Euroveloren aurkezpenaz eta Kultur Olaren inguruan Aezkoako Lehendakariarekin solasean

Aezkoako Lehendakaria den Karlos Bueno Reka izan dugu gaur irratiko mikrofonoetan pasa den asteartean inauguratu baitziren Euroveloko lanak Orbaitzetako Olan. Hor parte hartu zuen ere Pato eta bertan nabarmendu bertakoen lana dela garrantzitsuena horrelako proiektuak bideragarriak izan daitezen. Bertan nabarmendu nahi izan zuten ere etorkizunean Kultur Olak zer nolako garrantzia izanen duen. Nafar Gobernuak ateratako […]

Aezkoako Batzarrerako bozak igandean, EH Bildu Aezkoako kideekin solasaldia

Igandean izanen dira hauteskundeak ibarreko juntarako. Hautagaitza bakarra aurkeztu da, eraberritua eta programa parte-hartzaile batekin. Hau guztiaz solasteko Aezkoako EHBilduko hautagaitzako Leire, Gonzalo eta Karlosekin egon gara hitz egiten. Datorren legealdirako gardentasuna, lana tokiko garapena eta parte hartzea izango dute irizpide eta helburu. Beste hautagaitza bat egotea nahiko lukete lehia horrek aberasten baitu baina ez […]

Garraldako eskola garraioaren afera Nafarroako Parlamentuaren ateetaraino heldu da

Gaur asteazkena protestekin jarraitu dute Garraldako eskolako gurasoek, eskola garraio duina aldarrikatuz. Protesta ez da bertan bakarrik egin, Nafar Parlamenturaino eraman izan dute euren aldarria. Zuzeneko konexioa egin dugu haiekin bertan zen Karlos Bueno Patoren bitartez. Berak azaldu digu nola idazki bat eman dioten Gimeno Hezkuntza kontseilariari. Karlos Bueno Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Bertso-eskolak eta bertso-paper lehiaketa, Garraldako eskola garraioa eta Karrape irratia

Saioa Bertsozale elkartean hasi dugu Ander Perez laguna bisitatzen. Berak azaldu dizkigu Nafarroako Bertsozale elkartetik irtendako azken berriak. Ondoren, Parlamentu aurrera joan gara hantxe baitzen Garraldako eskolako gurasoen delegazio bat. Gu zuzenean Karlos Buenorekin izan gara giroaz eta bertan egindakoaz solasten. Bukatzeko Karrape irratia bisitatzen amaitu dugu Unai Zabaletak bere kronika pasa zezan. Izenburua: Irailaren […]

Eskola garraioan izandako murrizketen kontrako aldarria

Gaur protesta eguna izan dute Garraldako eskola garraioaren baitan. Nafar Gobernuko Hezkuntza departamentutik aldaketarik ez denez egon Abaurregaina, Garaioa, Orbaitzeta eta Hiriberriko gurasoek ez dituzte euren seme-alabak eskola garraioan igo. Garraldako eskolako kanpokaldean kontzentrazioa burutu dute, murrizketa salatuz. Honetaz solastu gara Patxi Encaje, Ainhoa Mendia, Maite Maisterra eta Karlos Buenorekin. Patxi Encaje Irati irratian Ainhoa […]

Egun On, Auñamendi! Garraldako eskolako garraioa hizketagai

Gaurkoa Garraldako eskolako garraioarekin dagoen arazoaz aritu gara hizketan. Horretarako, Abaurregainako alkatea den eta gurasoa den Patxi Encaje izan dugu gurean. Ondoren, Garraldako zuzendaria eta bertako ama den Ainhoa Mendiarekin izan gara bere ikuspegia jasotzeko. Hori amaituta, Garaioako Maite Maisterrarekin izan gara bere iritzia eman zezan, bera Garraldako eskolara doa haur baten ama baita. Bukatzeko […]

Pirinioko Soinu Banda 28. atala: Patoren Katedrak

Animatu zaigu gure laguna den Karlos Bueno Patok bere zerrenda egitera. Zerrenda honek 10 kantu zituen baina 20 talde landu ditugu, batak sortu besteak bertsionatu baitzuen. Zerrenda bere Katedrak saioaren omenez egina dela ere gaineratu digu. Kuriosoa benetan harribitxi hau! Abestiak: 1-Kanpo                Errobi            […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean Behin, Pirinioko Sarea, Marrazki lehiaketa eta Pirinioko soinu bandaren 28.atala

Gaurkoa hainbat informazio helarazteko aprobetxatu dugu lehn tartea. Aezkoako Gazte asanbladak eginiko Astean Behin jolasaren edizio berriaz ohartarazteko eta baita Zaintza Komunitarioen sareak eta Otsgiko eskolak eginiko dinamika berriak aurkezteko. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Karlos Bueno izan dugu Katedrak saioari omenaldi bat egiten. Izenburua: Apirilaren 27ko saioa Iraupena: 2:50 ordu Klikatu hemen […]

47en epaiketa, Josemi Etxeandia eta euskera Nafarroan

Beti ibiltzen da aktualitatean murgilduta gure Karlos Bueno Pato eta gaurkoan ere honela izan da. Azken gertakariei so, 47en epaiketa bergogoratu digu eta poza aldarrikatu Eneko herrian dugulako. Bestalde Gorbeian galdurik zegoen eta hilik topatu duten Josemi Etxeandia izan du gogoan. Halere aktualitateak euskararen gaia jorratzea eskatu digu, Nafarroako Auzitegiak emandako azken epaien harira. Klikatu […]