Larretik elkarteak azoka antolatu du Auritzen igande honetan

Abaurregaina eta Otsagabiako merkatuen ostean Auritzeri dagokio tokiko produktuarenepizentro izatea. Nafar Pirinioetan lehen sektoreko lan eta bizi-baldintzak hobetzeko sortutako Larretiksarea bere hirugarren merkatua antolatu du igande honetarako Auritzen. Aurrekoikasturtean Abaurregainak eta Otsagabiak izan ziren merkatuen akuilu eta orain Auritziegokitu zaio lana.Bertan, bertako produktuak eskuratu eta dastatzeko aukera izanen da, bertako jatetxe etaekoizleen arteko elkarlana estutu […]

Mikel Zabalzaren 40. urteurreneko dinamikaren zehaztapenak aukeztu dituzte gaur Donostian

Aezkoa eta Altzako Mikel Zabalza Gogoan herri plataformek, Euskal Herriko Torturatuen sareak, Egiari Zorrek eta DBUSeko langileek agerraldia egin dute gaur Donostian, Mikel Zabalzaren erailketaren 40. urteurrenaren ingurukoak zehazteko. Dinamikak azaroaren 26tik abenduaren 14a bitarte iraunen du eta oroimenaren autobus bat ardatz Euskal Herriko zenbait herri lotuko dituzte. Erakusketa bat barnebiltzen du busak zeina kasuaren […]

Adikzioen inguruko aholkularitza jarriko du martxan Antox elkarteak

Jada denbora bat darama Auñamendiko I Adikzioen tokiko plana indarrean. Horrek hainbat ekimen jarri ditu martxan eta oraingoan ekimen berri batekin dator, adikzioen inguruko aholkularitzak. Erroibarko udalak eta Aurizberriko kontzejuaren bultzadak eman dio ekinbide honi gorputza, zeina Antox elkarteak garatzeko ardura hartuko duen. Bakarkako lanketak eginen dira profesionalen bidelaguntzarekin eta betiere anonimotasun hori bermatuz. Gaur […]

Auritzek herria inguratzen zuen harresia berreskuratzeko proiektua abiatu eginen du

Espainiar estatuko Industria eta Turismo ministeritzak pasa den astean eman zuen aditzera diruz-lagunduko dituen proiektuak zeintzuk izanen ziren. Horietako bat Auritzeko Harresiaren inguruko proiektua suertatu zen esleitua. Proiektu hau aurrera eramateko 1.12milioi euro esleitzen ziren bertan agertzen ziren ekimenak burutzeko. Harresiaren lehen dokumentazioa 1172. urteko izkribuetan agertu zen. Gerora 1637an defentsarako erabili zen harresi hauxe […]

Ostiralean izan zuen Auñamendi Natur Kirol taldea bere abiaratzea

Ostirala honetan Auñamendi Natur Kirol elkarteko lagunek mugarri garrantzitsua zuten deituta. Lan asko egin eta gero bere abiaratze saioa zuten eta Urrobi kanpineko aretoan 45 lagunen aurrean gauzatu zuten abiaratze hori. Orain arte egindakoak aurkeztu eta bazkidetzea bultzatzea zuten helburu. Momentuz hiru kirol-lerro izanen ditu taldeak, txirrindularitza (errepidea eta BTT), senderismoa eta Trail-runninga.Horretaz aparte hurrengo […]

Sorginak nor ziren azaltzeko hitzaldia emanen du Amaia Nausiak Auritzen

Nabarraldek eta Auritzeko udalak antolatutako Sorgin Ehiza 1525-2025 aste kulturalaren barnean kokatzen da Amaia Nausia Pimoulier historialari eta ikerlariak emanen duen “Sorginak nor ziren” hitzaldia. Bere historialari lanetan aunitzetan ikertu egin du emakumeen garaietako figurak eta genero ikuspegitik ekin die bere ikerketei. Oraingoan sorginen iruditegia deseraikitze ahaleginean Amaiak sorgin horiek benetan nor eta nolakoak ziren […]

Zubi bete ekimen izanen da Auritzen

Abuztuaren 15aren karietara izanen den zubia ekimenez beterik dator Auritzera, tradizio handiko bi ekimenekin. Alde batetik, abuztuaren 15ean Auritzeko udako feria ospatuko da, zeinetan bertako ekoizle eta artisauek euren produktuak jarriko dituzten salgai, baita bertan beren produktuak garatu ere. Azoka ez ezik zikiroa eta musika ez dira faltako giroa berotzeko. Bestetik, abuztuaren 16an La Cadena […]

Sorgin ehizaren inguruko kultur astea eta jardunaldiak izanen dira Auritzen

500 urte bete dira Auritzen 5 lagun erre izan zituztenetik sorginak izandako akusaziopean. Honen karietara Nabarralde fundazioak 5 urtetik hona egin izan ohi dituen jardunaldiak gai honetara bideratu ditu, 1525. urteko Sorgin Ehiza Pirinioan. Kultur astea izanen da lehendabizi abuztuaren 18tik 23ra eta jardunaldiak abuztuaren 23an izanen ditugu. Honen inguruan elekatzen Nabarralde Fundazioko kidea den […]

Nazien sarraski makinaria azaleratzen duen liburuaren aurkezpena ostirala honetan Auritzen

Xabier Irujok 20 urte eman ditu aurkeztuko duen “La mecánica del exterminio” ikerketa liburua ontzen. Kostata bertan agertzen diren kontuak ez baitira gozoak kontatzeko baina are gutxiago infernu horretatik pasa diren ahaideak dituzunean. Naziek eguneko 13000 lagun erailtzera iritsi ziren euren heriotzaren industriarekin eta hori bera izan du ikergai Xabier Irujok. Liburua aurkeztuko du ostirala […]

Thayaba taldeak kontzertuak eskainiko ditu Auritzen eta Otsagabian

Bi artista handi batu dira proiektu berri bat garatzeko, Thayaba, kubatar indigenen hitza, kolpe sendoa esan nahi duela. Jorge Sanchezen sorkuntzei kolpe elektrikoa eman dio Txuma Flamariquek. Beste bi lagunekin sortu dute talde berria. Gogo handiekin hartu dute apirilean Atarrabian estreinatu zuten bide berri hau eta are gogotsuago datoz guregana. Honen inguruan aritu zaizkigu gaurkoan […]