Edukiz beterik dator urriko Mendixut

Iraileko geldialdia eta gero berriz itzuli da Mendixut gure etxe eta kioskoetara. Hilabetero dator eta aprobetxatzen dugu irratian lekutxo bat egiteko eta Rita Labianorekin ratu eder bat pasatzeko.Aldizkaria eskuratu nahi izanez gero, Auzperriko Erburun, Auritzeko Bordan, Aribeko Karrefourren izanen duzue aukera.   Rita Labiano Irati irratian

Garaioako Ibarraetxean ezarriko du Irkus Roblesek bere obren erakusketa

Artista handia da Irkus Robles, hori ez da berria. Beti da plazerra gurekin izatea eta gaurkoan gaur hasiko den eta azaroaren 1a arte izanen den erakusketa aitzakitzat hartuta berarekin egon gara. Bere ibilbideaz eta influentzietaz hitz egin dugu ere. Hona hemen kartela: Irkus Robles Irati irratian

Sexu indarkeria eta harremanak landuko dituen hitzaldi zikloa abiatuko da

Sexu indarkeria eta harremanak landuko dituen hitzaldi zikloa antolatu du Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak. Egunerokoan jasotzen ditugun kontuak ardatz hartuta landuko dituzte bi gai hauek Nerea Aguado Alonso komunikazioan lizentziaduna dinamizatzaile lanetan ibiltzen delarik. Gaur honen inguruan solasteko parada hartu dugu Nerearekin egoteko. Hona hemen kartela: Nerea Aguado Alonso Irati irratian

Euskararen etxearen inaugurazioa eginen dute bihar Agoitzen

Bihar Agoitzen Euskararen etxearen inaugurazioa izanen da. Aek-ak eta udalaren arteko elkarlanaren poderioz forma hartutako proiektua litzateke eta bertan besteak beste euskaltegiaz aparte familiendako Era txokoa eta gazteendako Gazte txokoa izanen ditu. Hau guztiaz Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin hitz egin dugu. Hona hemen kartela: Idoia Zabaltza Irati irratian

Ohiko artisau lan bat berreskuratzeko gogoz datoz Zura lantzeko eskola

Zaraitzun ematen ari diren eskola bera Aezkoan egiten saiatuko dira. Joseba Jauregi lagunak bere proiektu propioa garatzen dabil eta honetako bat formakuntzak ematea litzateke. Asmo horrekin aurkeztu zen Aezkoako Batzarre Nagusian ikastaro bat egin nahi zuela, zura lantzeko eskola helburu. Gaur honetaz solastu zaigu Joseba. Hona hemen kartela: Joseba Jauregi Irati irratian

Udazken honetako formakuntza programazioa dakar Gupirinioa dinamizazio taldeak

Urtaro bakoitzean eskaintza formatiboa aurkezten du Gupirinioa dinamizazio taldeak. Udazken honetarako hiru formakuntza ikastaro eginen dituzte, estreinakoz Artzin izanen direlarik. Oraingo honetan Narratiba komunitarioa, Photoshop eta marka diseinua eta Funtsezko trebetasun pertsonalak izanen dira landuko diren kontuak. Honen inguruan solasteko beti prest dagoen Ainhoa Elizalde Gupirinioako kidea izan dugu gurean. Izena emateko: GUPIRINIOA-ZERBITZUAK Hona hemen […]

Pirinioetako mendialdeko historia landuko duen kongresua larunbatean Auritzen.

Pirinioa eta bere historia landuko dituen kongresua antolatu dute Nabarralde fundazioak eta Auritzeko udalak. Egitarau oparoa antolatu dute goizeko 9etatik hasi eta arratsaldeko 18ak bitarte iraunen duen kongresu honetan. Askotariko hizlari eta gaiak landuko dituzte kongresu honetan. Honen inguruan Nabarraldeko kide den Anjel Alcalde lagunarekin solastu gara gaurkoan. Informazioa eta izen ematea: NABARRALDE AURITZEKO KONGRESUA […]

Etxebizitzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu GuPirinioko lantaldeak

Pirinioko mahaiko Etxebizitza eta Garraioa lantzen duen lantaldetik sortutako ekimena martxan jarriko du larunbatean Gupirinioa dinamizazio taldeak. Etxebizitza ardatz hartuko dute eta etxebizitza modu desberdinak ekarriko dituzte gurera. Jardunaldi hauek Erron, Aezkoako Hiriberrin, Erronkarin eta Ezkarozen izanen dira. Honetaz solasten gaurkoan Gupirinioako kidea den Naia Sanchez izan dugu gurean. Hona hemen egitaraua: Naia Sanchez Irati […]

Haize erroten makroproiektuari helegiteak jartzera deia

Abuztuaren 9an aurkeztu edo agertu zen 3 haize-errota parkeen proiektua. Horietarik bat, 2. zehazki Esteribar eta Erroibar arteko Measkoitze parajean kokatuko litzateke. Honen inguruan informazio falta itzela zela arduratuta eta holako proiektu batek zonaldeari ekar liezaiokeen inpaktuaren beldur Haize Moreak eta Erroibarko EH Bilduk lanean hasi ziren. Jendearengan informazioa eskuragarri uztea eta jendea kontzientziatzea zuen […]

Presoen etxeratze bidean urratsak emateko Nafarroako Martxa eta Donostiko mobilizazioa eginen ditu Sare Herritarrak

Euskal Preso Politikoen aferari aterabidea eman nahiean indarrak bikoiztu behar direla eta Sare Herritarrak zenbait mobilizazio aurreikusi ditu kurtso hasiera honetarako. Lehena, Lesakatik irailaren 29an irtengo den eta Nafarroa osoa zeharkatuko duen oinezko martxa izango litzateke. Bigarrena, urriaren 23an Donostian eginen den manifestazioa. Honen inguruan Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zatorekin solastu gara gaurkoan. […]