Udazkenaren etorrera eta asteburuko eguraldia David de Andresekin
Gaurkoan udazkenaren etorrera izan dugu hizketagai lehen partean David de Andresekin. Honen ondoren astebururako eguraldi iragarpena eman digu. David de Andres Irati irratian
Gaurkoan udazkenaren etorrera izan dugu hizketagai lehen partean David de Andresekin. Honen ondoren astebururako eguraldi iragarpena eman digu. David de Andres Irati irratian
Berriz ere jo dugu Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldera eta beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte: Izargik eskolako berriak, menua eta urtebetetzeak ekarri dizkigu. Honen ondotik, Afrika hartu du hitza Euskara eta Latineraren inguruko zenbait kuriositate kontatu dizkigu. Ondoren, Oihan eta Amaiurrek estuki hartu dute euren galderekin Itziar Mitxelena irakaslea. Honen ostean, Afrika itzuli […]
Duela 9 urte idatzitako eta zoritxarrez gaurkotasuna erabatekoa duen testua ekarri digu gaurkoan Xanti Begiristain Madotzek Gerren ingurukoa, ohituta gintuen auzolotsak alde batera utzita.
Artozki eta Itoitzeko hustutzeen elkarrizketa seriea amaitzeko Itoitzeko elkartasun taldean ibilitako eta Artezki erakusketaz arduratu den Peio Lusarreta izan dugu gaur gurean. 20 urte atzera eginda bera ezkutuan zen, bere buruaren gainean atxilotze agindu bat baitzegoen eta komentatu digunez Artozkiren hustutzeak zapore gazi gozoa utzi zion, gazia ez zelakoz hustutzea ekidin baina gozoa Itoitzeko urtegiaren […]
35 lagun hartuko dute parte Nafar Ateneoak et Orbaitzetako Kultur Olak elkarlanean abiatutako Nafarroako erregina izandako Margaritaren Heptameronaren irakurketan. 3. irakurraldia izanen da aurtengoa , Iruñean eta Amaiurren egin eta gero Orbaitzetan izanen du kokaleku irakurraldi jarraitu honek. Honen inguruan solasteko Nafar Ateneoko eleduna den Ines Castiella Imaz izan dugu gaur gurean. Ines […]
Hilabete batzuk dira Irati irratiak eta Mendixut aldizkariak elkarlanean dabiltzala komunikazioa eta landa eremua ardatz dituen jardunaldi batzuk antolatzen. Komunikazioak gure eremuan izan ditzazkeen aukerak, proiektu desberdinen ezagutza, Pirinioaren ahalduntze komunikatiboa eta bertako edo tokiko hedabideen garrantzia nabrmendu nahi dituzten jardunaldiak ditugu. Gaurkoan Mendixut aldizkariko Rita Labianorekin errepasatu ditugu jardunaldi hauek, zeina posible izan dira […]
Zubiaren ondoren izan gara David de Andres meteorologian adituarekin. Eguraldi aldaketa izan dela nabarmendu eta Ezkarozeko hitzaldiaz mintzatu gara hasieran. Ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 17): Giro lasaia eta hodeiak ugaritzen joanen dira. Hego haizea joko digu eta honezkero tenperaturek gora eginen dute.Asteazkena(Urriak 18): Hodeiak ugaritzen joanen dira eta baliteke zenbait tokitan […]
Pirinioetako eskolek topaketak egin dituzte gaurkoan Garraldan eta eurak bisitatu ditugu DBH 3.ko zenbait ikaslerekin. Bertan izan ditugu egunekoa azaltzen Izei, Elene, Josune, Irati, Julen eta Egoi ikasleak eta Maite Madoz irakaslea. Lotsari aurre egin diote gugana hurbiltzeko. Izei, Elene, Josune, Irati, Julen, Egoi eta Maite Irati Irratian:
Sendaberri programaren baitan antzeztuko du Artxipielago antzezlana Trapecionista taldeak Agoitzen igandean (Urriak 14). Konpainiaz eta antzezlanaz solastu gara Maitane Azpiroz konpainiako kidearekin. Maitane Azpiroz Irati Irratian:
Gaurkoan bere kolaborazioarekin etorri zaigu Ainhoa Elizalde Ojer Iritzi-miritzi Pirinioetan ze bizi? atalaren barnean. Mintzaldi honetan ETBk ekoitztitako Piztu Telebista saioarekin izandako ika-mika ekarri digu, antza Bortuak Donostitik urrun gaudela, hori izan baita artikulu berri honen oinarria. Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian: