Erronkariko uskarara berpiztu eta erabilera sustatzeko gidañoa kaleratu dute

Kebenko elkarteak udari eta batez ere xeiei begirako Erronkariko Uskararen Gidañoa kaleratu du. Bertan xeietako kartel edota emankizunetan beharrezkoak izan ohi uskarazko eleak agertzen dira jendeak erabili ditzan. Ibarreko hizkuntz paisaia egokitu nahi dute eta horretarako sortu dute erreminta hauxe. Kebenko elkarteak ere bertako bizilagunen negozio zein ekitaldietarako itzulpen zerbitzua eskaini ohi dute Erronkariko uskara […]

Euskaraldian umoreak eginen du Ztandap Pirinioetan

Euskaraldiaren bueltan Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai izanen ditugu bere umorezko obra berriarekin Nafar Pirinioak zeharkatzen. Ztandap du izenburu emankizun berri honek eta Luze edo Motzen ostean prestatutako bakarrizketa dugu. Egunerokoan emakumezkoen aferak eta egoerak umore puntu batekin lantzen ohi dituzte. Gaur, maiatzaren 15ean Aurizberrin, bihar Zubirin eta maiatzaren 24an emankizun berri honetaz gozatu dezakegu. […]

Sorionekuak dinamikak euskarari zubiak eraikitzera deitu du zenbait herritan

Duela bi urte sortutako Sorionekuak dinamikak euskararen aldeko erresistentziak modu positiboan garaitzea izan du helburu. Hori bera saiatuko dira egiten larunbata honetan, maiatzaren 10ean, euskarak zubi bat izan daitekeelako, pertsonak zein proiektuak batu ditzazkeen zubia. Horregatik, hainbat herritan zubiak hartu eta argazkiak egitera deitu dute nafar jendartea. Arratsaldean aldiz, Iruñean izanen da mobilizazio nagusia euskarari […]

Aurkeztu dute Auñamendi eskualdeko Euskaraldiko hamaikakoa

Bi astetan behin izan ohi dugu Idoia Zabaltza euskara teknikariaren kolaborazioa. Gaurko honetan maiatzean izanen den Euskaraldia izan dugu hizketagaia, asteburuan aurkeztu baita jendaurrean bideo baten bitartez Euskaraldia hauspotuko duten lagunen hamaikakoa. Hauxe da Euskaraldian Auñamendiko hamaikakoa: E – Irkus Robles Arangiz margolariaU – Ibai Azanza Burusko txirrindulariaS – Maddi Barber Gutierrez zinemagileaK – Izaskun […]

Martxan da 2025 Euskaraldirako rol aukeraketak

Udazkenetik udaberrira aldatu dute Euskaraldia euskararen erabilera sustatzeko ekinbide soziolinguistikoa. Jada martxoaren 15etik aurrera gure rolak aukeratzeko aukera dugu. Maiatzaren 15etik 25era zein konpromisoa izanen dugun aukeratu beharko dugu gure rolak hautatzeko, Ahobizi edo Belarriprest. Izen ematea irekia den honetan Euskaraldiko Nafarroako Koordinatzailea den Nora Gonzalez Goñi izan dugu ekinaldia aurkezten.   Euskaraldian izena emateko […]

Despentsak betetzeko kanpaina abiatu du Errigorak

Nafarroako Erdialde eta Erriberako ekoizleen olio, kontserben eta produktuen kanpaina abiatu du Errigorak “Beste modura denona da ardura ” lemapean. Urtero egin ohi da kanpaina eta elikadura subirautzan pausu berriak emateko dago pentsatua, ekoizle eta kontsumitzailearen arteko bideak estutu eta lan baldintza duinak eskaintzeko. Astelehenetik hasita eta martxoaren 26 bitarte dago aukera eskariak egiteko. Kanpainaren […]

Euskaraldiaren izen ematea Goxaldiarekin abiatuko da martxoaren 15ean

Bi urtetan behin izan ohi den ariketa kolektiboa dugu Euskaraldia. Aurreko edizioetan udazkena aukeratu izan zen Euskaraldia bera garatzeko, aldiz, aurten udaberria izanen du garaia, zehazki maiatzaren 15etik 25era. 16 urtetik gorako norbanako bakoitzak martxoaren 15etik aitzin erabaki beharko du Ahobizi edo Belarriprest rola hartuko duen, betiere argi edukiz zein izanen diren rol bakoitzaren bereizgarriak. […]

Maitasunaren inguruko ikuspegi desberdinak ematen dituzten eleberriak landu dituzte Agoitz eta Aurizberriko literatur solasaldietan

Karmele Jaioren Maitasun Kapitalak eta Nerea Baldaren Azpimarrak eleberriak izan dituzte hizketagai Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza idazleak dinamizatzen dituen literatur solasaldietan Agoitzen eta Aurizberrin. Saio ederrak izan ziren biak irakurketa desberdinez hornituak eta zapore gozoa utzi zutenak Mikelek aipatu digun moduan, gaur izan baikara berarekin bi saioen errepasoa egiten.    Hurrengo saioak: – Martxoak […]

Pirinioetako AEK-ak 40 urte egin ditu gure lurraldea euskalduntzen

40 urte pasa dira Iosu gazte batek Pirinioetara helduen euskalduntzea bultzatzera gonbidatu zutenetik. Apurka-apurka hasi zen AEK gorpuzten eta gaur egun 16 talde eta 160 ikasle dira Pirinioetako AEKren bueltan euskara ikasten dabiltzanak, Esteribarretik hasita Erronkariraino, Agoitzera ere heldu egiten direlarik. Hau ospatzeko zenbait ekimen antolatu egin dituzte ikasturte honetan. Jada pasa dira Ruper Ordorikaren […]

Aezkoako euskeraren hiztegia ondu eta aurkezpena eginen dute otsailaren 14ean Ariben

Zerika Aezkerako lagunek lan handia egiten dute Aezkoako berezko euskera den hori berreskuratzeko lanean. Oraingoan eskuartean bertako euskararen inguruko hiztegia dakarte, hiztegia eratzen 5 urte pasa direlarik. Honen sustatzaile ditugu Edurne Bidador Barberena eta Bittor Aroskoa, baina ezin uka hau burutzeko ezinbestekoak izan direla bailarako eta Aezkoako euskera bizirik darraiteko ezinbestekoak izan diren pertsonak. Aezkoako […]