Josefina Lamberto, argidun loretxo kementsua

Josefina Lamberto, frankistek eraildako Maravillas Lambertoren ahizpa dugu. Josefina betidanik emakume borrokalaria eta kementsua izan da, batez ere oroimen historikoaren alorrean. Bizitza osoan bere ahizparen istorioa zabaltzen egon den laguna dugu eta hainbat ekinbidetan parte hartutakoa ere. Horrelako pertsonai bai dokumental bat behar zuela ohartu ziren Juan Luis Napal eta Virginia Senosiainek, aurreko dokumental baterako […]

Gartzeletako egoera eta Ibiltarien doinua

Azken asteburuan hainbat gertakari izan ziren espetxeetara bidean ziren senide eta lagunengan. Hori irmoki salatu zuten Sare Herritarrak eta Etxeratek. Isunak, dispertsioa, istripua,.. mina areagotzen duten kontuak. Espetxeetako egoerak salatu eta preso eta iheslariak etxeratzeko bidean kaleak berreskuratzeko Izan bidea ekimena jarri zuten abian. Ekimen honek atzotik doinua ere badu, “Ibiltarien doinua”, musikarien auzolan erraldoia […]

Elikadura subirautza bidean jakiak ehuntzen

Elikadura burujabetzaren bidean jarri dira zenbait lagun lanean. Horietariko bat Jone Alastuey dugu Erronkaribarreko lehendakaria eta gaurkoan Jakiak Ehuntzen egitasmoa aurkeztu diguna. Tokiko produktu eta lanketa burutzeko egitasmoa dugu gaur ezagutu duguna. Bertan, Pirinioko mahaiaz aparte, Espartzako udala, Gu Pirinioa eta Burgiko udala ditugu, Nafar Gobernuaren finantziazioarekin. Honi hasiera emateko bi jardunaldi antolatu dituzte. Jone […]

Sexu indarkeriaren kontrako zikloa Agoitzen

Azaroaren 25a izan ohi da Sexu Indarkeriaren nazioarteko eguna. Horren inguruan Agoitzeko berdintasun batzordeka hainbat ekimen antolatu ohi ditu eta aurten hala izan da. Hilabete osoko zikloa antolatu dute eta zikloa bera errepasatzeko Marisa Goñi Berdintasun zinegotziaren laguntza eduki dugu. Zikloaren lehen ekimena, Tdiferencia teatroren “Perdiendo el Juicio” antzezlana igande honetan. Marisa Goli Irati irratian.

Irakurle taldea eta erakusketa

Gaur Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Gaur irakurle taldearen inguruan elekatzen hasi gara eta aipatu digunez jada minimoa gainditu da eta ostegun honetan banatuko dira lehen liburuak. Bukatzeko aipatu digu despopulazioaren inguruko argazki erakusketa abendura arte luzatuko dela. Marimar liburuzaina Irati irratian

Antartika eta Eutsi Pirineo bat eginik

Proiektuen hobekuntza eta ahlbidetzea sustatzeko jaio zen Antartika Kultur Lab containerra eta bertara 23 ekimen desberdin aurkeztu ziren. Bertan 3 izan ziren sarituak, horietako bat Eutsi pirineo. Antartikaz orokorrean Kati Leatxek hitz egin digu eta zehazki Eutsi Pirineok egindako lanaz Gonzalo Celayk. Kati Leatxe Irati irratian. Gonzalo Celay Irati irratian.

Soldaduzkaren kontrako borroka eta desobedientzia zibilaren arrastoa

Hori esan daiteke bilatzen duela “Bi urte lau hilabete eta egun bat” dokumentala. Soldaduskaren aurkako borrokak desobedientzia zibilez zipriztindu zituen beste zenbait borroka. Hori landuko da larunbata honetan Auñamendi Jendarte Foroak egingo duen proiekzioan. Soldaduskaren kontrako borrokaz eta dokumentalaz bertako protagonistetako batekin izan gara, Gaizka Arangurenekin alegia eta beraren laguntzaz errepasatu ditugu urte horiek. Gaizka […]

Krask soinua edo pertsona puskatzen dutenekoa

Askotan hitz egin izan da torturaz, baina errelatoaren baitan gutxi dira horren inguruan egindako lanak. Askotan pertsonengan zentratu da eta gutxitan tortura beran. Itzalpeko errealitate horri argia ematera dator Krask Soinua proiektua. Dokumentala bat izanen da Euskal Herrian torturaren inguruan eginen den lan hau eta bere izena torturatu gehienek errepikatzen duten apurketa soinuan dauka jatorria. […]

Neurri berriekin ostalaritza kolokan

Astearteko neurri berriak indarrean jarri ziren martxan atzo. Horrek kolpe latza suposatu du batez ere ostalaritzarentzat. Honengatik, Ibarraetxeako Maite Maisterra eta Juan Pito Bentako Julian Gabas izan ditugu gaurkoan euren iritziak plazaratzen. Argazkia Diario de Noticias Maite Maisterra Irati irratian. Julian Gabas Irati irratian.