Zaraitzuera ikasliburuetatik plazara

4. aldia da Zaraitzuera edo Zaraitzuko Uskara ikasteko ikastaroa abian jartzen dutela. Zaraitzuera liburuetan existitzen da soilik gaur egun 2014an Mari Cruz Esarte azken hiztuna joan zenetik. Berreskuratze lanean dabiltza eta pixkanaka-pixkanaka bertako eleak txertatzen ahaleginduko dira bertako uskara maite dutenek Aitor Arana idazle eta itzultzailearen laguntzarekin. Saio dinamikoak izan ohi dira, informalak, bertako euskalkiaren […]

Otsagabiako tokiko prentsa jardunaldiak, tokiko kazetaritza balorean jartzea helmuga

Nafar Presek antolatutako Tokiko prentsaren jardunaldian izan ginen gure lagunak diren Mendixut aldizkarikoek gonbidaturik. Otsagabian, 16:30 zen hitzordua, Javi Eseverri kultur aretoan. Bertara heldu eta sarreran NafarPres osatzen duten aldizkari desberdinetako aleak ziren ikusgai. Nafarroa osoa harilkatu egiten du elkarte honek bere barnean, Erriberatik hasi eta Pirinioetaraino. Otsagabiako lagunen goxotasunak jardunaldi eder batzuetaz gozatzeko aukera […]

Tokiko prentsa jardunaldia antolatu du NafarPresek Otsagabian

NafarPres Tokiko prentsaren nafar erakundea dugu zeina zenbait hedabide barnebiltzen dituen, tartean hain estimatua eta askotan bidelagun izan dugun Mendixut aldizkaria. Aurten IV. Tokiko Prentsaren jardunaldiak antolatuko dituzte, oraingoan Otsagabian izanen direlarik. Gaur egungo egoeraren aurrean (Fake News, diskurtso desitxuratuak, informazio desertuak landa eremuan) tokiko hedabideen aukera nabarmendu nahi izan dituzte eta horretara bideratuko dira. […]

Harrera elkartearen aurkezpena izanen da ostirala honetan Idarrotxi Gaztetxean

Harrera elkarteak euskal preso, iheslari eta deportatuei etxeratze duina bat eskaintzeko laguntza elkartea dugu. Egoerak bultzatuta geroz eta behar gehiago sortu dira prozesu honetan eta horretarako bidelagunak izanen diren bazkideak bilatzen dabiltza, hor jarri zuten abian 5000 baietz kanpaina eta jadanik 4000tik gora bazkidek eman dute izena. Ez hori bakarrik, egoera agerrarazi eta elkartearen lana […]

Iratialdea elkarteak Margo lehiaketa antolatu du larunbata honetan Ezkarozen

Aurten berritasun moduan Iratialdea elkarteak Margo lehiaketa bat antolatu du, dugun inguruari zukua atera eta artisten euren obrak gauzatu dezaten. 3 sari izanen dira, lehen saria 500 euroko dirusariarekin eta bi akzesit 200€ diru-sariarekin. Momentuz izen ematea motel doan arren espero dute jendea suspertzea eta animatzea akrilikoen bitartez euren obrak gauzatzera. Margo lehiaketaz aritu gara […]

Asteburu honetan izanen da Urruxkide Eguna Otsagabian

A zer nolako martxa iraila honetan Otsagabian daramatena. Orhipeanekin hasi, jaiekin jarraitu eta asteburu honetan egokitu zaie ibarreko eguna den Urruxkide Eguna antolatzeko ardura. Urruxkide egunak aintzinako usadio batetik dator, zeinetan bi etxe desberdinetako familiek elkarrekin bazkaltzea egokitzen zitzaien harremanak estutzeko nahiarekin. Harremanak estutu eta ibarreko bizitasuna aldarrikatzeko dator Urruxkide Eguna eta gaurkoan gurean izan […]

Otsagabia aintzinera itzuliko du Orhipean festak

Gaur gauean hainbat sorginek eginiko konjuru batek Otsagabia 1900. urtera itzularaziko du eta hasiera emanen zaio Orhipean besta. Urte horietako egun normal baten errekreazioa da Orhipean eta aintzinean ofizioak nolakoak ziren azaleratzen du. Herri osoa batzen da besta honetan parte hartzera, modu batean edo bestean bere aletxoa jarriz. Aurten ere hala izanen da eta jaia […]

Urmugak bi ekitaldi eginen ditu gaur Otsagabian eta Orbaizetan

Uztailaren 10ean abiatu zen Urmuga ekimenak gaur geldialdi berezia eginen du Otsagabian eta Orbaizetan. 15:30tan Et Incarnatus orkestrak eta Donostiko Orfeoiak kontzertua eskainiko dute Muskildako baselizan. Horren ondotik, Et Incarnatus hirukoteak (Oroimen Ensemble) Orbaizetako Kultur Olan Nerea Pedraz olerkigileak lagundurik emankizuna edukiko dute arratsaldeko 18:30tan. Bertan emakume konpositore zenbait lan ekarriko dituztela komentatu digute. Bereziak […]

Thayaba taldeak kontzertuak eskainiko ditu Auritzen eta Otsagabian

Bi artista handi batu dira proiektu berri bat garatzeko, Thayaba, kubatar indigenen hitza, kolpe sendoa esan nahi duela. Jorge Sanchezen sorkuntzei kolpe elektrikoa eman dio Txuma Flamariquek. Beste bi lagunekin sortu dute talde berria. Gogo handiekin hartu dute apirilean Atarrabian estreinatu zuten bide berri hau eta are gogotsuago datoz guregana. Honen inguruan aritu zaizkigu gaurkoan […]

Pertsonei eta arropei aukera berri bat ematen dion proiektua abian

Ezkarozen dauka kokalekua Aukera denda. 2. eskuko arropa saltzen da bertan eta proiektua bera aprobetxatu egiten da zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonei lan aukera bat emateko. Ezkarozeko udalak, Bizirik Gaude elkarteak eta Zaraitzu eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuek jarri dute proiektu hau martxan, zeina ekonomia zirkularra duen oinarri. Bertan beste pertsonek utzitako arropak eskuratu daitezke […]