotzea ere. Sustatzaileen artean LAB sindikatua dugu eta gaur gurean izan dugu Nafarroako Idazkari nagusia den Imanol Karrera. Aukera aprobetxatu dugu […]

Zerbitzu publikoen defentsan aterako dira administrazioko langileak grebara

Azken urteetako egoeraren okertzeaz jabetuta eta azken aldian Sindicato Medico-k Nafar Gobernuarekin izaten ari dituen negoziazioak ikusita Nafarroako Administrazioko gehiengo sindikalak grebara deitu du biharko (Otsailaren 15a). Helburu garbia dute deitzaileek, interes ezkutuen aurrean zerbitzu publikoak defendatzea da eta horretarako aterako dira kalera. Honen inguruan, LAB sindikatuko Nafarroako idazkari nagusia den Imanol Karrera izan dugu […]

#U30GrebaOrokorra LAB sindikatuko Imanol Karrera

10 egun besterik ez dira falta Greba Orokorraren deialdirako. Greba honen zergatiak ezagutzeko LAB sindikatuko kidea den Imanol Karrera izan dugu. Berak aipatu digunez arrazoiak soberan ditugu ekimena aurrera ateratzeko, kalean presioa egiteko eta gauzak aldatzeko. Aitortu digunez, ez da ezeren kontrako greba bat, ofentsiban kokatu behar den ekimena baizik, oinarrizko aldarrikapenak barnebiltzen dituen ekimena […]