Ostiralean aurkeztuko da “Arrullos de la memoria” liburua Agoitzen

Agoitzeko Oroimen Historikoaren zikloaren baitan Kiko Lako agoizko bizilagunaren “Arrullos de la memoria” liburuaren aurkezpena antolatu egin dute ostirala honetarako. Liburuak zenbait pasarte edo errelato barnebiltzen ditu. Kikoren bizipenak eta irudipenak biltzen ditu ere baina baita Ezkabako kartzelan egondako bi errepresaliatu agoiztarren istorioak, Jaime Jimenez eta Fernando Navarrorenak, zeinak oraindik ere ez dituzten topatu beren […]

Asteburuko beroaldiak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Gaurko kolaborazioa larunbateko bero zapa ikertzen hasi gara David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpenarekin jarri gara, zeinetan tenperatura jeitsiera nabaria izanen den.    David de Andres Irati irratian

Bihar ospatuko da Nagoreko V. Triatloia

Bihar irailak 6, 266 kirolarik hartuko dute parte Nagoreko V. Triatloian. Bertan hiru modalitate desberdin izanen dira, Olinpikoa, Nafarroako SuperSprint txapelketa eta Emakumearen herri triatloia. Urtez-urte geroz eta kirolari gehiago hurreratzen dira Artzibarreko herri honetan egiten den froga honetaz gozatzera. Hau dela eta gaur antolaketa lanetan dabilen Ramon Legarda izan dugu gurean. Berak eman dizkigu […]

Aezkoako Emaztekien Ixtoriak liburuaren aurkezpena emanen du Gure Aizpea Elkarteak Ariben

Bihar ostirala irailaren 5ean arratsaldeko 19tan Aribeko Aezkoako Etxean izanen dugu zita. 2 urtez egon dira zenbait emakume Aezkoako Emaztekien ixtorioak biltzen. Inurri lan honek azkenik liburu bat ontzea ekarri du, Gure Aizpea emakume elkarteak argitaratu berri duena. Ixtorio eta emakume zirraragarriez jositako liburua dugu eta aurkezpena aprobetxatuz Gure Aizpeako kideak diren Noelia eta Tere […]

Larunbatean ospatuko da Mezkiritzen Bost Kirolaren 39. edizioa

Pilotaririk osatuena bilatzea xedez sortu zen Bost Kirol egitasmoa 1982an. Bertan eskarmentu handiko pilotariak aritu ziren urtez-urte bere doaiak azaleratzen. Ondoren, tarte batez utzi zitzaion antolatzeari eta iaz berreskuratzeko ideia otu zitzaien. Bertan bi talde aritu eginen ziren bata bestearen aurka modalitate desberdinetan eta arrakasta haundia izan zuen. Iazko esperientzia ikusita aurten berriz ere ospatuko […]

Irailaren 13 eta 14ean izanen da Luzaiden Astobizkar BTT ekimena

Ostiralean aurkeztu zuten ofizialki Astobizkar BTT ibilaldia. Auñamendi Natur Kirol elkarteak, Biok , Garmendia bizikletak, Arteka eta Irati Active enpresarekin batera antolatutako kirol jarduera dugu. Luzaidetik irtenda bi ibilbide izanen ditu mendi bizikletaz egin behar den ibilaldiak, motza 27,9km eta luzea 48km inguru dituztelarik. Luzaidetik abiatu eta Astobizkar igotzea dute helburu bertako bidexkak aprobetxatuz. Ibilaldiaz […]

Ostiralean izan zuen Auñamendi Natur Kirol taldea bere abiaratzea

Ostirala honetan Auñamendi Natur Kirol elkarteko lagunek mugarri garrantzitsua zuten deituta. Lan asko egin eta gero bere abiaratze saioa zuten eta Urrobi kanpineko aretoan 45 lagunen aurrean gauzatu zuten abiaratze hori. Orain arte egindakoak aurkeztu eta bazkidetzea bultzatzea zuten helburu. Momentuz hiru kirol-lerro izanen ditu taldeak, txirrindularitza (errepidea eta BTT), senderismoa eta Trail-runninga.Horretaz aparte hurrengo […]

Asteburuko eguraldi nahasia eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Igande arratsaldean ekaitzak jo zuen eta horrekin zenbait arazo sortu, esate baterako Erronkaribarren zenbait herritan argindarra eten baitzuen David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Ondoren aste hasierako iragarpenarekin sartu gara, osteguna bitarteko zer nolako eguraldia eginen duen ezagutuz.        David de Andres Irati irratian