Euskarari puzka eginez sustraietatik espaziora eramateko deia

Udazkenarekin batera gurera dator berriz ere Errigorako Euskarari Puzka kanpaina. Modu soilean saskien kanpaina dugu hauxe eta aurten berritasunak dakarzkite. Auzolanean euskara sustraietatik espaziora lemapean 3 saski izanen dira eskuragarri Beltza (60€), Berdea (65€) eta Gorria (75€), Berdea alkoholik gabekoa izanen litzatekeelarik. Saskietaz aparte aurten Lodosako ikastola laguntzeko egutegi landagarri bat eskuratzeko aukera izanen da […]

Asteko eta urriko eguraldiaren errepasoa eta asteburukoaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Uda luzea joan da eta urria euritsu hasi bazen oro har lehorra izan dela aipatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuko eguraldi iragarpenarekin sartu gara, antza denez ez da hotzaz aparteko aldaketarik somatzen.        David de Andres Irati irratian

Basozainek euren lan baldintzen eta zerbitzuaren alde borrokan darraite

Nafarroako Basozainak euren lan baldintzen eta zerbitzu beraren alde borrokan daude. Urriaren 15ean langileen %90ek bat egin zuen deitutako greba deialdiarekin. Borroka honek hiru aldarri nagusi ditu, kontziliazioa ahalbidetzeko malgutasuna, soldaten igoera eta langile gehiagoren kontratazioa. Urte batzuetatik hona euren lan kargak ugaritu egin dira, aldiz euren soldatak edota plantillak ez dira modu berean handitu, […]

Emakume basati baten arimaren biluzketa irratian

Gure gaurko gonbidatuak DMAX kateko “Aventura en pelotas” programan hartu zuen parte. 21 egun biluzik pasa behar izan zituen biluzik Kolonbiako oihanean. Bertan bizitakoak eta bertako pentsamenduekin ondutako egunerokoa hartu eta liburu bilakatu du “Desnudando el alma de una mujer salvaje” izenburupean.Hau aitzaki gurean izan dugu Atenea Diaz, abentura honen emakume basatia. Iruñeako erosotasunak eta […]

Arruazun izanen dira bihar Nafarpresek antolatutako Tokiko Prentsa jardunaldiak

Iaz Otsagabian ospatu ziren tokiko prentsa jardunaldiak, 25 urte betetzen zituen Mendixut Aldizkariak ospakizuna egin zezan. Aurten Guaixekoei dagokie antolaketa lanak eta bertaratzera deitu dute komunikazioan dabiltzan profesional desberdinak, baita komunikazioa edota toki komunikabideak maite dituzten norbanakoak ere. Aurtengo edizioan informazio desertuetaz eta tokiko hedabideen erreleboaz solastu eginen dira bertan aurkeztutako ponentzia zein proiektuekin. Nola […]

Bizkarretan larunbatean ospatuko da Larretik Azoka

Lehen sektoreko baldintzak hobetu eta beharrak saretzeko helburuarekin sortu zen Larretik elkartea. Izaeraz elkartea bada, sare bat bailitzan funtzionatzen du eta euren helburuen artean lehen sektorearen iraunkortasuna, tokiko produktuen sustatzea, lan-baldintzen duintzea eta bertako ekoizleak ezagutaraztea litzateke. Lan horretan dihardute 8 bazkideak. Tokiko produktua nabarmentzeko garaian merkatuak antolatzeko apustua egin zuten eta Bizkarretakoa 4. azoka […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Pornografia kontsumoa nerabezaroan

Aurrekoan ireki genuen Osasun Mentalaren meloia. Sufrimenduaz aritu ginen solasean eta honetan egoera mentala kaltetu dezaketen kontsumoaz aritu gara, pornografiaren kontsumoan zentratu garelarik. Interbentzio ugari izan ohi ditu Miren Cia Urrutiak kontsumo honen ondorio direnak, baita prebentzio lanketak ere. 12 urte bazen jada pornografia lehen irudiak ikusteko adina, jada 9 urteko haurrak pornoa ikusi dutenak […]

Miren Doizen 2. korapiloarekin heldu da Fluxu Auritzera

Urriaren erdialdetik aurrera dabil instalaturik Miren Doizek ekoizturiko 2. korapiloa izenburudun obra Auritzeko Kultur etxe parean. Aurreko ostiralean sortze prozesua eta obra bera aurkezten izan genuen artista, zeina obra ekoitzi duen Fluxu programaren baitan. Azaroaren 15a bitarte izanen da ikusgai bertako material birziklatuekin sorturiko pieza koloretsu hau. Fluxu programaren baitan hainbat tailer eginen dira, lehena […]

Autogestioa eta komunitatea ardatz jardunaldiak asteburuan Aritzkurenen

Aurtengo edizioa 6. izanen da Aritzkurenen ospatuko diren jardunaldiena. Komunitatea eta autogestioa oinarri izanen dituen jardunaldi hauek euren esperientzietatik ikasi eta baita beste tokietatik heldutakoeetatik jasotzeko aukera emanen diete euren herriko komunitatea indartzen segi dezan. Asteburu osoko egitarau oparoa antolatu egin dute eta hori bera ezagutzera eman digu Aritzkurengo herritarra eta antolaketa lanetan dabilen Xandra […]