Asteburuko ekaitzak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburu gora-beheratsua bizi izan duguna meteorologia ikuspegitik, zenbait tokitan, Zaraitzun zehazki harria bota baitzuen larunbatean David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Asteburuaren errepasoa eginda aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati irratian

Norberaren sendatze ariketa izanen da Otsagabian larunbatean

Udako solstizioak egitasmo berri baten jaiotza ekarriko du larunbata honetan Otsagabian. Zazpi zitetako egitasmoa dugu “La Sanación de la Bruja” egitasmoa, zeinak norberaren sendatze edo osatzea bilatuko duen solstizioak dakarren energia aprobetxatuz. Egitasmo honen sustatzaileetako bat dugu Estibaliz Rudi Izura “Cuidarte” metodoaren bultzatzailea. Hala ere, energiaz eta ariketez aparte arteak ere edukiko du bere baitan […]

Arkeologiaren inguruko jardunaldiak Artzira iritsiko dira Termen inguruko saio batekin

Nafar Gobernuak eskatu zien Aranzadi Zientzia elkarteko Arkeologia sailari Europako Arkeologia jardunaldien aitzakipean zenbait tokitan topaketa zenbait antolatzea. Egitarauak lehen geldialdia izanen du larunbata honetan Artziko Jauregian, Pirinioetako Erromatar galtzada eta bertako Termak protagonismoa hartuko dutelarik. Jardunaldien aitzakipean Zaldua, Artzi eta Donazaharreko indusketa lanen zuzendaria den Oihane Mendizabal izan dugu gaur gurean. Duela zenbait aste […]

Orreaga Musika Eskolak eta Pipirripi Dantza taldeak Pipinbo emankizuna eskainiko dute gaur Ariben

Orreaga Musika eskolako Konbo taldeak eta Pipirripi dantza taldeak emankizun bateratua eskainiko dute gaur Aezkoako Etxean, Ariben Pipinbo izenburupean. Izenburua Pipirripi eta Konbo batzetik dator eta bertan parte-hartzen duten taldeen izenak alegi. Bertan, musikari eta dantzarien artean 40 bat lagun izanen dira bertaratutakoen gozamenerako. Emankizunaren aitzakipean Iratxe Andueza Rota izan dugu gurean bera izanen baita […]

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteak denetarik izan dugu eguraldiaren ikuspegitik. Bero handiak, ekaitza potenteak ere. Hori bera hasi gara errepasatzen David de Andres lagunarekin. Horren ondoren asteburu honetarako iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Sorgin Ehizan eraildakoak gogoratuko dituzte larunbatean Auritzen

1525eko ekainaren 19a zen. Pirinioetan zehar ibilitako Balanza lizentziatuak agindua eman zuen Auritzen 5 pertsona erretzea sorginkeriaren akusaziopean. 4 emakume eta gizon bat ziren bertan eraildakoak. Zita honen gertutasuna dela eta Auritzen egun osoko egitaraua antolatu dute oroimen ekimen gisa. Duela bost mende bezala merkatua izanen da goizean. Eskolan Nabarralde fundazioak Sorgin Ehizaren inguruko erakusketa […]

Gidari Artzain Eskolako proiektuen aurkezpenak egiten dabiltza Pirinio luze-zabalean

Badira jada urte batzuk Erronkarin artzai eskola bat garatzeko ideiarekin dabiltzala. Lehendabizi Artalde elkartea sortu zuten honen aferak aurrera eramateko. Hortikan, proiektura jendea atxikitzen joan zen eta gaur egun Gidari Artzain Eskola proiektuak aurrerapausu nabarmenak ematen dabil. Egindako bidea eta etorkizunean zer izan nahi duten aurkezpenak egiten dabiltza Pirinioetan zehar, Ansotik Aezkoaraino. Horiek aitzakitzat hartuta […]

Hiri eta landa eremuan dauden lur eta eraikinei aterabide komunitarioa emateko Lur Komunak jardunaldiak izanen dira Iruñean

Hiri zein landa eremuetan beren bizitza aurrera ateratzeko lur zein etxeak eskuratzeko dauden oztopoei irtenbide komunitarioa ematearren helduko dira gaur Iruñeko Katakraken Lur Komunak jardunaldiak. Talaios, Olatukoop, Katakrak, La Dinamo eta Coop 57 erakundeek antolaturik hainbat proiektu ezagutzeko aukera izanen dugu. Hau aitzakitzat harturik antolaketa lanetan dabilen Beñat Irasuegirekin izan gara eta berak azaldu dizkigu […]

Iratin barna irteera artistikoak izanen dira asteburu hauetan

Gure inguruan dagoen Iratiko oihanari beste begirada batekin begiratzeko tailer/irteerak antolatu dituzte. Doako jarduerak dira eta tartean artea lantzeko tailerrak ere izanen dira. Proiektu hauen sustatzaileetako bat Puy Ziaurriz Jaso irakasle eta biologian aditua dugu, zeina bere alaba arte ederrak ikasten ari zela ikusi zuten ze begirada desberdinak izan daitezkeen inguruan dugun munduari begira. Hori […]

Errotzea bilatzen duen prozesua abian da Erroibarren

Etorkizunari begira jarri dira Erroibarko udalean, ibarraren garapenaz hausnarketa sakon bat egiteko bidean sortu da Errotuz prozesu parte-hartzailea. Biztanleriaren laguntzarekin eta biztanleria errotu nahiean gidalerro estrategikoak beraiekin adostu nahi dituzte eta hortara bideratu dute prozesu hau. Errotuz ibarraren izenarekin eta errotzearekin hitz joko bat baino gehiago da, zer nolako ibarra irudikatu nahi den hausnartu eta […]