Atzo aurkeztu zuten Urrotz Hiriko III. udako ikastaroa

“El placer de leer” izenburuarekin aurkeztu zuten atzo Iruñean Urrotz Hiriko literaturaren inguruko III. udako ikastaroa. Herria estuki lotua da literaturarekin bertan hiru liburu-denda baitaude eta gainera oso aktiboak direnak. Ekimenez blaitzen ohi dute Urrotz-Hiria eta aurten antolatzen dituzten udako ikastaroen hirugarren aldiari ekinen diote. Abuztuaren 22tik 25era irakurzaletasunaren inguruan jardungo dira bertaratutakoak eta ekimen […]

Igandean ospatuko da Urzainkin Neskak Festibala

7. edizioa izanen da aurtengoa eta Urzainkiko xeien igandeei bizipoza eman nahiean sortutako Neskak Jaialdia erabat errotuta eta sona hartuta topatzen dugu gaur egun. Emakumeek eratutako edota emakumeek zuzendutako taldeei protagonismoa ematea dute helburu eta hasieratik hala aritu dira. Aurten Anna Dukke eta Noa and The Helldrinkers taldeak arituko dira taula gainean bertaratutakoen gozamenerako. Musika […]

Ekintzaileentzako diru-laguntzak jarri ditu martxan Gupirinioak

Ekintzaileek euren proiektuetan inbertsioak burutzeko aukera ematen duen diru-laguntza abiarazi dute Gupirinioko lagunek Nafar Gobernuaren bitartez. Osotara 160000 euro izanen dira eskarien artean bi urtetan banatzekoak . Autonomo zein enpresa txikiei zuzendutako diru-laguntza honen onuradun posibleak, negozio berriei edota jada martxan direnen zerbitzu berriei dagokien diru-laguntzak izanen liratezke. Honen inguruan elekatzeko Gupirinioko kidea den Naia […]

Zalduako indusketek egiaztatu dute termen eraikitze faseak nolakoak izan ziren

Hiru astez izan dira bolondresak aurten Zalduako indusketa gunean lanean Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den Oihane Mendizabal Sandonis arkeologoaren zuzendaritzapean. Termen ingurua arakatzen jarraitu dute eta bertatik irtendako objektu zein hormetatik ondorioztatu dute terma horiek bi faseetan eraiki egin zirela eta lehendabiziko erabilerak K.o. 10. urtean kokatu daitezkeela. Hau ondorioztatu ahal izan dute bertan Augusto […]

Aezkoako komunalak ezagutarazteko prozesua abiaraziko dute Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Artelanek

Aezkoak abiarazitako prozesu parte-hartzaileari segida emanen diote uda honetan zehar antolatutako komunala ezagutarazteko irteera dinamikoekin. Iazko udan izandako Udako Euskal Unibertsitatearen Ikastaroetan landu egin zen komunala eta argi geratu zen asko dagoela honen inguruan lantzeko. Irteera bakoitzean komunal horri eman diezaioketen erabilera landu eginen da, erabilera hori bera edo komunala ederki asko ezagutzen duen jendearen […]

Euskal napar abizenen inguruko museoa auzolanean eraikitzen

Eneko Bernaldo de Quiros bere ekinbide pertsonaletik hasi zen bere herriaren, hots, Iturgoienen historia arakatzen. Hortik hainbat lan eratorri  badira ere informazio asko geratu zitzaion eskuartean eta horri bide emateko instagram sarean @apellidosvasconavarros sortu zuen. Hemen 600dik gora abizenen jatorria eman ditu aditzera eta 3000 eskaritik gora ditu oraindikan pendiente. Gerora webgunea etorri zen eta […]

Teknologia berrietan formazio saioak eskainiko ditu Aeiozu Elkarteak Etxe konektatuak ekimenaren bidez.

Jada Erroibar, Auritz, Luzaide inguruan ibiliak dira Aeiozu elkartekoak teknologia berrietan jendearen ahalduntzea bilatzen eta lortzen. Orain Aezkoan izanen dira zerbitzua ematen eta horretarako izen ematea irekia dute uztailaren 27a bitarte. Adin, mota eta taldeei egokitutako formakuntzak egitea dute helburu eta bertako errealitateari ahalik hoberen egokitzeko. Honen ingurua solastu gara Aeiozu Elkarteko kidea den Edurne […]

Hemingwayren bisitaren mendeurrena kari ekitaldiak antolatu dituzte Aezkoako Kultur Olak eta Nafar Ateneoak

Duela gutxi ospatu zuten Ernest Hemingwayren inguruko kongresua eta gutxi da ere bere jaiotzatik 125 urte bet zirela. Ez da urteurren borobil bakarra, 100 urte bete baitira aurten Irati aldera lehendabiziko eskapada egin zuela Ernest Hemingwayek eta honen karietara ekitaldi egun bat antolatu dute Nafar Ateneoak eta Aezkoako Kultur Olak elkarlanean. Programa:11:00 Burguete hotelean- Victoriano […]

Kontrabandoak izandako garrantzia barnebiltzen duen dokumentala proiektatuko dute Auñamendi Zinemakoek Nagoren

Auritzeko Garaitzeko Asikoek hasi ziren Auñamendi Zinema proiektuarekin eta udan zehar Auritzetik atera ere egiten dute. Aurten Nagoren eginen dute proiekzio bat bertan Nafarroako Filmotekarekin batera “Contrabando y evasión en el Pirineo Navarro” dokumentala eskainiko dute, Javier Goicoak gidatu eta protagonizatzen duena. Javier berarekin izan gara proiektua beren beretik ezagutzen.       Javier Goicoa […]

12. urtez Garagardoa protagonista Agoitzen

Beste behin Agoitzeko Angiluerreka elkarteak Agoitzeko Garagardo Festa antolatu du. 12. edizioa da aurtengoa eta hasieratik arrakasta izan duen ekimena da. Elkartearen 25. urtemugaren harira hasi ziren eta gaurdaino heldu da. Aurten, festaren irekiera Agoitzeko Kostradaren Kofrediak eta Erraldoien Konpartsak eginen dute, 10 eta 50 urte betetzen baitituzte hurrenez hurren. Garagardoa ez ezik musika ez […]