Gaur eskainiko dute Ikuspegi jaialdian Maddi Barber eta Marina Lameiroren Cambium

Lakabe inguruetan kokatutako Paraiso delako pinudiaren mozte eta soroak eratzeko lanak hartzen ditu hizpide, nola herriak eta bere herritarrak egokitu egiten duten inguruko natura eta berarekin izaten duten harreman estua. Proiektu hau Artiumerako egindako Paraiso 1 lanatik eratortzen den lana da. Cambium jada Lakaben eta Visions du Reel jaialdian ikusi ahal izan da, gaurkoan aldiz […]

Literatur topaketa eta zineforuma antolatu du Karekin Kulturak Luzaiden

Ohikoa da gurean izatea Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristu, gauza interesgarri ugari antolatu ohi dituelako. Gaurkoan beregana jo dugu Nafarroako 8 udalerritan antolatu baititu literatur topaketak eta zineforumak, tartean Luzaiden. Larunbata honetan Blanca Eslava izanen da Paisajes del agua olerki liburuarekin eta bertaratutakoekin olerkiak partekatzen. Abenduaren 7an Maddi Barber zine zuzendari artzibartarraren 592 metroz goiti […]

ARTOZKI XX URTE, Maddi Barber: “Artearen alorretik borroka eta erresistentzia desberdinei ekarpen handia egin izan zaie eta egin diezaiekegu”

Hausnarketa hori utzi digu Maddi Barber zine zuzendariak Artozki hustu zutenaren urteurrenaren harira izandako solasaldian. Hustutzeak gertatu zirenean Maddi 15 urte zituen eta Iruñera zihoan ikasketak jarraitzera eta garaian ez zen kontziente gertatzen ari zenaz, baina gerora bai Itoitzen inguruan gertatutakoak garrantzi izugarria izan dute euren lanetan, berak onartu digun bezala. Hori dela eta urteurrenaren […]

Aurre-pirinioetako emakumeen testigantzak eta ondare inmateriala jasotzeko errituala

Hori izanen da Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuk eta Ruth Iturbide Rodrigok aurrera eramanen duten Ritual 2023 proiektua. Bertako emakumeen testigantzak eta ondare ez materiala jaso nahi dute eta horrekin ikerlan bat egin. Hori ardatz izanik, pertsonak trebatu nahi dituzte ondare hori jaso eta gorde dezaten artearen laguntzarekin, ilustrazio, argazki edota bideo bidez eta horretarako […]

Egunon Auñamendi! Itoizko urpeetan dauden lurretatik Zinemaldira, Pirinioetatik alfonbra gorrira

Ez dugu alfonbra gorria zapaldu oraindik, baina bihar Maddi Barber zinegileak Urpean lurra film dokumentala estreinatuko du Donostiako Zinemaldian. Gaur Irati irratian izan da Lakabeko laguna, dokumentalari buruz hizketan. Xanti Begiristainek ere Manexen istorio bat ekarri digu uhinetara. Eta ibar ezberdinetako deialdiekin, musikaren laguntzaz saio ederra izan da gaurkoa ere. Izenburua: Irailaren 19ko saioa Iraupena: […]