Orreaga Musika Eskolak ikasturte amaierako kontzertu hiru eskainiko ditu egunotan

Ikasturte amaiera aldera Orreaga Musika Eskolak beti antolatu izan ohi ditu ikasturtean zehar lortutako doaiak azalerazteko kontzertuak. Egunotan izanen dira hauek. Lehena gaur (maiatzaren 28an) Garaioan Konbo Txikiak eta Helduen Konboak eskainiko dutena. 4 eta 8 abesti eginen dituzte pop-rock talde moduan osatutako ikasleen taldea. Sarrera 5 euro balioko ditu eta etekinak Baztango gaztean den […]

Euskal Herriko kantuzaleen topaketa izanen da larunbatean Gasteizen

Gasteiz hiriak hartuko du aurtengo Euskal Herriko Kantuzaleen topaketa Bagare Bagoaz lelopean. Larunbatean izanen da eta Euskal Herri osotik hurbildu eginen dira ahotsak prest izanik Gasteizen barna hainbat kantu egitera. Bazkarian 675 lagun hartuko dute parte baina kantari gehiago espero dira egunean zehar. Honen inguruan Gasteizko Kantuzale elkarteko Kandi Anda izan dugu solasean eta berak […]

Auzperrik musikarekiko duen atxikimendua kalera aterako du larunbatean

Martxoan hasi zuten makinaria martxan jartzen Aurizberriko musikariek. Herriari helarazi egin zioten Musikaren egunan parte-hartzeko aukerak zabaltzen zirela eta ezkeroztik eskaera ugari jaso eta lantzen hasi ziren. Entseguetan buru belarri eman ondoren larunbata honetan izanen dute landutakoa erakusteko eta baita ere berresteko Aurizberrik musikarekin duen erlazio estua. Musikaren Eguna zita garrantzitsua denez bertara gerturatu gara […]

Herriaren eta herritarren askatasuna aldarri ospatuko da Aske jaialdia abenduaren 27an

Hatortxurock-ek utzitako kapital humano horrek martxan jarri du ekimen berri bat, Aske Jaialdia, zeina abenduaren 27an Atarrabia izanen du agertoki. Herria eta herritarren askatzen bideari soinu-banda jartzeko jaialdia izanen da, auzolana oinarri izanen duena. Garai eta erronka berriei aurre egiteko egitasmoa izanen da eta horretarako ere jendearen parte-hartzea beharrezkoa duen jaialdia da. Gaur lehen edizio […]

Kuarist Forte Saxofoi laukoteak kontzertu berezia eskainiko du Agoitzen igandean

2020an sortu zen talde bezala, baina bere musikari ibilbideetan zehar elkarrekin jardunak ziren jadanik. Leire Unzué, Carmen Ferrando, Josu Marauri eta Sergio Eslava dira taldean aritzen diren musikariak eta Agoitzeko emankizunerako Txus Eguilazen laguntza izanen dute, perkusioa eta antzeztea gehituko diolarik. Kontzertua aitzakitzat hartuta Leire Unzue agoiztarrarekin izan gara gaurkoan eta berak eman dizkigu arestian […]

Garaiko Ttunttuneroak bergogoratu eta beraiek irekitako bidea omenduko dute larunbatean Aurizberrin

Elutseder elkarteak bultzatuta eta Nafar Gobernuak abian jarritako CulturIzan programak diruz-lagunduta Aurizberrin larunbata honetan Ttunttuneroak omenduko dituzte ekitaldi mugikor baten bidez. Zehazki Silverio Villanueva aintzioatarra izanen da ekinaldi honen hizpide eta Pedro Martinen etxetik abiatuko da Ttunttuneroak ekitaldiko kalejira. Kalejira honek 4 geldialdi izanen ditu, iraganetik hasita etorkizunera begira jarriko gaituena. Bertan, Aurizberriko txistulariak, dantzariak, […]

Puntu Takoma taldeak Ez Gara Modernoak lana kaleratu du

2020. urteko amaieran eman zion bide Asier Etxeberriak musikarekin Puntu Takoma bezala esperimentatzeari. Zenbait lan grabatu zituen bere etxearen bakardadean eta hortik sortu zen Izaerendipia lana. Plaza zenbait eginak zituen ordurako Bonbatu edota Gabezin eta erromeria desberdinekin eta berriz ere itzuli da Puntu Takoma moduan lan berri bat kaleratzera. Tarte horretan ere aritu zen zenbait […]

Ezkarozeko organoaren zahar-berritze lanen inaugurazioa eginen du Iruñeko Orfeoiak

1912an eraikitako Ezkarozeko organoaren zahar-berritze lanak amaitu eta inaugurazioa ospatuko dute larunbata honetan Iruñeko Orfeoiak eskainiko duen kontzertu baten bitartez. Talde bat baino erakunde edo instituzio sendo bat dugu Iruñeko Orfeoia. 160 urtez musika garatzen aritu den erakunde honek bi artista handi izan ditu bere baitan, Pablo Sarasate eta Julian Gayarre. Gaur egun 120 lagun […]

Igandean ospatuko da Neskak Blues Rock jaialdiaren bederatzigarren edizioa

Urzainkiko jaien igandeari beste ikuspegi edo aukera batzuk jorratzeko asmoz sortu zen Neskak Blues Rock jaialdia. Bestetik, emakumezkoen presentzia nabarmendu eta promozionatzea du helburu jaialdi honek eta iada 9. edizioa du aurtengoa. Ohikoa ez den musika eskaintza egiten da bertan eta aurten ere sona handiko artistak izanen dira Urzainkiko oholtza gainean. Granadatik etorritako Angela Hoodoo […]

Hatortxuk agur esanen dio 30 edizioetako ibilbideari

Berriozarren 1999an hasi zuen Hatortxu Rock elkartasun jaialdia bere ibilbidea. Hiltze edo amaitzera bidean sortu zen eta euskal preso eta iheslarien aferari elkartasun ekarpena egiteko nahia zuen helburu. 30 edizioren ostean Lakuntzan esanen du agur jaialdiak, 100 talde inguru batuko duen auzolanean antolatutako jaialdi honek. Hatortxu aurrera ateratzeko 7049 txanda bete beharko liratezke dena ondo […]