Nafar Pirinioetako etorkizunaz hausnartzeko jardunaldiak izanen dira Auritzen larunbatean

Bi Nafarren elkarteak eta NUPek antolatuta Nafar Pirinioa: Etorkizunera irekitako atea jardunaldiak eginen dituzte larunbatean Auritzen. Bertan solasaldi eta mahai-inguruak izanen ditugu bertako zein kanpoko hizlariekin. Honen inguruan Bi Nafarroen elkarteko Begoña Lopezekin landu dugu gaurko saioan. Ikastaroan izena eman nahi izanez gero hemen duzue Jardunaldien Webgunea Begoña Lopez Irati Irratian:

Ekintza bandalikoak izan dira azken egunetan Aezkoako mendietan

Bazka eremuen hertsiduren kentzea, ganaduaren edana ziurtatzen duten asken apurtzea,… izan dira azken egunetan gertatu diren zenbait ekintza. Ekintza bandalikoen ugaritzeaz arduratuta Aezkoako Batzarre Nagusiak ohar bat kaleratu zuen astelehenean, zentzudun izateari dei eginez eta ekintza hauek publikoki irmoki salatuz. Gaiaz aritu gara Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Buenorekin zeina adierazi digun ostiral honetan Batzarre […]

Uriz Pi ahizpen bizitza eta konpromisoa lantzen duen erakusketa martxan

XIX. mendearen amaieran jaiotako bi emakume dira Josefa eta Elisa. Pedagogian lizentziatu ostean garaiko hezkuntzan aitzindariak izan ziren, ez horretan bakarrik alor askotan euren etengabeko konpromisoa erakutsi zuten. Bi ahizpen historia biltzen duen erakusketa izanen dugu irailaren 17a bitarte Agoitzen eta honen inguruan Manuel Martorell “Pioneras. Historia y compromiso de las Hermanas Uriz Pi” liburuaren […]

Bidezko eta gardentasunean oinarritutako oposaketak exijitu dizkiote Hezkuntza departamentuari irakasle plataforma batek

Ikasturte amaieran izan ziren Hezkuntzan oposaketak eta hauek ez dira zaratarik gabe pasa, bertatik irtendako emaitzak ez baitituzte hainbat lagun asetu. Ez hori bakarrik, gaitegi ofizialik ez egotea asko zaildu izan du ikastea, are gehiago askok lanean zirauten bitartean. Honi gehitu behar zaio, epai-mahaiek ez dituztela irizpide berdinak eta horrek guztiak hautsak harrotu ditu, zenbaiten […]

Irailaren 4ean ospatuko da Agoitzeko Zokoa

Iaz hasi zuten Zokoa antolatzen eta igandekoa 3.edizioa izanen da. Hasiera batean urtaro bakoitzean bat egiteko ideia zegoen arren, urtean behin egitea adostu dute Zokoaren lantaldekoek. Agoitz, Aurre-pirinioa eta Pirinioaren elkargune eta bizi-berritzeko tresnatzat sortu zuten eta arrakasta izan du hasieratik 43 postu izanen ditugu azokan baina ez hori bakarrik, musika, kale-animazioa, tailerrak eta tonbola […]

Kasilda, inoiz itzaliko ez den sua

1914an jaiotako Kasilda Hernaez Vargasen inguruko antzezlana prestatu du Goitibera konpainiak. Emakume aurreratua jaio zen garaiarentzat, borrokalari anti-frankista sutsua eta gerra zibilean aritu ziren zenbait emakumeren testigantza. Hori egin izan nahi dute Goitibera konpainiakoek, borrokatu ziren emakume horiei omenaldi xumea egitea betiere Kasildaren irudian zentratuta. Prestatutako Kasilda, bukatzen ez de sua antzezlana ikusgai izanen dugu […]

Hezkuntzaren garraio proposamenari ezetza eman diote Auñamendietako familiek

Ikastaro hasiera mugitua aurreikusten da Auñamendietako ikaslegoarengan, batez ere euren ikasketak Iruñean jarraitu behar dutenendako. 17 ikaslek hartuko dute Iruñearako bidea aurten Lanbide Heziketa edo Batxilergoa egitera eta horretarako garraiorako laguntzak eskatu zituzten. Behin hori eskatuta soilik 4k zuten beren eskubidea bermatuta. Hori ikusita familiak batu eta Hezkuntza departamentuari zein Nafar Gobernuari euren proposamena helarazi […]

Garraldako eskola bizi-berritzera dator Haize-Berritu proiektua

Garraldako eskolaren inguruko hausnarketa prozesu bat jarri zuten martxan zenbait guraso eta irakasle. Tokiaren egokitzapena hizpide zenbait lan egin izan dute eta asteburu honetan eskola berari aurpegia aldatu nahiean auzolanera deitu dute. Honen inguruan, proiektua parte-hartu duen Alvaro Gil gurasoa izan dugu gurean. Auzolana ostirala eta larunbatean izanen da 10:00etatik 14:00 etara Auzolanean izena emateko […]