Pez Arcoiris eta lehiaketetako saridunak

Gaurko saioan, Mari Mar Agos  izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Saio honetan, Baziren Behin 8 liburutegi ekimenaren azken saioa baloratzen hasi gara, “El Pez Arcoiris” nobelarekin loturikoa. Balorazioa amaitzean martxan zeuden lehiaketen irabazleen berri eman digu. Hauexek izan dira saridunak: Orri markatzailea: 1.- Julen Eceolaza , 1.- Ixone eta Saioa , 3.- Naroa Eceolaza. Bozkatzaileen […]

Inpunitatearen kontrako argazkiak

Horrela deitzen da datorren ostegunetik aurrera Agoitzen ikusgai izanen dugu erakusketa. Erakusketa hau Sanfermines 78 Gogoan herri ekimenak eramaten du aurrera. Horretaz solasteko bertako kidea den Josu Chueca izan dugu. Erakusketa soilik ez German Rodriguezen kasua errepasatzeko aukera eduki dugu ere. Inauguruazioa ostegun honetan arratsaldeko 19:00tan, bisita gidatu bat eginen digutelarik. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Abaurregainako bizipenak txuri-beltzean

Gaurkoan Abaurregainara joan gara. Xeien atarian daude eta ostegunean xeien egitarauaren baitan Abauarregaina bizipenak txuri-beltzean liburuaren aurkezpena dute. Horretaz elekatzeko Blanca Carballo izan dugu. Abaurregainan neguan helduendako argazki tailerran egindako lanak aprobetxatuta egin dutela liburua azaldu digu Blancak. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko