Larunbatean ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa

Iazko arrakasta ikusita larunbata honetan ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa. Luzaiden sortua eta bertan errotutako froga ez lehiakorra dugu hauxe. Lehen edizioan bi ibilbide ziren, honetan hirugarren bat gehitu diote. Bertaratzen diren horiek Luzaideko inguruetatik egindako ibilbide ederretaz gozatzeko aukera izanen dute AstoLabur, Astoluze eta Astokeri ibilbideei esker. Aurten gainera denek elkarrekin bazkaltzeko […]

Aktibitate egitarau oparoa udan kultura landu eta kirola egiteko Auñamendi zonaldean

Iaz ere Garaitzeko Asik koordinaturik eta beste elkarteen laguntzaz kirol zenbait aktibitate eraman ziren aurrera. Aurten ere hala izanen da zenbait kultur ekintza gehitu zaizkiolarik. Ekintza guztien berri izateko bertako koordinatzailea den Aritz Carballo Ernaga izan dugu gurean, berak eman baitigu hauen berri.Aritzek azaldu digunez, talde batzuk atera ez diren arren iaz baino jende gehiagok  […]

Mendi bizikletaz modu komunitarioan gozatzeko jardunaldia izanen da larunbatean Aurizberrin

Urrobi kanpinak, Irati Abeturak eta Baratze jatetxeak abian jarritako ekinaldia dugu hauxe. Larunbata honetan hainbat bizikleta zale batu eta elkarrekin inguruaz gozatzeko aukera emanen da. Kirol bakartia izan ohi da eta elkarrekin disfrutatzeko hautua eman dute antolatzaileek, kirolaz eta naturaz gozatu ahal izateko. Gehienez 30 lagun hartu dezakete parte ekimenean eta 20 partaidek  baino gehiagok […]

Mendi-lasterketen erdigune izanen da Izaba asteburuan

20. edizioa ospatuko du aurten Camille Extreme mendi lasterkaldiak. Gerora etorri ziren Cannelle Trail eta Ardibidepikua KB frogak. Zoro zoragarri batzuk hasitako ideiak gorpuzten joan da apurka-apurka eta gaur egun Nafar Pirinioetan eta mendi lasterketen zirkuituan erreferente bilakatu zaigu Camille Extreme.Lasterkaldia 8 lagunen artean zehazten badute ere asteburuan zehar 250 bolondresen laguntza izan ohi dute […]

Garraldako ikasleak eta Eutsi-Belaunaldien arteko topaketa osasuntsua

Garraldako DBH 3ko ikasleok aste hauetan klasean ikasitakoa kalera ateratzea pentsatu dugu. Biologian giza gorputza ikasten ari gara: arnas, zirkulazio  lokomozio aparatuak. Hauek guztiak hobeto ulertzeko, Eutsi elkartekoekin kirol saio bat antolatu dugu Aurizberrin. Helburua argia zen: zahartze aktiboa eta osasuntsua bultzatzea eta denok batera mugitzea. Aritz Carballo kirol-saioetako monitorearen laguntzarekin, saio oso bat diseinatu […]

Kirola eta natura batzeko bi hitzordu Orbaizetan

Lehen hitzordua larunbata honetan izanen da III. Mendi eguna ospatuko baita Orbaizetan. Goizean goiz irten eta Mendizar igoko dute bertaratzen direnek. Mendi Eguna Euskal Mendizaleen elkartearen 100. urteurrenetik eratorritako ekinaldia da zeina ezkeroztik errepikatu egin duten Orbaizetan. Lehen edizioan Urkulu igo zuten, bigarrenean Mendilatz, aurtengoan Mendizar igoko dutelarik. Bigarren hitzordua, uztailaren 25ean izanen da egun […]

Zine ziklo moduan itzuliko da Ukerdi Izabara

3 urteren ostean itzuliko da Izabara Ukerdi Mountain Fest jaialdia, jaialdia baino zine-ziklo modura. Denbora arazo bat dela medio zine zikloa izanen da baina datorren urtetik aurrera ohiko jaialdi itxura berrartuko du. Zine zikloa larunbata eta igandean izanen da Izabako zineman. Hau ikusita Nive Mendiakeko Alberto Urtasun izan dugu gaur gurean eta berak azaldu digu […]

Bidankoze inguruko naturan kirola egiteko guneen irekiera ospatuko dute larunbatean

Bidankozeko udalak 2017tik hona despopulazioari aurre egin eta natura eta kirola batzeko ideia sartu zitzaion buruan. 2018an  esleitu zitzaion Nafar Gobernutik proiektua garatzeko diru-laguntza. Hortik sortu ziren eskalada sektoreak (2 eskalada sektore) eta BTT ibilbideak (ia 100km). Hala ere, ezin izan dute gaurdaino behar bezala gune hauek ireki. Gerora Next Generation funtsetatik ere ekarpena egin […]

Bihar ospatuko da Nagoreko V. Triatloia

Bihar irailak 6, 266 kirolarik hartuko dute parte Nagoreko V. Triatloian. Bertan hiru modalitate desberdin izanen dira, Olinpikoa, Nafarroako SuperSprint txapelketa eta Emakumearen herri triatloia. Urtez-urte geroz eta kirolari gehiago hurreratzen dira Artzibarreko herri honetan egiten den froga honetaz gozatzera. Hau dela eta gaur antolaketa lanetan dabilen Ramon Legarda izan dugu gurean. Berak eman dizkigu […]

Larunbatean ospatuko da Mezkiritzen Bost Kirolaren 39. edizioa

Pilotaririk osatuena bilatzea xedez sortu zen Bost Kirol egitasmoa 1982an. Bertan eskarmentu handiko pilotariak aritu ziren urtez-urte bere doaiak azaleratzen. Ondoren, tarte batez utzi zitzaion antolatzeari eta iaz berreskuratzeko ideia otu zitzaien. Bertan bi talde aritu eginen ziren bata bestearen aurka modalitate desberdinetan eta arrakasta haundia izan zuen. Iazko esperientzia ikusita aurten berriz ere ospatuko […]