Torturaren inpunitatean zentratuko dira azaroaren 6an Nafarroako Torturatuen Sareak antolatutako Nazioarteko Konferentzia

4 urtetik hona Nafarroako Torturatuen Sareak Nazioarteko Konferentziak antolatu ohi ditu. Aurten Ipar Irlandako kasua izanen dute oinarri eta fokua torturaren eta batez ere torturatzaileen inpunitatean ipiniko dute. Azaroaren 6an izanen da Konferentzia Iruñeako Medikuen elkargoan eta bertan Ipar Irlandatik etorritako John Finucane izanen da, abokatua eta paramilitar leialistek hildako baten semea. Honen ostean Espainiar […]

Mikel Zabalzaren 40. urteurreneko dinamikaren zehaztapenak aukeztu dituzte gaur Donostian

Aezkoa eta Altzako Mikel Zabalza Gogoan herri plataformek, Euskal Herriko Torturatuen sareak, Egiari Zorrek eta DBUSeko langileek agerraldia egin dute gaur Donostian, Mikel Zabalzaren erailketaren 40. urteurrenaren ingurukoak zehazteko. Dinamikak azaroaren 26tik abenduaren 14a bitarte iraunen du eta oroimenaren autobus bat ardatz Euskal Herriko zenbait herri lotuko dituzte. Erakusketa bat barnebiltzen du busak zeina kasuaren […]

Euskal Herriko Neska Gazteen sareak baterajotzea izanen du urriaren 31tik azaroaren 2ra Zaldibarren

2021. urtean Elizondon egin zuten Euskal Herriko Neska Gazteen Sareak bere lehen baterajotzea. Handik bi urtera Usurbilen egin zuten topo euren oinarriei bide eta errotzea emanez. Aurten Zaldibarren eginen dute topo Feminismoa Lubaki lelopean. Hiru egunetako egitarau oparoa feminismoaren borrokari euren ikuspegia ezarri eta aurrera begirako mugarriak ezartzeko. Hauen inguruan solasean izan gara Euskal Herriko […]

Harrera elkartearen aurkezpena izanen da ostirala honetan Idarrotxi Gaztetxean

Harrera elkarteak euskal preso, iheslari eta deportatuei etxeratze duina bat eskaintzeko laguntza elkartea dugu. Egoerak bultzatuta geroz eta behar gehiago sortu dira prozesu honetan eta horretarako bidelagunak izanen diren bazkideak bilatzen dabiltza, hor jarri zuten abian 5000 baietz kanpaina eta jadanik 4000tik gora bazkidek eman dute izena. Ez hori bakarrik, egoera agerrarazi eta elkartearen lana […]

Mikel Zabalzaren 40.urteurrenerako Euskal Herrian zehar iraganen den ekimen ibiltaria aurkeztu dute

Atzo Plazara aretoan deituak ginen Mikel Zabalzaren erailketaren 40. urteurrenaren karietara antolatutako dinamika ezagutzeko. Dinamika hauxe Aezkoa eta Orbaizetako Mikel Zabalza Gogoan herri plataformak, Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Egiari Zor Fundazioak eta DBuseko langileak elkarlanean antolatu egin dute. Ekimenaren ardatza autobusa bat izanen da zeina Orbaizeta, Iruñea, Bortziriak eta Donostia batuko dituen azaroaren 26tik abenduaren […]

Ostiralean aurkeztuko da “Arrullos de la memoria” liburua Agoitzen

Agoitzeko Oroimen Historikoaren zikloaren baitan Kiko Lako agoizko bizilagunaren “Arrullos de la memoria” liburuaren aurkezpena antolatu egin dute ostirala honetarako. Liburuak zenbait pasarte edo errelato barnebiltzen ditu. Kikoren bizipenak eta irudipenak biltzen ditu ere baina baita Ezkabako kartzelan egondako bi errepresaliatu agoiztarren istorioak, Jaime Jimenez eta Fernando Navarrorenak, zeinak oraindik ere ez dituzten topatu beren […]

La Vueltaren ondorioz izandako jazarpen poliziala gaitzetsi egin du Erronkariko Batzarreak

Asteazkenean kaleratutako ohar baten bidez Erronkariko Batzarreak salatu egin zuen asteartean La Vueltaren igarotzearekin batera jasan izan duten jazarpen poliziala. Kontrolak eta galdeketak izan direla salatu dituzte eta horrek bertako biztanleen haserrea piztu zuen. Indar polizialek Palestinaren aldeko ekintzen inguruko kezka zuten eta hori aitzakitzat hartuta burutu zuten jazarpen hori. Erronkariko Batzarreko langile bat eta […]

Gazarako bidean den flotillarekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea izan zen Uztarrozen

Palestinan Israelek eragiten dabilen genozidioa salatuz eta Gazarako bidea hartu duen nazioarteko flotillari babesa adierazteko elkarretaratzea egin zuten Uztarrozeko herritarrek. Ez hori bakarrik, “La Vuelta” txirrindularitza frogan Israeleko taldearen parte-hartzea gaitzetsi egin zuten eta astearterako deialdia luzatu zuten, Palestinar ikurrekin bidea josteko. Atzokoan abiatu ziren Bartzelonatik 30 barku Palestinarrei giza-laguntza eramateko eta beste tokietatik irtendako […]

Tutera eta Hendaiaren arteko tartea Palestinarekiko elkartasunez beteko da martxa baten bitartez

Palestinarekiko elkartasuna modu argian adierazi eta bertan dauden konplizitateak salatzeko Palestinaren aldeko Ibaitik Itsasora martxa antolatu dute. Palestinarren esaeratik eratorrita, Ibaitik Itsasora Palestina aske baten alde, Tutera (Ebro ibaia) eta Hendaia (Kantauri itsasoa) batu eginen dute, irailaren 10tik 20ra 11 etapa igarota. Tartean Israelgo okupazio eta genozidioaren kolaboratzailetzat hartzen diren zenbait enpresatan ekintza berezia eginen […]

Hatortxuk agur esanen dio 30 edizioetako ibilbideari

Berriozarren 1999an hasi zuen Hatortxu Rock elkartasun jaialdia bere ibilbidea. Hiltze edo amaitzera bidean sortu zen eta euskal preso eta iheslarien aferari elkartasun ekarpena egiteko nahia zuen helburu. 30 edizioren ostean Lakuntzan esanen du agur jaialdiak, 100 talde inguru batuko duen auzolanean antolatutako jaialdi honek. Hatortxu aurrera ateratzeko 7049 txanda bete beharko liratezke dena ondo […]