Badator Zazpeko udako barnetegia

Hamabi bat urte daramatzate udako barnetegiak egiten Artziko Zazpe herrian. Auzolana eta euskararen ikasketa biltzen dituen barnetegia dugu eta aurten uztailaren 22tik 31ra izanen dugu. Izen ematea zabalik da uztailaren 18a bitarte. Honen inguruan gaurkoan bertako arduraduna den Garoarekin solastu gara. Edozein zalantza edo izena eman nahiko bazenute idatzi zazpekobarnetegia@gmail.com helbidera edota hurrengo estekan agertzen […]

Uskararen alde txipa aldatuko dute larunbatean Burgin

Datorren larunbatean itzuliko da Kebenko Elkarteak antolatzen duen Uskararen eguna. Ekitaldiz beterik dator eguna eta aurten Burgi herriari egokitu zaio ekimena antolatzea. Honen inguruan solasean Burgiko zinegotzia den Ainhoa Elizalderekin izan gara gaurkoan. Eguraldi bikaina eta Xin-xoan zerbitzuak ez dira faltako beraz ez da aitzakiarik larunbat honetan Burgira gerturatzeko.   Ainhoa Elizalde Irati irratian

Hizkuntz eskubideen aldeko aldarria kalera

Azken gertakari eta erabakiek euskararen kontrakoak izanik, zenbait eragilek deia luzatu dute biharkoan mobilizatzera “Herritarrak ez gutxietsi!” lemapean. Honen bultzatzaile litzateke Euskalgintzaren Kontseilua eta honen idazkari nagusia den Paul Bilbaorekin izan gara gaurkoan.   Paul Bilbao Irati irratian

Gazteek euskararen aldeko lanaren lekukoa hartu dute

Maiatzaren 21ean zenbait euskaltzalek euskararenganako babesa adieraztera deitu zuten pasa den asteburuan Donostin eginiko agerraldian. Bertan zen Unai Irigarai auriztarra eta jakin izan dugu euskararen aldeko lanketa egiteko Gazte Euskaltzaleen Sarea sortu berri dela. Bihar, apirilaren 8an aurkeztuko da sarea eta guzti honen inguruan solastu gara berarekin. Unai Irigarai Irati irratian

Errigorak oinak lurrean edukita abiatu du kanpaina berria

9 urtez elikadura subirautza eta euskara aldi berean sustatzen darama Errigora ekimenak. Martxoaren 10etik 30era kontserba eta olioa kanpaina abiatu dute eta honen inguruan solastu gara bertako kidea den Xanti Kirogarekin. Aurreko kanpainetatik oso balorazio positiboa egiten duen arren Errigorak poliki-poliki jarraituko dio bere bideari oinak lurrean edukita. Eskariak burutzeko Errigoraren webgunetik egin dezakezue edota […]

Korrika kulturalaren baitan motorrak berotzeko ekimenak antolatu dira hilabete hauetan zehar

Korrika batzordeak buru-belarri dabiltza lanean. Ibar bakoitzean zenbait euskaltzale batu eta Korrikari begira beroketa ariketak bultzatzera animatu zaizkigu. Ekimen guzti hauetaz solastu gara Garazi Iribarren AEK-ko kidearekin. Jendea gogotsu dabilela nabaria dela aldarrikatu du gurean eta Korrika Kulturalean antolatutako ekimenetan edota Korrikan bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu. Korrika Kulturala egitaraua Otsailak 26 Garralda 12:00 Plazan […]

Euren pandemiaren inguruko hausnarketak barnebiltzen dituen liburua aurkeztu digu Onintza Enbeitak

Konfinamendu garaitik sortzen den lana dugu Izurritea. Onintza Enbeitak Berrian eginiko zenbait kolaborazioetatik eta Zorrotz editorialaren elkarlanetik sortutako hausnarketa pertsonalak barnebiltzen dituen lana da. Gaur arratsaldean Agoitzen izanen dugu liburua aurkezten eta solasaldi interesgarri bat gauzatzen.   Onintza Enbeita Irati irratian

Badator Korrika eta bere motorea diren Korrika Batzordeak

Martxoaren 31tik Apirilaren 10era izanen da aurtengo Korrika. Eskuz esku ibiliko da lekukoa Euskal Herriko herri eta auzoetatik. Gurean, Pirinioetan apirilaren 4ean izanen dugu, Irunberritik sartu, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Aurizberri, Auritz, Orreaga eta Luzaide gurutzatuko dituelarik. Ekimen erraldoia dugu Korrika eta aurtengo edizioa HitzEKin leloa hartu du, euskarak hitzak eta ekintzak behar baititu. Honen inguruan […]

Bertako euskalkiak sustatzeko ekimena dugu Elebetean Behin

Urte berri honek egitasmo berri bat dakarkigu Pirinioetan. Bortuetako Euskalkien Forotik eratorritako lan bat abiatu dute bertako euskalkiak gure egunerokotasunean txertatzeko asmoz. Egitasmo honi Elebetean Behin deitu diote eta Pirinioko mahaiko euskara batzordeak eraman du aurrera Gupirinioko lan taldearekin batera. Hilabetez hilabete hamarna hitz edota esamolde plazaratuko dituzte. Honetaz, Gupirinioko kidea den Ainhoa Elizalderekin mintzatu […]

Larunbat honetan Bortuetako Euskalkien Foroak zita bat dauka Erronkarin

Erronkariko eskola zaharrean izanen da larunbat goizean hitzordua, goizeko 11etan, bertan bilduko dira azken urte erdian eginikoak errepasatzeko eta Pirinioetako euskalkien inguruan egin beharreko lehen pausuak zeintzuk diren eztabaidatzeko. Gaurkoan, Gupirinioa taldeko eta Euskara alorreko dinamizatzailea den Ainhoa Elizalde izan dugu gurean azken berriak ematen Bortuetako Euskalkien Foroaren inguruan.   Ainhoa Elizalde Irati irratian