100 lagun euskara ikasten Pirinioetan

Pozik daude AEK-ko lagunak aurtengo matrikulazio kanpainarekin. Pirinioetako AEK-ko Ana Colomok Irati irratian jakinarazi duenez aurten 100 lagunek eman du izena dagoeneko. Aurtengo eskaintzaren berri eman, ikastaro mota ezberdinak aurkeztu eta ibar ezberdinetan izango diren batzar informatiboen berri eman digu.Elkarrizketa entzuteko:

Aitor Agirrezabal kazetaria 11/13 sumarioko akordioaz

Gaur informazio garrantzitsuena Madrilen zegoen. Irati irratiak zuzenean eman du bertako berri, eta 11/13 makrosumarioko epaiketan eman den akordioaren berri izan dugu Egunon Auñamendi! irratsaioan. Gurean, erdietsitako akordioaz informazio zuzena eman digu naiz.eus eta GARAko kazetari Aitor Agirrezabalak. Entzun Aitor Agirrezabala kazetariarekin irratian.

Egunon Auñamendi! Eneko libre 47 euskaldunen auzian

Egunon Auñamendi! saioa albiste on batekin abiatu dugu. Eta lehengo eta behin Madriletik zuzenean aritu zaigu Eneko Villegas laguna. Akordioa erdietsi dute Auzitegi Nazionalean eta bi abokatu epe labur batez espetxera joanen diren arren, guztiak libre itzuli dira Euskal Herrirat. Izenburua: Irailaren 16ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Zaraitzu eta Erronkarin aritu gara Urruxkide eguna eta Izabako berriekin

Urruxkide egunari buruzko xehetasunak eta bitxikeriak kontatu dizkigu urteetan antolatzaile lanetan ari den Xabier Diaz Esartek. Larunbatean ospatuko dute Ibiltzietan eta egitarau aberatsa prestatu dute. Izaba aldetik berriz Julian Gabas izan da gurean, Izabako jaien berri eman eta hartzaren inguruan ere mintzatu gara. Ortziraleko saioak hau guztia eman du, espero dezagun asteburuak askoz gehiago eskaintzea […]

Dylan Inglis Iratiko oihanari buruzko ikerketa egitera hurbilduko da

Albiste bitxia ekarri digu Idoia Zabaltzak Irati irratira. Egun gutxi barru Inglaterran sortutako euskaldun berri bat hurbilduko da inguruotara. Dylan Inglis, Inglaterran euskara ikasi eta Euskal Herria, gure hizkuntza eta euskalkiak ondo menperatzen dituen ingelesa da. Aurki, Iratiko basoaren inguruko ikerketa bat abiatuko du, eta jendea elkarrizketatzen arituko da herriz herri. Hizkuntza, lana, lurraldea eta […]

Aezkoako eguna Abaurregainan

Aezkoako eguna ospatuko da asteburu honetan Abaurregainan. Larunbatean Aezkoako gazte gaua ospatuko denez, Jaione Etxabarri antolatzailea gurekin izan da Irati irratian. Xehetasunak, egitaraua eta bertso afariaren berri eman digu berak, eta azpimarratu duenez lehen aldia da neska bertsolari bat –Maddi Ane Txoperena– eta dagoeneko 70 lagunetik gora eman du izena afarirako. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egunon Auñamendi! Kataluniatik Iratiko basora, Aezkoako egunaren bezperetan

Diadaren biharamunean Bartzelonatik zuzenean aritu gara Joan Tornés Abaurrepekoako lagunarekin -sortzen katalana eta urtero Diadara joaten dena-. Diadaren kronika eta Kataluniako prozesuari buruzko gogoeta egin digu berak. Abaurregainatik Jaione Etxabarri hurbildu zaigu, aurtengo Aezkoako egunaren berritasunak eta egitaraua azaltzera. Irati irratiko estudioetan Idoia Zabaltzak Inglaterratik Euskal Herrira euskara ikastera etorritako Dylan Inglis lagunaren berri eman […]