ZAPLA! Bertsoendako plazak berreskuratzeko ekimena
Urte zaila izan da 2020 kultur arloan eta Bertsolaritza ez da horretatik salbatu. Pandemia garai hauetan asko gutxitu dira bertso-saioak eta atzeratu dira zenbait txapelketa ere. Honi aurre egiteko Nafarroako Bertsozale elkarteak ZAPLA! egitasmoa jarri du martxan, apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 15a arte iraunen duena zeinetan 7 saio desberdin eskainiko diren bertsozaleek gozatu ditzagun. […]