Badator Korrika eta bere motorea diren Korrika Batzordeak

Martxoaren 31tik Apirilaren 10era izanen da aurtengo Korrika. Eskuz esku ibiliko da lekukoa Euskal Herriko herri eta auzoetatik. Gurean, Pirinioetan apirilaren 4ean izanen dugu, Irunberritik sartu, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Aurizberri, Auritz, Orreaga eta Luzaide gurutzatuko dituelarik. Ekimen erraldoia dugu Korrika eta aurtengo edizioa HitzEKin leloa hartu du, euskarak hitzak eta ekintzak behar baititu. Honen inguruan […]

Mari Marren oporrak, nobedadeak eta irakurle taldea

Gaurkoan itzuli gara Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agosekin egotera. Oporretara joatear harrapatu dugu baina tartetxo bat hartu du gurekin egoteko. Berak azaldu digunez datorren aste osoa oporretan egonen da beraz ez da liburutegia irekita egonen. Gogoratu digu ere berritasun pila daudela liburuei dagokionez eta asteartean irakurle taldea batuko dela ere.   Mari Mar […]

Artelan: Komunitatea eraikitzen laguntzeko erreminta

Gaurkoan Komunitate enegertikoak izan ditugu hizketagai Artelan-eko kidea den Oihana Lorearekin. Hori ez ezik parte-hartzea hitz larritan eta batez ere komunitatea dira bere jardunaren helburu eta tresna. Urtebete darama Oihana Artelan egitasmoari lotuta lanean baina urte bizi eta emankorra izan da.  Ostegun honetan hitzaldi informatibo bat izanen da Ariben arratsaldeko 17:30etan udaletako teknikoendako eta 19:00 […]

21 urte eta 250 ale beteta Mendixut aldizkaria izan dugu gurean

Hilean behin egiten dugun hartu emana izan dugu gaur Rita Labianorekin. Urtarrileko Mendixuteko 250.alea errepasatu ez ezik, bere historia errepasatu dugu ere, nola izan ziren Pirinioetan hain garrantzitsua den Mendixut aldizkariaren hastapenak alegia. Zorionak Mendixut! Auñamendietan eskuratu nahi izanez gero Auzperriko Erburu okindegian, Auritzeko Bordan, Garraldako Xankoi harakindegian eta Aribeko Carrefourren.   Rita Labiano Irati […]

Bertako euskalkiak sustatzeko ekimena dugu Elebetean Behin

Urte berri honek egitasmo berri bat dakarkigu Pirinioetan. Bortuetako Euskalkien Forotik eratorritako lan bat abiatu dute bertako euskalkiak gure egunerokotasunean txertatzeko asmoz. Egitasmo honi Elebetean Behin deitu diote eta Pirinioko mahaiko euskara batzordeak eraman du aurrera Gupirinioko lan taldearekin batera. Hilabetez hilabete hamarna hitz edota esamolde plazaratuko dituzte. Honetaz, Gupirinioko kidea den Ainhoa Elizalderekin mintzatu […]

Euskal Pilotaren historia harrigarria ezagutzen Santiago Lesmesen eskutik

Urtarrilaren 4ean etorriko zaigu Garaioara bere “La increible historia de la pelota vasca” liburua aurkeztera, zeinetan Pasaka erakustaldia eginen duten ere. Euskal Pilotaren inguruko historia barnebiltzen duen 368 orrialdeko lan mamitsua egindakoa dugu Santiago Lesmes eta berarekin batera aritu gara bere lanaren inguruan solasean. Liburua liburudendetan salgai dago jadanik 24€ prezioan eta 3 urteko lanaren […]

Etxerako bidea argitzeko eta salbuespen neurriak eteteko zita bikoitza Sare herritarraren eskutik

Eguberriak faltan direnekiko atxikimendu eta gogorarazpena dakartzate. Ohikoak dira ere presoen inguruko ekimenak. Aurten bi hitzordu dira nagusi, abenduaren 31an Iruñean eta urtarrilaren 8an Bilbon. Honen inguruan solasteko eta presoen inguruko azken gertakarien inguruan solasteko Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zatorekin elkartu gara gaurkoan. Mikel Mundiñano Irati irratian