IRATI IRRATIKO ZENBAKI SARIDUNAK
Hemen dituzue aurtengo zozketan sarituak izan diren zenbakien zerrenda. Zuen zenbakia saritua izan bada jar zaitezte gurekin harremanetan. Milesker parte hartu duzuen guztioi eta zuen produktuak eman diguzuen horiei!
Hemen dituzue aurtengo zozketan sarituak izan diren zenbakien zerrenda. Zuen zenbakia saritua izan bada jar zaitezte gurekin harremanetan. Milesker parte hartu duzuen guztioi eta zuen produktuak eman diguzuen horiei!
Astelehenetik aurrera Torturaren gaia bolo-bolo ibili da Nafarroan. Torturaren aferak hainbat urtetatik hona zenbait kultur proiektuen bitartez izan du nolabaiteko lanketa eta horietariko 4 dira Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak Inoiz Ez Berriro zine zikloaren baitan antolatu direnak. Ostirala honetan hasiko da zikloa Bi Arnas dokumentalarekin. eta tortura inoiz berriz errepikatu ez dadin du helburutzat […]
Bere kolaborazioarekin jarraitu du gaurkoan Ainhoa Elizaldek. Gaur Erronkarin internteko konexio duin bat edukitzeko izandako bilakaera errepasatu digu, beti bezala umore puntu batekin. 2016an hasitako bideak luze iraun du, 2023a arte alegia eta hainbat pertsonen ahaleginaren ekinez lortu da Erronkarin zuntz-optikoa ezartzea, hainbat buruhauste eta arazoei aurre eginez noski. […]
Euskadiko Kriminologia Institutuak tortura kasuen inguruko txostena aurkeztu zion atzokoan Nafar Gobernuari. Bertan datuak esanguratsuak dira, 656 kasu aztertu dituzte, baina frogatutzat ematen dute 900 pertsona inguruk jasan dutela Tortura 1960-2015 urteen arteko epean, osotara 1068 kasu inguru izanen direlarik. Emaitza hauek jakinda Nafarroako Torturatuen Sareak prentsaurrekoa burutu zuen atzokoan eta txalotu egin zuen egindako […]
Pandemiak zenbait plan eta ekimen irauli egin zituen eta Itzaltzun ospatzen den Gartxot Egunak ez zen horretaz libro izan. Halere, aurten ohiko formatuarekin eta gogobeteta dator euskal kulturaren plaza garrantzitsu hau. Bi eguneko egitaraua prestatu dute Gartxot Ekimeneko lagunek eta elkarte horretako Maite Aranbururekin solastu gara honen inguruan. Itzaltzura gerturatzeko Otsagabiatik Xin Xoan zerbitzua ere […]
Txikitatik izan du Socorrok irakurtzea gustoko. Berez, berak bakarrik 16 liburu desberdin ekoitzi ditu eta beste 30 taldekako ekoizpenetan parte-hartu du. Gaurkoan, bere azken lana den “Azar y Tiempo” aurkeztera etorri zaigu larunbateko Agoitzeko aurkezpena aitzakitzat harturik. Olerkien artean gure galderak ederki erantzun ditu Socorro Latasak eta baita aurkezpenerako gonbidapena luzatu ere. Socorro […]
Gaurkoan Mari Mar Agos liburuzain maitagarria itzuli zaigu. Hasi gara Eguberrietako ordutegia bergogoratzen nahiz eta astelehentik aurrera neguko ordutegia hasiko den. Baita ere aipatu digu Baziren behin zortzi liburutegi dinamika hilabete honetan hasiko dela eta jarraipena izanen du ere euskarazko irakurle taldea. Mari Mar Irati irratian:
Sakabanaketaren aroa itxitzat pausuak ematen jarraitzearen beharra nabarmendu digu gaurkoan Mikel Mundiñano Sare Herritarrako kideak. Aro aldaketak itxura berri bat behar du eta horretarako ikur berri bat sortu dute euskal presoen etxeratzeko bidearen aldarri izateko. Honekin batera larunbatean Bilbon izanen den mobilizaziora batzeko deia luzatu digu. Herritarren bultzada beharrezkoa dela nabarmendu du ere gatazka betikotu […]
2008ko krisi ekonomikotik hona Osasun arloan, Nafarroan, hain ezinbestekoa den Lehen Arreta zerbitzua prekarizatzen joan da, geroz eta baliabide gutxiago edukita. Egoerak okerrera egin du Covid-ak eragindako pandemia garaian eta badira zenbait toki ez dutela oinarrizko zerbitzurik gaur egun. Honen salaketa burutu zuen abenduaren 19an Nafarroako Lehen Arretako Medikuen Foroak, zerbitzua hilzorian zela esanez. Honi […]
Aezkoa Kirol elkarteak antolatuta itzuli egin da urte amaierako zita, Sansilbestrea alegia. Aurtengo edizioa Hiriberrin izan da eta eguraldia lagun izanda oso arrakastatsua izan da. Txiki pilo bat izan dira lehendabiziko lasterketan baita gazteen korrikaldian. Nagusien kategorian 60 lagun izan dira lasterketan eta zenbait zauri izan diren arren orokorrean edizio biribila izan dela esan genezake. […]