Auritzeko Kultur etxea lepo beteta Orreaga Musika Eskolako ikasturte amaierako kontzertuan

Ikasturteari amaiera emateko Orreaga Musika Eskolak kontzertua eskaini zuen atzo Auritzeko kultur etxean. Jendez lepo beteta eman zioten hasiera ABBA talde suediarraren kantuetan oinarritutako kontzertuari. Eskolaren egoitza desberdinetatik etorritako ikasle eta irakasleek maisuki plazaratu zituzten ABBA taldearen doinuak. Datorren ikasturtean ere jarraitu eginen dute musika irakasten eta horretarako matrikulazio kanpaina zabalik dute.       […]

Erroko eskolako lagunek E(l)karpen berri bat antzerki musikala estreinatuko dute ekainaren 14 eta 15ean

Taula gaina hartuko dute Erroko eskolako ikasleek euren E(l)karpen Berri Bat antzerki musikala aurrera eramateko asmoz. Orain buru-belarri dabiltza entseguak egiten eta dagoeneko bere lehen emanaldirako (Ekainak 14) sarrera guztiak saldu dituzte, horrexegatik bigarren data bat ere paratzea adostu dute, ekainaren 15a. Antzerkia ez ezik 13 kanta barnebiltzen duen CD berri bat ondu dute euren […]

Adikzioen inguruko aholkularitzei eman diete bide Adikzioen Kontrako Tokiko Planetik abiatuta

Aurreko ikasturtean hasi zen lantzen Tokiko adikzioen kontrako plana zeina Haize Morea eta Antox elkartearen ahaleginetik sortu zen. Horrek Innova egitasmora aurkeztera eraman zituen eta baita finantziazioa lortu ere. Honezkero lantzen hasi ziren parte-hartzea bultzatuz. Honek sorrarazi zuen lehendabiziko Adikzioen Kontrako Tokiko Plana, Auritzeko Kultur etxean aurkeztu egin zena. Oraingoan plan honen barneko adikzioen inguruko […]

Edurne Crespok bere obrak eskainiko ditu ekainaren 1-etik 16 -ra Auritzeko Kultur Etxean

Garaitzeko Asi Elkarteak gonbidatuta euren marrazkiak eskainiko ditu Edurne Crespok Auritzeko kultur etxean. Txikitatik gustatu izan zaio marraztea baina gerora ez zuen arteetako ikasketak hartu, nahiz eta ez zion inoiz marrazteari utzi. Marrazketa serioago hartu zuen pandemia garaian, bertan berrartu baitzuen hain atsegina den eta hain ongi ematen zaion afizioa bere alabarekin batera. Bertan sortutako […]

Covid txertoek gure osasunean zer nolako eragina duten aztertuko dute Auritzen hitzaldi baten bitartez

Farmazia doktorea den eta Ospitaleko farmazian espezialista eta osasun teknologien ebaluazioan aditua den Juan Erviti Lopez izanen dugu Auritzeko Osasun arloko langileek antolatutako hitzaldian. Honen karietara aprobetxatu dugu berarekin solasteko eta gaia apur bat sakonago ezagutzeko. Juanek aipatu bezala Covid-aren aurkako txertoa ezin da txertotzat hartu bai ordea osasun teknologia bezala, ez baitu txertoen irizpideak […]

Martxan dira 2024ko Aranzadi Elkarteak gidatutako indusketetan parte-hartzeko izen emateak

Urtero bezala Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia sailak indusketa kanpainaren berri eman du. Bertan aurtengo indusketa gune guztiak azaldu eta bolondresen eskaera egiten duela. Gure zonaldean Artzin, Auritz-Zaldua eta Agoitzen eginen dituzte geldialdiak. Lehendabiziko biak indusketak izanen dira, Agoitzekoa aldiz auzolanerako deialdia lirateke. Hau aitzakitzat hartuta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den eta Artzi eta Auritzeko indusketen […]

Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak bidai liburuxka eskuartean foro-aurkezpenak antolatu dituzte ekaina bitarte

Karekin Kulturak eta Estitxu Larrea diseinatzaileak aurrera eramandako proiektua dugu Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak. Estitxuren tesi batetik eratorritako ideia garatzen joan dira La Caixa fundazioak Innova Localek diruz lagunduta. Irati ibaiak bustitzen dituen lurraldeetara bisitatzeko eta bidaiatzeko modu kreatiboa da. Prozesu luze eta emankor honek 100 orrialdeko liburuxka eman du, bertan ibar eta herri desberdinetako […]

36ko matxinatuek eragindako 8 biktimak gogoan izanen dituen memoriala estreinatu dute Auritzen

Auritzeko udalak hala adostuta Garraldako Begoña Munarriz artistari eskatu zioten 36ko matxinatuek eragindako 8 biktimen oroit monumentua egitea. Hortik sortu zen larunbatean estreinatutako “Alegoria” oroit monumentua, zeinak Auritzeko herriak babestu zuen, biktima horiekiko izandako zorra kitatuz. Ez hori bakarrik Auritzeko udalak Ez memoriak delako argitalpena ere etxe guztietara bideratu zuen bertan ziren biktimen kasuen ingurukoak […]