GALUZERRITA TXOKOA: Eskolako azken berriak, urtebetetzeak, menua, euskararen bitxikeriak, Mikel Villarolain irakasleari elkarrizketa, musika alorreko berriak eta asmakizuna

Berriz ere jo dugu Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldera eta beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte abere hitzaren bitartez. Horren ostean Mikel Villarrolain irakasleari elkarrizketa egin diote eta honetatik musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren […]

Muga inguruko egoeraren diagnostikoa egiteko eta etorkizuneko erronkak lantzeko lan saioak Mugalur proiektuaren baitan

Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak, Cederna-Garalur eta Euskal Herriko Unibertsitateen arteko elkarlanetik sortzen da Mugalur, muga inguruan dagoen harremanaren diagnostikoa eta etorkizunean egon litezkeen erronkei heltzea izanen du helburu. 9 tailer izanen dira osotara eta horietako 2 gure eragin eremuan, azaroaren 3an Izaban (19:00 Oroimenaren etxean) eta azaroaren 24an Orbaitzetan (Kultur Olan 19:00tan). Proiektuaz eta […]

Leioako 5 auziperatuei elkartasuna adierazteko hitzaldia eta afaria antolatu dute Nabaskoizen larunbata honetan

Duela 7 urte Leioako kanpusean errepresioa salatzeko mobilizazio batean dauka auzi honek bere mugarria. Honen aurretik dozenaka ikasle izanak ziren zigortu eta jazartuak. Halere 2016ko apirilan mobilizazio honi eman zitzaion bide eta bertan 5 gazte izan ziren identifikatuak. Horrezkero ametsgaizto judizial baten erdian ikusia izan dute euren burua beraietako biei 17 urteko kartzela zigorra eskatzera […]

Aste amaierako euriak, Mexikoko urakana eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Azken fronteek utzitako eurien datuak ekarri dizkigu David de Andresek. Ez hori bakarrik, Mexikoko kostaldean izandako bapateko urakanaz ere solastu gara, zeina 24 ordutan sortu eta lortu zuen eskalan maila gorenera heltzea. Ondoren, aste hasierako eguraldi iragarpena ekarri digu.      David de Andres Irati irratian

Agoitzeko eta Aurizberriko irakurle taldeek ireki dute ikasturtea eta irakurketa lagundua martxan jarri dute Aurizberrin ere

Pasa den astean elkartu ziren lehenbizikoz ikasturte honetan. Aurizberrin asteartean batu ziren Eneko Barberenaren Suak Erreko Ez Balu eleberri beltzaz solasteko. Asteazkenean aldiz, Agoitzeko Euskararen etxean izan zen zita eta bertan Miren Agur Meaberen Kristalezko Begi Bat eleberria landu zuten. Honetaz aparte, Aurizberrin irakurketa lagundua egitasmoari emanen diote bide, Miñan eleberriarekin, batez ere euskaraz irakurtzea […]

Kukai atelierra antolatu du Nafar Ateneoak larunbata honetan Orbaitzetako Kultur Olan

Kukai egitasmoa haiku (Japonian asmatutako poesia modua) “lehia” batean oinarritzen da. Halere, egindako haiku guztiak garrantzia bera dute, atelier honek hauen sorkuntza baitu helburu lehiakortasuna alde batera utzita. Hauxe da larunbatean Nafar Ateneoak antolatu duena Orbaitzetako Kultur Olan eta honen inguruan solastu gara bertako kidea den Josu Jimenez Maiarekin.     Josu Jimenez Maia Irati […]

Etxea konpartitzeko proiektua martxan Pirinioetan

Jakina da Pirinioetan etxebizitza lortzeko arazoak direla eta honi aterabide aukera bat ematera dator Kuvu enpresak eta Gupirinioak aurrera eramandako Pirinioak bizirik belaunaldiz belaunaldi proiektua. Kuvuko kidea den Jon Ander Fernandezen ahotsetik ezagutu dugu zertan datzan proiektua, bakoitzaren etxea bertaratu nahi duten lagunekin partekatzea. Ez hori bakarrik, Pirinioetara lan eta bizitzera etorri nahi duen Teresa […]

Erronkarin burutuko dira XXII. Pirinioetako Emakumeen Topaketak

Elkartasunetik Sororitatea, emakumeen aliantza sororitatea eraikitzen lemapean emanen dira Laurentxi , Gure Aizpea, Xaiki eta Gaztelu emakume elkarteek antolatutako Pirinioetako Emakumeen XXII. Topaketak. Hauek sororitatea izanen dute gai nagusia eta Erronkarin burutuko dira urriaren 28an. Hau guztiaz solastu gara Gaztelu Elkarteko Amparo Viñuales Gale lagunarekin.     Amapro Viñuales Gale Irati Irratian: