Nafarroako industriaren defentsan mobilizatzera deitu dute 7 enpresen komiteek

Siemens Gamesa, VW Navarra, Tasubinsa, Nano Automotive, Tenerias Omega, Sunsundegui eta BSH enpresetako komiteek modu transbertsalean Nafarroako Industriaren etorkizunaren alde ekiteko mobilizazioa deitu zuten, euren egoerei aurre egiteko ez ezik, nafartarron etorkizuna borrokatzeko gogoekin. 7 lantegi hauek 8000 langileei eragiten die zuzenki eta modu batean edo bestean beren lanetan etorkizunarekiko ezjakintasuna da nagusi. Honi aurre […]

Aroztegiaren kontra agertutako ekintzaileen kontrako kriminalizazioa salatu eta lurraren defentsa aldarrikatzeko mobilizazio nazionala izanen da otsailaren 1ean Iruñean

Deialdia auzipetuek egin badute ere 140 elkarte, kolektibo, sindikatu eta alderdien babesa jaso dute eta mobilizazio nazionala deitu dute “Lurraren defentsan, kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu!” lemapean. Aroztegia Lekaroz herrian egin izan nahi den luxuzko proiektu urbanistikoa da zeina 2003an du bere jatorria. Bertan, hotela, golf zelaia eta unifamiliarrak eraikitzea aurreikusten zuten eta lur horiek interes […]

Elikadura burujabetzaren alde eta eredu industrialen kontra mobilizatzera deitu dute 150 elkartetik gora larunbata honetan

Otsailean elekatu ginen azkenengoz Gotzone Sestorain Zabaleta nekazari eta elikadura burujabetzaren aldeko ekintzailearekin. Bertan elikadura eta nekazaritza zein abeltzaintza mota honen defentsan artikulatutako manifestuaren berri eman zigun eta jadanik 150 erakundetik goiti sinatu dute. Sinatu ez ezik ikusita lehen sektorearen egoera eta batez ere ekoizle ekologiko zein txikien egoera mobilizatzera deitu dute Nafar gizartea. Mobilizazioa […]

Larunbatean mobilizazio festan parte-hartzera deitu dute Sorionekuak ekimeneko kideak

Aspaldi abiatu zuten Sorionekuak dinamika, euskara gurea dela aldarrikatu eta honen baitan mobilizazio festa bat antolatzea otu zitzaien dinamikako partaideei. Egunak joan egunak etorri aurkezpen, jaialdi, argazki edota beste hainbat ekimen antolatu dituzte herriz herri dinamika gorpuzteko, baita atxikimenduak jasotzen egon ere. Honen inguruan Sorionekuak dinamikako sustatzailea den Ane Eslava izan dugu gaur gurean. Larunbateko […]

Torturatuen aitortza, erreparazioa eta etorkizunean ez errepikatzeko bermea exijituko da larunbateko mobilizazioan

Azken alditik hona lan dexente egina dute Nafarroako Torturatuen Sareko kideak. Jada 800dik gora torturatuen testigantzak dituzte eta 1000 kasutik gora zentsoaren barnean. Tortura jasan dutenen zaintza ahalbidetzeko zenbait erreminta jarri dituzte abian eta jakin izan dugu Nafarroako Gobernuak bide eman diola torturak ikertzeko informea garatzeari. Lan guzti honi eta tortura jasan dutenei babesa emateko […]

Mobilizazio deia ostalaritza kinka larrian baitago

Osasun krisiak hainbat bazter nahastu ditu. Besteak beste egoera zinez zaila bizitzen ari diren ostalaritzako lagunak izan ditugu gaur gurean, SOStalaritzako kidea den David Castilloren ahotsetik. Berak adierazi digu milaka familia direla euren etorkizuna jokoan dutenak eta honezkero Nafar Gobernuari erantzukizuna eskatzen ari zatzaio, negozio eta enpleguak mantendu daitezen. Eskakizun hau ozentzeko igande honetarako mobilizazioa […]

Agoitzeko Siemens Gamesako langileei babesa adierazi diete hainbat eragile eta toki entitatek

Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegia ixtea erabaki zuen ekaina amaieran 239 langile kalean utziz. Ezkeroztik, hainbat ekinbide eraman dituzte aurrera enpresako komitetik eta esanguratsuena uztailaren 11n Iruñean izanen den mobilizazioa izango litzateke. Honen aurrean, Agoitzeko hainbat eragilek, udalak eta zonaldeko hainbat toki entitatek euren babesa adierazi diete langileei eta Agoitzen burutu den prentsaurrekoan mobilizaziorako deialdia […]

Nafar pirinioa gehiago hustu ez dadin mobilizazioa ostiralean

Ostiral honetarako, urriaren ak, Pirinioan Bizirik gaude, Pirinioan Lan eta Bizi eta Txantxalan kolektiboek bat egingo dute despopulazioaren kontrako egunarekin, eguerdiko 12:00etan 5 minutuko  geldialdia egiten eta kontzentrazioak burutuz lan eta hezkuntza guneetan. Mikel Aoiz Otsagiko bizilaguna mintzatu da Irati irratian egoerari buruz.