Aroztegia, bertako herritarren babesik ez duen proiektua

Urte luzez dabil bueltaka Aroztegia proiektua. Baztanen jauregiaren baitan egin beharreko hotelarekin hasi baina orain hirigintza basatidun proiektua bilakatu da. 2015ean Baztanen erreferenduma egin zuten ea holako proiektu bat nahi ote zuten eta galdeketa horretan 10etik 9k ezezko borobila eman zioten, hala ere Nafar Gobernuak herritarren nahiari muzin egin eta proiektua inposatu egin zuen. Hau […]

Kulturari eta aldarrikapenei tokia egiteko borroka

Gaur Frantzian izan gara Paun zehazki gure laguna den Charlotterekin. Berarekin batera ESPO eta Collectif Culture Evenementiel ezagutu ditugu. Berez, okupatutako kultur guneak dira zeinetan bizilagunen behar eta aldarrikapenei bide ematen zaion, honi gehituta pandemia garaian hain zigortuta dagoen kulturari eskaintzen dioten alternatiba jorratuz. Youtube kanala ere badute: ESPO eta Collectif ESPO Facebooken: Klikatu hemen […]

Etorkizuna bermatu nahi badugu makro-ikuluek ez dute tokirik eduki behar

Hori ondoriozta genezake Esther Monterorekin izan dugun solasaldiaz. Errekurtso guztien bai ekonomiko eta baita naturarenak ere xahuketa ekarriko duten proiektuak izanik. Horretarako mobilizazioa deitu dute larunbat honetan Nafarroako Elikadura Burujabetzaren aldeko plataformak. Ikusi ahal izan dugunez ukuilu familiarren edota ukuilu txikien desagerpena litzateke horrelako proiektuen gauzatzea. Esther Montero Irati irratian

Formakuntza ikastaroak antolatu dituzte GUPIRINIOA egitasmotik

Pirinioetako Planak apirilean abiaraziko du bere prestakuntza programa, Nafarroako Pirinioetako biztanle guztiei eskainia. Programaren xedea da bertako jendeak gai askotako ezaupide eta trebeziak lortzea beren etxeetatik urrutira joan beharrik izan gabe. Horrela, Planak antolatu duen eskaintza bost prestakuntza arlotan dago banatuta: EkinPirinioa, HaziPirinioa, SormenPirinioa, ZainduPirinioa eta LandaPirinioa. Arlo horietako bakoitzak gai desberdinetako ikastaroak ditu bere […]

Zaporeak egitasmoak esne bilketa eginen du larunbat honetan Grezian diren errefuxiatuei bideratzeko

Lan itzela egiten du Zaporeak egitasmoak Grezian diren errefuxiatuekin, egunero milaka otordu prestatuz eta ahal den laguntza guztia ematen. Laguntza horrek bultzada bat behar duela iritzita esne bilketa abiaraziko dute Nafarroan larunbat honetan. Hau guztiaz solastu gara Fermin Artola Zaporeakeko kidearekin. Fermin Artola Irati irratian

Julio Villanueva: Desobedientziarik gabe ez legoke askatasunarik

25 urte pasa dira 8 gaztek Itoitz geldiarazteko hautua egin zutenetik. Apirileko gau hartan Rotaflexen garrasiek astindu zituzten gure herri eta bailarek. Itoitzekiko elkartasun taldeak ekintza bat burutu zuen gau hartan presa eraikitzea ahalbidetzen zituzten kableak moztuz. Efemeride edo urteurren hau aprobetxatuz ekintza burutu zuenetako Julio Villanuevarekin izan gara gaurkoan. Berarekin errepasatu dugu egun hartan […]

Sexualitatea askatasunez lantzea gure buruei egin beharko geniokeen oparia da

Zoriz amaitu zuen Maria Muñoz sexualitatearen lanketan. Interesa piztu zion garai batean eta ezaguera lantzen ahala joan zen irtenbide profesional bat bezala ikusten. Kontu ugari lantzen dira euren tailer eta hitzaldietan eta datorren apirilaren 10ean izanen da Lintzoainen eta Ariben hitzaldi bana ematen. Gorputzean egoten diren aldaketak eta sexualitatea landuko dute guraso eta nerabeekin Auñamendi […]

Mauka Pirineos, bertako naturari begirada sakonago bat emateko laguntza

Hawaien zela bururatu zitzaion gure hurrengo gonbidatuari Mauka Pirineos sortzeko ideia. Erronkaribarko natura gerturatu eta dibulgazio lana egiteko hautua hartu zuen Alba Ripodas lagunak. Helburu horrekin sortu zen Mauka Pirineos eta hasiera zail xamar bat eta gero lortu du bere lekua egitea. Mota askotako ateraldiak eta interpretazio saioak egiten ditu eta aste santurako ere zenbait […]