Asteburuko ekaitzek utzitako datuen eta aste hasierako eguraldiaren errepasoa David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik.

Asteburuan izandako ekaitzek, batez ere larunbatean izandakoek ederki asko igoarazi zituzten gure ibaien urak. Honen inguruan hasi gara solasean David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasierako iragarpenarekin sartu gara, nahasmena nagusi izanen delarik.        David de Andres Irati irratian

Garraldako ikasleek eskolako berriak emanen dituzte maiatzean ostiralero

Izugarri pozten gaitu Garraldako Eskolako lagunekin elkarlanean aritzea, iaz Galuzerritako lagunak izan genituen eta maiatza honetan beste batzuk izanen ditugu gurean. Eskolako berriak, elkarrizketak, Ikasgaien aurkezpenak, gustoko kontuen inguruko azalpenak,… ekarriko dizkigute astero. Gaur ikasbidaian egondako ikaskideak izan dituzte elkarrizketatuak, ikasbidaiaz, ikasgaiez eta etorkizunaz mintzatu direlarik. Milesker lagunak, zuen hurrengo ekarpena entzuteko gogoz geratzen gara. […]

Soinuaren akordeak entzunen dira larunbatean Ezkarozen

Nafarroako Goi-Mailako Musika Kontserbatorioko soinujoleak kontzertu bira bat antolatu dute euren herrietatik, ikasturte amaierako azterketa prestakuntza gisa. Bira honetan Ezkaroze, Antsoain, Galar eta Erriberri bisitatuko dituzte Iñigo Pascual, Izarbe Loras, Adrian Martinez , Hegoi Bertolo eta Aitor Garciak sortutako boskotea. Lehen geldialdia asteburu honetan Ezkarozen izanen delako beraiengana jo eta Hegoi Bertolo Sancet , Iñigo […]

Apirileko datuei eta asteburuko eguraldiari errepasoa David de Andres ( @Noainmeteo ) lagunarekin

Udaberri euritsu eta ezegonkorra suertatu zaigula ezin dugula ukatu esan geneza David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Ondoren asteburuko eguraldiarekin sartu gara, zeinetan larunbatean abisua dagoen ekaitzak direla eta.      David de Andres Irati irratian

Sorionekuak dinamikak euskarari zubiak eraikitzera deitu du zenbait herritan

Duela bi urte sortutako Sorionekuak dinamikak euskararen aldeko erresistentziak modu positiboan garaitzea izan du helburu. Hori bera saiatuko dira egiten larunbata honetan, maiatzaren 10ean, euskarak zubi bat izan daitekeelako, pertsonak zein proiektuak batu ditzazkeen zubia. Horregatik, hainbat herritan zubiak hartu eta argazkiak egitera deitu dute nafar jendartea. Arratsaldean aldiz, Iruñean izanen da mobilizazio nagusia euskarari […]

Amaitu da ikasturtea Agoitz eta Aurizberriko euskarazko literatur solasaldietan zapore bikainarekin

Nerea Baldaren Azpimarrak eta Ernest Hemingwayren Fiesta Eguzkia jaikitzen da liburuen laguntzarekin amaitu ziren Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza idazleak dinamizatutako Agoitz eta Aurizberriko literatur solasaldiak. Ikasturtean zehar hainbat eleberri landu dituzte eta norbanakoen irakurketak amankomunean ipinita irakurketa bera aberastu egin dute solasaldi hauetan parte hartu dutenek. 6 saio izan dira eta genero eta prozedentzia […]

Zubiko ekaitzen errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Maiatzaren 1eko zubiak batez ere igande honetan ekaitza indartsuak utzi dizkigu Nafarroako zenbait tokitan David de Andresek aipatu digun moduan. Ondoren aste hasierako iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati irratian

Ezpelaren egoeraren inguruko informazio bilkura izanen da asteazkenean Abaurregainan

Ezpela arriskuan dago hainbat faktore direla eta, baina batez ere Ezpelaren Sitsa delakoaren eraginagatik dago egoera larrian. Ekialdetik etorritako espezie inbaditzailea dugu Ezpel-sitsa eta honen inguruan arduratuta 2020. urtean Abaurregainan abiatu zen Ezpelzaintza 2050 proiektua, gerora elkarte bilakatuko zena. Proiektu honekin Ezpelaren salbatzea eta sitsaren garapenean balazta bat jartzea zen helburua eta txikitasun horretatik datu […]

Musikarekin duten erlazioa ospatuko dute Aurizberriko Musikaren egunean

Ikerketa bat egin beharko litzateke Aurizberriko bizilagunek zer nolako erlazioa duten musikarekin. Instrumentu bat jotzen edota kantatzen duen bizilagun kopurua oso handia baita. Duela urte dexente lagun talde bat bildu eta fanfarre bat sortzearen ideia garatzen hasi zuten. Fanfarrerako instrumentuak erosteko diru beharra zutenez hasi zen Aurizberrin Musikaren Eguna antolatzen , zeina bertako artista eta […]

Eliz-Eskoletan izandako abusuen inguruko dokumentala proiektatu zen Artzin larunbatean

Lizarrako Eliz-Eskolan izandako abusuen biktimen testigantza publikoak izan ziren lan honen abiapuntua. Biktima horiek antolatzen hasi eta Iratxe Perez Barandalla ekoizle eta zuzendariarekin harremanetan hasi ziren. 2019. urtea zen, abusuen afera publikoki eztanda egin berritan eta honen inguruan hasi ziren lanean. Testigantzen dokumentala bat izateaz gain, min baten inguruan biktimak nola antolatzen joan diren bildu […]