Frankismoko esklabuei omenaldia eginen zaio larunbatean Igarin

22 urte dira Igariko mendateko omenaldia egiten hasi zenetik. Urtez urte Memoriaren Bideak elkarteak omenaldia egin ohi die Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraiki zuten frankismoko esklabuei, beren izaera eta izana aldarrikatuz. Aurten larunbata honetan izanen da eta antifaxismoa izanen dute gai nagusia. Ekitaldian Palestina eta Sahara ere gogoan izanen dituzte baita NUPek egiten dabilen […]

Gidari Artzain eskolak ireki du aurre-inskripzioak egiteko epea

Hiru urte daramazkite Gidari Artzain Eskolaren proiektuarekin eta datorren urrian ezarriko diote proiektu honi hurrengo mugarria, lehen ikasturtearen hasiera. 700 ordutako ikasketak antolatu dituzte ekaina bitarte antolaturik abeltzaintza estentsiboan jakinduriak eskuratzeko. 8 ikasleendako tokia izanen da eta aurre-inskripzioa hasi zenetik 14 dira jada izena emanda. Hain garrantzitsua dugu proiektua zein jada Gaztaren egunean Erronkarin omendua […]

Mendi-lasterketen erdigune izanen da Izaba asteburuan

20. edizioa ospatuko du aurten Camille Extreme mendi lasterkaldiak. Gerora etorri ziren Cannelle Trail eta Ardibidepikua KB frogak. Zoro zoragarri batzuk hasitako ideiak gorpuzten joan da apurka-apurka eta gaur egun Nafar Pirinioetan eta mendi lasterketen zirkuituan erreferente bilakatu zaigu Camille Extreme.Lasterkaldia 8 lagunen artean zehazten badute ere asteburuan zehar 250 bolondresen laguntza izan ohi dute […]

Erronkariko Gaztaren eguna larunbtean Erronkarin

Nafar Piriniotako jaki batean pentsatzen jarrita askori etorriko zaigu bertan ekoizten diren gaztak. Sona handiena duen eta bertan ekoizten den sor-marka bat ere etorriko litzaiguke gogora, Erronkariko Gaztarena alegia. Urtero Erronkariko Gaztaren baitan ospakizun bat antolatu ohi dute produktu honi balorea emateko. Larunbata honetan izanen da hitzordua. Azoka, Gazta mozketa, Gazta pintxoak, musika, dantza,… dena […]

Ustarrozen ospatuko da Uskararen Eguna larunbatean

Uskara Bizirik lemapean ospatuko da Uztarrozen. Urtea eman dute bertan zita hau prestatzen baita berotze ariketa moduan zenbait ekimen antolatzen eta iritsi da eguna. Larunbata maiatzaren 23a da mugarria eta bertan Erronkariko Uskararen aldeko festa piztu eginen da. Goizetik hasiko da kontua, Ameli ipuin kontalariak emanen baitio hasiera egunari, baita artisau produktuen azoka ere. Gero […]

Gaur estreinatuko du Oizeder Mayok Onki Xin bideopodkast berria

Gaztea irratian eta Conquisean lanean ikusi dugun kazetaria dugu Oizeder Mayo. Aita urzainkiarra duen laguna izanik beti atxiki du Erronkaribarrekin lotura eta hasiera batean argi zuen bere proiektu berri honek Onki Xin izena izan behar zuela lotura honen erakusle. Bideopodkast berri honek kultur arloan jardun egiten duten pertsona esanguratsuak izanen ditu elkarrizketatu. Bi astetan behin […]

LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasuna eta askatasuna aldarrikatzeko xeia izanen da bihar Erronkarin

3. urtea izanen da jaia hauxe ospatzen eta aldarrikatzen dabiltzala. Erronkarin izango du kokalekua eta bihar maiatzaren 16 izanen da. LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasuna sustatu eta maitasunaren askatasunaren aldarri izango da xeia. Hainbat eragileren elkarlanaz sorturiko festa dugu hauxe pixkanaka-pixkanaka bidea eta lekua egiten dabilena. Gaur gurean izan dugu antolaketa lanetan dabilen Arantxa Ariño izan dugu […]

“El Silencio de las Hayas” eleberria bizitzeko aukera zabalduko da Izaban larunbatean

2010ean argitaratu zen lehen aldiz Mikel Alvirak idatzitako “El Silencio de las Hayas”. Ez zen bere lehen eleberria izan baina bai esan daiteke bere kontakizun intimoena bai dela. Sorogibelen herri fikzionatuan kokatzen den eleberria dugu, mugaldean kokatuta dagoena eta bikainki azaltzen ditu herri honen inguruak. Herri hau, Izaba eta bere inguruak ditu hizpide eta honen […]

Ingurua ezagutu, baloratu eta ukenduak egiteko tailerrak Zaraitzun eta Erronkarin

Udaberriarekin batera Zaraitzu eta Erronkarin ingurua ezagutu, baloratu eta bertan topatutako landareekin ukenduak egiteko tailerretarako deia luzatu dute. Gentiana Pirineoko Silvia Erlanz izanen da ikastaro hauen dinamizatzaile, bere lan anitzen artean eta biologa den artean, ingurugiro hezkuntza jorratzen ohi baitu. Gaur bera izan dugu ikastaro hauen inguruan solasean. Berak animatu gaitu tailer hauetan parte-hartzera beste […]

Larunbatean Burgi zeharkatuko dute berriz ere almadiek

Maiatza hasieran izan ohi da Almadiaren Eguneko ospakizuna eta aurten maiatzaren 2an izanen da. Beste behin ere zenbait lagunek almadia baten gainean presa jeitsi eginen dute, tatean LH Donibaneko ikasleek eta Sobrarbeko Navaten elkarteko kide bat ere. Ezkako urak baimentzen badute normaltasunez ospatuko da eguna eta bi urtetan Lanbide Heziketako Donibane institutuan eraikitako almadiak jeitsiko […]