Energia berriztagarrien proiektuen inguruko txostena aurkeztu du Sustrai Erakuntzak

Ugaritu egin dira energia berriztagarrien inguruko proiektuak eta honekin batera kezka sortu da biztanleriarengan. Honen inguruan lanean dihardu Sustrai Erakuntza eta atzokoan Katakraken aurkeztu zuten honen inguruko informe bat. Txosten honen eta egoera orrokorraren inguruan aritu gara Pablo Lorente lagunarekin. Informazio gehiago: Sustrai erakuntzako web orrian Pablo Lorente Irati irratian

Zerbitzuak moldatu eta proiektu berriekin dator Eutsi kooperatiba

Edadeko jendearen ongizateaz eta ahalduntzeaz arduratzen den Eutsi kooperatibako Aritz Carballorekin izan gara gaurko saioan. Osasun krisiak baldintzatu duela euren jarduna aitortu digu Aritzek, hala eta guztiz ere lortu dute zerbitzua mantendu eta bide batez proiektu berriak eraiki. Horietako bat litzateke arrakala digitala deuseztatzeko abian jarri berri dutena. Aritz Carballo Irati irratian

Aezkoan errotutako eleberri batekin irabazi du Eneko Barberenak (H)ilbeltza beka

Xukuneatik aldendu ahala du izenburua proiektua zeina proiektu honekin irabazi duen Eneko Barberenak 2021eko Baztango udalak eta Txalaparta editorialak ematen duen (H)ilbeltza beka. Proiektu berriaren inguruan aritu gara gaurkoan berarekin eta aipatu digunagatik Orbara,Orbaitzeta, Aria eta Garralda arteko leku batean kokatuta egonen da bere eleberria. Urte bete dauka burutzeko eta momentu honetan ideiak hartzen dabilela […]

Egun On, Auñamendi! (H)ilbeltza eta AEBtako kargu hartzea Hala Bedin

Gaurkoan Unai Zabaletaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzea zegokigun baina ezin izan gara berarekin egon. Horren ordez, Hala Bedi irratian Asier Blas EHUko irakaslearekin izandako elkarrizketa ekarri dugu, AEBtako kargu hartzearen ingurukoa. Ondoren, Eneko Barberena idazlea izan dugu (H)ilbeltza beka jaso berri bere proiektu berriaz solasteko. Izenburua: Urtarrilaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Obra kontratuen sententzia eta Covid gakoak

Saio honen hasieran Aralar irratia bisitatzen egon gara eta bertan jaso dugu Larraun-Lekunberriko kronika Martin Juanenaren eskutik. Ondoren, Elhuyar fundazioaren kolaborazioa izan dugu Covid aren gakoekin jarraituz Ana Galarragaren eskutik. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunek ESK sindikatuko abokatua den Julio Sanchezekin Obra kontratuen Gorenaren azken epaia irizpide hartuta eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Urtarrilaren 26ko saioa […]

Berriz ere oposaketetan euskara zokoratuta

Nafarroan eguneroko ogia bilakatu da euskarafobiaren inguruko ika-mikak. Azkenetarikoa, zeladore oposaketetan sindikatu batzuen helegitearen ondorioz egondako euskararn bazterketa. Lehendabiziko oposaketak zeladoreenak izan dira zeinetan alemaniera, ingelesa eta frantsesa baloratu den, euskara ez ordea. Arazo honen inguruan zeladore lanetan diharduen Maxi Valencia lagunarekin izan gara gaurkoan. Iosu Eseberri Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskara oposaketetan eta Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisitak

Gaurkoa oposaketen inguruan solasten hasi gara Maxi Valencia zeladorearekin, berriz ere, oposaketetan , Nafarroan ez baita aintzat hartu euskararen ezagutza. Ondoren, Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Izenburua: Urtarrilaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! SOS ostalaritza eta Erronkariko konexioa

Gaurkoan ostalaritzaren egoeraz solasten hasi gara Iosu Eseberri Sos Ostalaritzako kidearekin. Ondroen Juan Pito bentako Julian Gabasen laguntzarekin jaso ditugu Erronkaribarko berriak. Izenburua: Urtarrilaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

SOS Ostalaritza, berriz ere neurri berrien jopuntuan

Pandemiaren hirugarren olatuan gauden honetan asteartean neurri berriak iragarri zituen Nafar Gobernuak. Horrek suposatuko duena ikertu dugu ostalaritzaren ikuspegitik Iosu Eseberrik lagunduta. Terrazak baimentzen badira ere zonaldean ostatuen itxierak ekarriko dituela gaineratu du. Neurri berriei erantzuteko eta sektorearen erreskate bat eskatu nahiean mobilizazioak deitu dituzte, baita zonaldean ere. Iosu Eseberri Irati irratian