Pirinioetako eskolen arteko topaketak sartu irten bat egin dugu zenbait ikasleen laguntzarekin

Pirinioetako eskolek topaketak egin dituzte gaurkoan Garraldan eta eurak bisitatu ditugu DBH 3.ko zenbait ikaslerekin. Bertan izan ditugu egunekoa azaltzen Izei, Elene, Josune, Irati, Julen eta Egoi ikasleak eta Maite Madoz irakaslea. Lotsari aurre egin diote gugana hurbiltzeko.       Izei, Elene, Josune, Irati, Julen, Egoi eta Maite Irati Irratian:

Irati Lau Ibarrak jaia antolatu du iganderako Abodin

Apirilean egonkortu zuten lau ibarren arteko harremana Irati Lau Ibarrak elkartearen baitan. Honen ostean zenbait elkargune sortu eta igande honetarako festa antolatu dute Abodin. Festa aitzakitzat hartuta Karlos Bueno Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakariarekin izan gara gaur programa eta elkartearen nondik norakoak aztertzen.        Karlos Bueno Irati Irratian:

Egunon Auñamendi! Uholdeak eta ekaitzaren ostean dator barea

Egun gogorra izan zen ostiralekoa. Irati ibaiak gainezka egin zuen hainbat lekutan eta ondorioak oraindik ikusgai daude. Aezkoako Batzarreko Karlos mintzatu da gertatutakoari buruz Irati irratian. Aurretik, Zebrabidea saioko elkarrizketa bat ekarri dugu, krisi klimatikoari buruzkoa. Gogoetarako une aproposa, Madrilen egin duten gailurrak konponbiderik aurkitu eta adostu ez badu ere. Krisi klimatikoa eta ondorioak gure […]

Egunon Auñamendi! Pirinioa zuritu du elurrak

Lehen elurtea Auñamendietan, gure ibarretan. Zuri zuri esnatu gara gaur. Eta elurrak, polita izan arren arazoak ere sortzen ditu bazterretan. Aziendak bildu behar, mendietako kabalak, errepide bazterretan arazoak, zuhaitz eroriak…. eta beste. Argazkiak igorri dizkigute entzuleek, ibar ezberdinetakoak. Mila esker guztioi. Elurra pirinioetan, irratsaio berezia

Egunon Auñamendi! Xiberuko ikastolen alde

140 haur ari dira euskaraz ikasten Xiberuako bi ikastoletan. Eta 2003tik egiten duten gisan aurten ere saskiak antolatu dituzte Euskal Herri osoan elkartasuna jasotzeko. Irati irratian izan dugu bertako guraso Egoitz eta kanpaina honen berri eman digu. Izenburua: Urriaren 30eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Euskara ikasten 100 lagun eta Iratiko oihana eta inguruko biztanleak ikertzen Dylan Inglis

Egunon Auñamendi! saioan albisteak eta eguraldiaren berri jakin ostean, Pirinioetan euskara ikasteko aukeraz aritu zaizkigu AEK-ko lagunak. Bisita atsegina izan dugu gainera Irati irratian, gaurkoan Dylan Inglis etorri zaitugulako estudiora. Aralar irratitik Martin Juanenak beraien eskualdeko berriak eman dizkigu eta Aezkoako Gazte asanbladak udako sariketako zenbakiak deskubritu ditu irratian eta zuzenean. Izenburua: Irailaren 17ko saioa […]