Garraldako lana eginda 13 urteko lana amaitu du Daniel Iriartek

Garralda herriaren inguruko liburu eta ibilbidearekin emanen dio amaiera dekalogiari Daniel Iriartek. “Descubre Aezkoa-Eriden ezazu Aezkoa” proiektuaren sustatzaile eta egile nagusiak 13 urtez aritu da proiektua garatzen eta bide horretan bidelagunak  ez zaizkio falta izan. Hobby bat bezala hartutako lan honek askori beste Aezkoa bat ezagutzera eraman gaitu eta orain baditu proiektu gehiago garatzeke hori […]

Zalduako indusketa lanen jardunaldi irekiak larunbata honetan Auritzen

Urtero lez Aranzadi Zientzia elkartearen gidaritzapean bolondres talde bat aritu da Zalduko indusketa gunean lanean. Uztailaren 7an hasi zuten jarduna eta hiru aste emanen dituzte termetako eraikina azaleratzen. Honi amaiera emanen zaio larunbata honetan izanen diren jardunaldi irekiekin. Atearen hipotesia berrestea eta eraikinaren gela zenbait irekitzea ekarri dute aurtengo lanek. Donazaharren eginiko eraztun baten aurkikuntzak […]

Aurora Villanuevaren lana goratuko dute bere Aurizberriko ateen inguruko lanaren aurkezpenean Elutseder elkartekoek

Aurora Villanueva omendu nahi izan dute Elutseder elkartekoek euren Ateak-Puertas lana editatuz eta Aurizberrin aurkezpen bat eginda. Aurora beti ibili izan zen argazki bidez ondarea jasotzen eta estimu berezia zuen zonaldeko ateen inguruan. Historialaria eta ikerlaria bera sekulako lana egin zuen ateen inguruko lana ontzen, hala ere garai haietan Elutseder elkartekoek ezin zioten lagundu indar […]

Victor Manuel Egia Astibiak bere azken ikerlana aurkeztuko du gaur Agoitzen

  Ola berriak 1766-1927. Apuntes para una historia industrial de Navarra du izenburutzat lan hau. Diario de Noticias hedabidean buruturiko kolaborazioak ditu hizpide zeinetan 40 artikulu kaleratu zituen, denak industria motako ondarearen ingurukoak. Hau lan batean bildu eta kaleratu izan du eta hori bera izanen da aurkeztu eginen duena gaur (abenduak 5) Agoitzen. Hau aitzakitzat […]

Aezkoa eta inguruko ondarea izanen da hizketagaia larunbatean Kultur Olan

Aezkoako Kultur Olak antolatuta zenbait ekimen izanen dira larunbata honetan, tartean Aezkoa eta inguruko ondarearen inguruko solasaldia. Solasaldi honen emaile izanen da Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa den Juan Mari Martinez Txoperena, zeina zonaldekoa izanik harat eta honat ibili da gaur egun ezagutzen dugun ondare guzti hori azalerazten eta sailkatzen. Geldirik egon ohi ez den norbait […]

Kantuzaharrak oinarri egitarau oparoa izanen da larunbata honetan Bizkarretan

Elutseder elkarteak bertako hainbat elkarte eta lagunen babesarekin egitarau oparoa prestatu du larunbata honetarako Kantu-Zaharren berreskurapena ardatz hartuta. Urteak daramazkite ondarea berreskuratzen Elutsederreko lagunak eta aukera hau sortu zitzaienean buru-belarri sartu ziren ideia garatzera. Proiektuak sinergia desberdinak batu ditu azkenean eta egitarau majo bat izanen da larunbata honetan Bizkarretan. Kantuzaharrak ez ezik Aurizberriko ingurutxoak ere […]

Industria ondarearen inguruko erakusketa batek hartuko du Agoitzeko Kultur etxeko areto nagusia

Garaian izandako eta orain ondare bilakatu diren industriak ardatz hartutako erakusketa izanen da azaroaren 9a bitarte Agoitzeko Kultur etxeko areto nagusian. Koldo Arnanz Zufiaurre izan da erakusketa hau garatzen joan dena urteetan zehar eta hainbat tokitako artelanetan irudikatutako industriak izanen dira bertan. Gaur ratu bat izan gara Koldorekin solasean.     Koldo Arnanz Zufiaurre Irati […]

Mañana comenzarán las Jornadas Europeas de Patrimonio en Aoiz

Estas jornadas europeas de patrimonio se inauguraran con la “Representación de la firma de la paz entre Agramonteses y Beamonteses. Mañana 28 de septiembre, sábado a la 13:00 en la plaza Baja Navarra. Las jornadas se extienden hasta el fin de semana que viene. Para hablar al detalle de estas jornadas nos ha visitado Carlos […]

Donejakue bidea eta ondarea ardatz harturik jardunaldiak antolatu dira Orreagan eta Donibane Garazin

Aste honetan zehar hainbat elkartek antolaturik Orreagako Itzaindegian solasaldi sorta bat izanen dira Done-jakue bidearen inguruan. Elkarte horien artean Bi Nafarren elkartea dugu zeina mugaz bi aldetako Nafarroak batu nahi dituen amankomuneko ekimenak sustatzen. Honela Donibane Garaziko udaletxearekin eta Tears Navarre elkartearekin ondarearen inguruko jardunaldiak antolatzen ibili dira asteburu honetarako. Guzti honen inguruan aritu gara […]

Euskal Artzainak Ameriketan artzainen omenezko ibilbide proiektua eta Berueteko besta besapean dituztela ekingo diote udazkenari

Asko dira Nafarroako iparraldean Ameriketara bizitza garatzeko joandako artzainak. Datuak jasotzen txinaurri auzolan erraldoia egin izan dute hauen oroimena gal ez dadin betiere Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen laguntzarekin. Azken hauen ekinaldiaz, Nafar parlamentuan emendakin baten bitartez artzain hauen sorterriak harilkatuko dituen ibilbide baten proiektua garatuko dute horretarako diru-laguntza jasoz. Ez da kontu bakarra izanen udazken […]