Aezkoak artelan handi baten bidez markatu ditu euren etorkizunerako irizpideak

Larunbatean egin zuten Aezkoa 2030 prozesu parte-hartzailearen ondorioen zabalpen publikoa. Prozesua Aezkoako Batzarretik abiatu eta Cederna zein Artelan bidelagun izan dituztela eraman da aurrera. Hainbat saio izan dira etorkizunaz solasteko eta parte-hartzea nabarmena izan da, bertan 123 lagun hartu baitute parte eta orotara 748 ekarpen jaso izan dira. Ekarpen guzti hauek hiru ardatzetan kokatu dituzte, […]

Ekintzailetza bultzatzeko ekonomia sozial nodoak martxan jarriko ditu Gupirinioa dinamizazio taldeak

Pasa den astean amaitu zen Ekonomia Sozial eraldatzailean Haezi(Hazi-Hezi) ikastaro trinkoa eta honen balorazioa egin digu Gupirinioa dinamizazio taldeko Naia Sanchez Carballok. Hari honetatik tiraka aipatu digu Pirinioko ekintzailetzan bidelagun izateko bi nodo eratuko dituztela enpresa modu desberdinak erakusteko eta laguntzeko asmoz. Horretarako 6 pertsona prest agertu dira eta banatu eginen dira Zaraitzu-Erronkaribar-Almiradioa eta Aezkoa-Erroibar-Artzibar-Luzaide-Orreaga-Auritz- […]

Irakurle taldeek euren kurtsoa abiarazi dute Agoitzen eta Auzperrin

Auzperrin asteartean hasi ziren Uxue Alberdiren Jenisjoplin eleberriarekin. Agoitzen aldiz, atzokoan hasi zuen bere ibilbidea Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da eleberriarekin. Irakurle taldeetaz ari gara eta biak Mikel Albisuk, Mikel Antzak dinamizatzen ditu. Berarekin egon gara bi saio hauen inguruan solasean eta errepasatu ditugu nola egin behar den irakurle taldeetan izena emateko. Hurrengo […]

Euskaraldia prestatzeko makinaria martxan

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da Euskaraldia. Euskararen erabilera eta ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa. Hori prestatzeko gaur arratsaldeko 19tan Etxabarrengoan batzar irekia deitu da batez ere bi aste horietan egonen dena. Honi buruz solastu zaigu Idoia Zabaltza euskara teknikaria.     Idoia Zabaltza Irati Irratian:  

Gazteek beren ikuspegia plazaratu zieten Auritzeko herritarrei larunbatean

Auritzeko udalak Artelan elkartearekin batera uda partean abiatu zuen gazteak Auritzeko bizitza sozialan zein politikoan parte hartzeko prozesua. Ekimen parte-hartzaile honek 25 gazte bildu ditu eta euren kezkak eta nahiak partekatu dituzte. Horietako gazte bat Unai Irigarai dugu eta berak azaldu digu zeintzuk izan diren prozesu honen ondorio nagusiak.     Unai Irigarai Irati Irratian: […]

Berdintasunaren aldeko Party jolasa larunbatean Pirimakume topaketetan

Oskako Pirinioan kokatuta dagoen Ansoko ekintzailea dugu Pilar Lopez, bera baita Bienpensar Emocional enpresaren jaun eta jabe. Psikologia kognitibo konduktualan oinarrituta egiten du bere lana, adin desberdinetako pertsonekin. Larunbatean Pirimakumek antolatutako topaketetan izanen dugu Berdintasunaren aldeko Party jolasa dinamizatzen. Pilar Lopezen Bienpensar Emocionalen inguruko informazio gehio bere webgunean: Bienpensar.com   Pilar Lopez Irati Irratian: