Herrietan mobilizazioak deitu ditu Gernika Palestinarekin ekimenak Genozidioa eten dadin

Israelen erasoaldia hasi zenetik Gernikan Palestinarekiko elkartasuna adierazteko jarri zen Gernika Palestinarekin ekimen herritarra martxan. Ezkeroztik keinuak ez ezik ekimenak ere antolatu ditu ekimen honek eta ikusita zer nolako egoera bizi den Palestinan urriaren 21erako mobilizatzeko deia luzatu dute. Urtebete darama Israelek palestinarrekiko genozidioa burutzen, NBEk eta froga grafikoek hala adierazten baitute genozidio baten aurrean […]

El Club de Lectura Feminista será presentado mañana en la biblioteca de Roncal

Mañana 27 de septiembre a las 17:00 dará comienzo el Club de Lectura Feminista organizada por la asociación de mujeres Gaztelu en la biblioteca de Roncal. Para explicarnos qué va hacer este club de lectura hemos hablado con Amparo Viñuales, compañera de la mencionada asociación de mujeres.   Amparo Viñuales Irati Irratian

Erronkariko eskolan guraso eta ikasleei zuzendutako sexualitate tailerrak izanen dira bihar

Bihar irailaren 19an eta 20an Emoki lan taldekoak izanen dira Sexualitatearen inguruko tailer parte-hartzaileak garatzen Erronkariko eskolan. Goizetan haur eta nerabeekin izanen dira eta arratsaldean aldiz gurasoekin. Tabuak alde batera utzita ahoan biliorik gabe aritzeko espazioak sortuko dituzte eta sortzen diren galderei erantzuna emanen dizkiete. Emoki lan taldearen eta tailerraren inguruan aritu gara Emoki taldeko […]

Asteburu honetan ospatuko da 29. Larra-Larrau txirrindula martxa

Aurten Larra-Larrauk bere 29. edizioa biziko du, antolaketa Larra Belagua estaziokoek lehendabizikoz izanen dutelarik. 100 eta 146km luzedun bi ibilbide izanen dituzte txirrindula martxako parte-hartzaileek eta ikusi beharko da eguraldia lagun izaten duten. Momentuz 840 lagun daude izena emanda oraindikan ere izen ematea irekia dutelarik. Hau guztia kontatu digu Larra-Belagua estazioko zuzendaria den Julen Garjonek. […]

Matamachos erlojupekoa ospatuko da larunbatean Garden

7 urte dira Matamachoseko erlojupekoa berreskuratu zutenetik, afari baten bueltan 5 lagunek hartutako konpromisoari esker. Iaz irailean egin eta arrakasta gutxi izanda erabaki egin zuten agorrilera pasatzea eta aurten jada partaideen topea erdietsi dute, 60 lagunek hartuko baitute parte frogan. Gaur antolaketa lanetan dabilen Iñari izan dugu gurean frogaren nondik norakoak azaltzen.   Iñari Irati […]

Ainariak omenduko dituzte asteburuan antolatutako erronka berri baten bitartez

Apirilean izan zen Ezkabako ihesarekin lehendabiziko erronka Aurizberrin eta asteburu honetan 4. erronka izanen da kasu honetan Erronkariko bailaran, Izaban zeinetan ekimen honekin Ainariak omendu eta goraipatu nahi izan dituzte. Larunbata eta igandea kirola eta turismo jasangarria uztartu eginen dituzte erronka honen bitartez, igandean izanen delarik erronkaren muina bi ibilbide desberdin eskainiz. Berriz ere izan […]

Aezkoako ibilbidearekin amaitu dute Hormigoizko Muga proiektua

2017an eman zioten hasiera Hormigoizko Muga deritzon oroimen proiektua ekiteari eta urte guzti hauetan zehar 30 bunker egokitu dituzte gazte bolondresen laguntzarekin. Orotara 1800 bunker daude Nafar Pirinioan eta hauen inguruan ere zenbait ibilbide (13 zehazki) egin izan dituzte hauen inguruko historia azaleratzeko.Proiektua gaur goizean aurkeztu da Orbaizetako Olan eta bertan izan da Ana Ollo […]

Igandean ospatuko da Urzainkin Neskak Festibala

7. edizioa izanen da aurtengoa eta Urzainkiko xeien igandeei bizipoza eman nahiean sortutako Neskak Jaialdia erabat errotuta eta sona hartuta topatzen dugu gaur egun. Emakumeek eratutako edota emakumeek zuzendutako taldeei protagonismoa ematea dute helburu eta hasieratik hala aritu dira. Aurten Anna Dukke eta Noa and The Helldrinkers taldeak arituko dira taula gainean bertaratutakoen gozamenerako. Musika […]

Baretousekoek eta erronkariarrek bakearekin zita dute larunbata honetan

Larunbata honetan 262. mugarrian Baretouseko eta Erronkariko agintariek hitzordua dute bi bailaren arteko bakean berresteko. 1375. urtetik dokumentatua dagoen ohitura honek Hiru Behien Zerga deritzaio eta urtero uztailaren 13an ospatzen da. Bertan “Pax Avant” formula erabiliz eta eskuak elkarri emanez berretsi eginen dute bi bailaren arteko bakea. Honen inguruan solasean izan gara Carlos Anaut Izabako […]

Jantziak eta identitatea lantzen duen erakusketa ikusgai izanen da Julian Gayarre museoan abenduaren 15a bitarte

Nafarroako Gobernuak Kultur Kontseilaritzaren bitartez eta Cultur-Izan programaren baitan jantzien eta identitatearen gakoak azalerazten dituen erakusketa bat antolatu du, Julio Caro Barojaren azken donazioetatik eratorriko ideia bat izanik. Janzkera horiek kanpotik nola ikusi diren erakustea da helburua, batez ere identitate hori nola sortzen joan den janzkera horien bitartez. Bertan, jantziak, marrazkiak, argazkiak ,… denetarik ikus […]