Artzibarreko Herbarioa egiten dabil Kattalin Barberrek
Konfinamenduan hasi zen gure hurrengo gonbidatuak bere herbarioa egiten. Zaraguetako inguruetatik egindako paseotan hasi zen jabetzen ibarrak zer nolako landaredi-ondarea zuen eta jasotzen hasi zituen. Gonbidatu hori Kattalin Barber dugu eta jada 58 espezie desberdin ditu sailkatuak. Berak aipatu digunez, proiektua baino prozesu bat da, berari lagungarri izan zaiona bere ingurua hobeto ulertzeko. Gainera, herbario […]