Nagoren hitzaldi baten bitartez Iruñean dauden harrera sareen berri emanen dute ostegunean

Egoera zaurgarrian dauden pertsonei harrera egiteko Iruñean hainbat sare egokitu dira, herritarren partetik administrazioa heltzen ez den kasu horietara heltzeko. Pertsonak zein familiak artatzeko guneak dira, beren sorterria atzean utzi eta migratzera behartuta sentitu direnak. Astero heltzen dira guregana eta horiek artatzeko hainbat proiektu garatu dira. Horien inguruko informazioa helaraziko dute bihar Nagoren eta hau […]

Erorien monumentua eraisteko aldarriak Iruñeko kaleak zeharkatuko ditu urtarrilaren 18an

Sindikatu, eragile eta alderdi zenbait babestu dute jada datorren hilaren 18an Iruñean burutuko den Erorien monumentua eraisteko aldarrikapena zabalduko duen mobilizazioa. Eraistearen aldeko plataformak deituta arratsaldeko 18:00etan irtengo da mobilizazioa. Udalak bere ezintasuna adierazi duen arren, aukerak ikusten dira baita legediaren aldetik ere frankismoaren omenezko eraikina eraisteko. Hau aitzakitzat hartuta Eraistearen aldeko plataformako kidea den […]

Haur eskoletan dagoen euskarazko eskaintza eskasa salatuko du Iruñeko euskalgintzak abenduaren 11n

Iruñeko Euskalgintzak nafar jendartea mobilizatzera deitu du datorren abenduaren 11n Iruñean udalak egindako haur eskoletan euskarazko lerroaren eskaintza eskasa salatzeko. Udal gobernua aldatu arren ezer gutxi aldatu da alor honetan eta hori bera salatuko dute arratsaldeko 17:30tan izanen den mobilizazioarekin. Honen inguruan Iruñeko Euskalgintzako kidea den Amaia Razkinekin solastu gara.     Amaia Razkin Irati […]

Erorien monumentuaren ika-mika erdian eraistearen antzeztea eginen dute bihar Iruñean

Apenas bi aste dira gurean izan zenetik eta gaur itzuli gara Erorien Monumentuaren eraistearen aldeko Asanbladako kidea den Yolanda Ansorekin egotera. Aste hauetan bolo-bolo dabilen eztabaida da, politikari askok honen inguruan eman dute euren iritzia baita zenbait norbanakok ere. 26 elkarte memorialistek abiatu zuten asanblada honen ekinaldia eta geroz eta gehiago dira hauen alde daudenak. […]

Erorien monumentua eraisteko babesa eskatu dute Eraistearen aldeko asanbladak

2015ean ireki zen Iruñeako Erorien monumentuaren etorkizunaz eztabaidatzeko saioak. Iruñeako udalak gaia hartu eta zenbait elkarteei galdetu egin zien. Batzuk beregokitze baten aldekoak ziren beste batzuek aldiz, elkarte memorialistak eraistearen aldeko apostua egiten zuten. UPN iristerakoan eztabaida gelditu egin zuen baina eraistearen aldekoak hasi ziren euren artean egituratzen eta hortik sortu zuten Eraistearen Aldeko Asanblada. […]

Tortura Erreparaziorako urratsak lemapean jardunaldiak antolatu ditu Nafarroako Torturatuen Sareak Iruñean

Nazioarte Mailan Torturaren afera landutako zenbai aditu batuko ditu Nafarroako Torturatuen Sareak ostiral honetan Iruñeako Planetarioan burutuko diren jardunaldien bueltan, Tortura Erreparaziorako urratsak lemapean. Bertan torturaren biktimek eremu politikoan eta sozialean errehabilitaziorako eta aitortzarako duten eskubideaz, torturatuen biktimei eta senideei ematen zaien arreta psikosoziala, eta azkenik, motibazio politikoak eragindako torturaren osteko erresilientzia eta erreparazioa izango […]