Jakiak Ehuntzen/Tejiendo la Despensa ekimenak banaketa-sare pilotoa abiatu du Zangozako Merindadean bertako jakiak eta ekoizleak balioan jartzeko

Duela hiru urte abiatu zela Jakiak Ehuntzen proiektua, zenbait lantalde sortuz ekoizle, denda eta erakunde publikoen artean. Lehenik eskualdeko ekoizleen katalogoa sortu zuten, ondoren, bideo bat eta oraingoan banaketa-sare piloto bati ekin diote. Entretantos Fundazioa dago ekimena bultzatzen, Cederna Garalur elkartearekin batera, baina grinaz eta kemenaz ari dira ere ekoizleak, beren produktuei  merezi duten balioa […]

Nafarroako Bertsolari Txapelketaz aritu gara Erroko bertsolari handiarekin, Fernando Ziganda

Julio Sotok jantzi zuen txapela inoizko finalik jendetsuenean. Zortzi bertsolari gazte aritu ziren kantuan eta lehian igari den larunbatean Iruñeko Anaitasunean. Finalaz, txapelketaz eta bere ibilbideaz mintzatzeko Fernando Zigandarekin izan gara, Pirinioetako bertsolaria.             Fernando Ziganda Irati Irratian:

“Ganado o desierto” filme-dokumental arrakastatsua eman dute Izabako zineman

Metafora Visual ekoiztetxe independienteak aurkeztu zuen atzo filmea, Izabako zinema bete-betearen aitzinean. Abeltzaintza estentsiboa balioan imini nahi du dokumentalak, eta ingurugirorako ezinbesteko tresnatzat planteatzen du. Mundu osoan barna eraman dute lana, baita zenbait sari jaso ere. Orain, landa-eremuan aurkeztera ekion diote bere egileek. Gu Francisco Vaquerorekin izan gara, filmearen zuzendaria.  Zure herrian filma ikusi nahi […]

“Nicolas Navallas, latorrigile baten oroimenean/En la memoria de un hojalatero” liburua aurkeztu dute Zangozan

Fernando Uhaldek eta Joseba Urretabizkaiak aurkeztu zuten atzo liburua Zangozako Kultur Etxean. Navallasen bizitza eta oroitzak jasotzen dira bertan, berak eginiko piezen bitartez. Zangozako azkeneko latorrigilea izanik, ondare handia joan zaigu bere heriotzarekin, baina orain, liburu honetan jasota geldituko da betirako. Ikusi Nicolas Navallasen bizitza eta lanak bere wikipediako sarreran.           […]

Agoitzen izan gara LEB Festibalean, Lengoaia Eszeniko Berrien I Jaialdian. Entzun Asier Andueza jaialdiko zuzendariak kontatu diguna.

Lengoai Eszeniko Berriak sorkuntza modu desberdinak landa guneetara gerturatzea eta bertatik irakaspenak jasotzea du helburu jaialdiak. Agoitzen abenduaren 1etik 9ra izaten ari da, eta sorkuntza estilo desberdinetako profesionalak deitu ditu. Sorkuntza lanak denon eskura uztea du helburu. Zuzendariarekin berriz izan gara jaialdia nola doan jakiteko bertatik bertara. Informazio guztia LEB Jaialdiaren webgunean       […]

Asteko euriak, alerta egoerak eta asteburuko eguraldia David de Andresen eskutik

Gaur itzuli zaigu berriz ere David de Andres gure meteorologo partikularra. Atzoko euri datuak jaso, alarmekin izandako eztabaida eta gauza gehio landu ditugu berarekin. Ondoren, asteburuko iragarpena eman digu.      David de Andres Irati irratian

GALUZERRITA TXOKOA: Berriak, Menua , Urtebetetzeak, Euskararen bitxikeriak, Musikaren inguruko berriak

Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldea izan dugu berriz ere gurean. Beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte ari atzizkiaren bitartez. Horren ostean  musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren erantzuna eman digute, Tolosa zen bilatzen genuen herria, […]

Ez erran inori eleberriaren lanketak Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeetan eta Mikelen aurkako ekinaldia

Irakurle taldea dagoen aldioro izan ohi gara Mikel Antza Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeetako dinamizatzailearekin. Gaur, Ez Erran Inori, sexu abusuen inguruan darabilen Maddi Ane Txoperenak idatzitako eleberria. Honetaz aparte azkenaldian Mikel bera Coviteren kexaren eraginez Nafarroako Gobernuak bertako udalei errekerimendua helarazi die dinamizatzaile kargutik kendu dezaten. Horri erantzuten Auzperriko Irakule Taldeko partaideek idatzi bat […]