Egun on, Auñamendi! Zaporeakeko lagunek jasotako erasoa, Aralar irratia eta Quark saioa

Gaurkoa, Zaporeakeko kidea den Mariano Galarzarekin hasi dugu. Asteburu honetan, Zaporeak ekimeneko hainbat kide erasotuak izan baitira Grezian. Ondoren, Aralar irratira jo dugu Martin Juanenaren kronika bila. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu musikaren ezaugarri unibertsaletaz solasten. Izenburua: Martxoaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Mikel Zabalza kasuaren dokumentala, #AgertxoPirata eta Karrape irratia

Gaurkoa Ahotsa.info -ko kidea den Miguel Angel LLamas, Piturekin hasi dugu. Mikel Zabalza kasuaren inguruko dokumentalaz solastu dugu berarekin. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren kronika jasotzera. Bukatzeko, gaurkoan bai atzoko elkarrizketa desastrea atzean utzita, Aspanovasekin erlazioa duen proiektu edo erronka bat ezagutzera pasa gara Ander Txakartegiren laguntzarekin. Izenburua: Otsailaren 12ko saioa Iraupena: 2:40 […]

#AgertxoPirata: Euskal Herriko 7 hiriburuak batuko dituen erronka solidarioa

Aspanovas elkartea ezagututa beste lagun batekin egin dugu topo, elkarte honendako dirua ateratzeko erronka burutuko duen laguna, Ander Txakartegi alegia. Berarekin batera proiektua nondik datorren berrikusi dugu eta ekarpena egin diezaiokegun azaldu ere. Ekarpena egin nahi duenak: Ander Txakartegi Irati irratian

Aspanovas: Bizkaiko haur minbizidunen guraso elkartea

Gaur ASPANOVAS bezalako proiektua ezagutzera joan gara. #AgertxoPirata erronka aitzakia hartuta Andrea Calvo kidearekin hitz egin dugu elkartearen inguruan. Berak aski ongi azaldu digu zein den Aspanovasen zeregina eta helburua eta proiektua parte hartzera animatu gaitu. Informazio gehiago nahi duenak: https://www.aspanovasbizkaia.org/ Aspanovaseko Andrea Calvo Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Aspanovas, #AgertxoPirata eta Aralar irratia

Gaurko saioa elkartasun ekimen baten berri ematen hasi dugu. Ekimenarekin saru baino lehen Andrea Calvoren eskutik Aspanovas elkartea ezagutzera joan gara. Ondoren, Aspanovasekin erlazioa duen proiektu edo erronka bat ezagutzera pasa gara Ander Txakartegiren laguntzarekin. Bukatzeko, Aralar irratira egin dugu bisita Martin Juanenaren kronika jasotzeko. Izenburua: Otsailaren 11ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]

ELKARTASUNAK laguntza behar du

Bai elkartasuna hitz larritan, hori da Paris 365 ekimenak egiten duena. Proiektua bera arazo ekonomiko larriak pairatzen ari ditu eta horretaz solasteko Myriam Gomez izan dugu Irati irratian. Proiektuaren nondik norakoak ezagutzetik nola lagun genezake entzutera pasa gara. Proiektua laguntzeko bazkide egitea izango litzateke hoberena Myriamen hitzetan. Ez hori bakarrik, inork nahiko balu bolondres moduan […]

Egunon Auñamendi! Piriniotik Kataluniara begira

Katalunia hizpide gaurkoan, bertako agintari eta lider independentistek 100 urteko kartzela zigorra jaso duten egunean. Xorroxin eta Euskalerria irratiko albisteak eta berriak jaso baditugu ere, Katalunian goizeko lehen ordutik gertatzen ari zena landu dugu irratsaioan. Aezkoatik Kataluniara bidean harrapatu dugu Joan Abaurrepeako laguna ere. Izenburua: Urriaren 14ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Eneko Villegas: “Aezkoan elkartasun eta babes handia jaso dut, eta oso eskertuta nago”

Eneko Villegas Irati irratiko esataria da eta datorren irailaren 16tik aurrera Madrilen epaitua izango da. Irailaren 10eko (asteartea) programa berezia izan da, Eneko bera izan delako gure gonbidatua elkarrizketa saioan. Elkarrizketa sakona eta hunkigarria izan da eta hemen duzue entzungai (euskaraz). >> Elkarrizketa gaztelaniaz