Azaroak 25 Sexu indarkeriaren aurkako eguna: Erronkari

Azaroaren 25 dugu emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eguna. Gaurkoan Erronkarin izan gara bertako ekimenak ezagutzen eta horretarako Gaztelu emakume elkarteko Arantxa Arregi izan dugu gurean. Egitaraua:Azaroak 25- 17:30 Erronkari -KONTZENTRAZIOAAzaroak 27- 17:00 Burgi-Udaletxea- El nunca me pego dokumentalaren proiekzioa eta solasaldiaAbenduak 14- 17:00 Erronkari-Liburutegia- Amelia Tiganusen “La revuelta de las putas” liburuaren aurkezpena     […]

Azaroak 25 Sexu indarkeriaren kontrako eguna: Erroibar

Azaroaren 25 gertu dugu eta egun hau egutegian beti nabarmendu izan da sexu indarkeria salatzeko. Aurten hori bera eginen dute Pirinioetako emakume elkarteek. Gaurkoan Erroibar aldera jo dugu Laurentxi elkarteko Bea Oktabiorekin egotera. Egitaraua:Azaroak 17 eta 24- 18:00 Auzperri -Liburutegia- Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko tailerra Unai ZabaletarekinAzaroak 25- 19:00 Orondritz-Larrain-toki elkartea- La violencia invisible dokumentalaren proiekzioaAzaroak […]

Sexu Indarkeriaren aurkako eguna: Zaraitzu

Azaroaren 25 gertu dugu eta egun hau egutegian beti nabarmendu izan da sexu indarkeria salatzeko. Aurten hori bera eginen dute Pirinioetako emakume elkarteek eta horietariko bat da Zaraitzuko Xaiki emakume elkartea. Prestatutakoa eta mobilizatzeko arrazoiak bertako kidea den Itziar Senberoiz lagunarekin errepasatu ditugu. Egitaraua:Azaroak 24- 19:00 Otsagabia -Javi Eseverri kultur aretoan- PANTXIKA LAMURAzaroak 25- 17:30 […]

Yerma Buena disziplina anitzetako ikuskizuna igandean Agoitzen

Arantxa Villanueva dantza konpainiak hainbat kolaborazioekin batera aurrera eramaten duen musika, dantza eta antzerki emankizuna dugu Yerma Buena. Dantza konpainia hau 10 urte daramatza dantza desberdinak lantzen Zangotzan eta trilogia bat jarri zuten martxan. Trilogia horretako saioa da Yerma Buena eta Agoitzen egondako egonaldi batean prestatu zuten. Ohiko bidelagunetatik aparte Agoitzeko Dantzari taldeko 10 bolondresek […]

Pirineki esnekiak Tolosan ospatutako esneki eta gazta txapelketan lehen saria jaso du

Pasa den azaroaren 5ean izan zen Tolosako txapelketa eta nahiz eta bertan ezin izan ziren egon beren gazta bai egon zen eta Gazta Onduen sailean lehen postua eskuratu zuen. Pirineki Esnekiak ekoizpen etxeaz ari gara eta gaurkoan bertako Aitor Zazpe izan dugu honetaz solasean. Sariaz aparte egungo egoeraz mintzatzeko aukera ez dugu galdu. ZORIONAK PIRINEKI […]

Nafar Gobernuak Pirinioetako etxebizitza eskaintza handituko du hainbat eraberritzeekin

37 etxebizitza izanen dira orotara jada eraberrituta eta alokairuan jarrita dauden besteei gehituta. Auritzen, Auzperrin eta Erronkarin badira martxan direnak eta atzokoan aurkeztutako Jaurrietako bertze 3 ere. Gazteei ez ezik interesa duen ororentzat dira zuzenduak eta alokairu sozialaren bidez izanen dira. Hau guztiaz Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia den Ruben Goñi izan dugu gaurkoan gurean. Berak […]

Nafarroako Torturatuen sareak aurkezpena eginen du ostiralean Ariben

2019tik dabiltza saretuta lanean Nafarroako Torturatuak. Iaz egonkortu zuten sarea,  elkartea sortuz eta buru-belarri dabiltza torturaren aferaren tamaina ezagutzeko lanean. Euren ekimenaz abiatu du jada Nafar Gobernuak Torturaren inguruko ikerketa. 1000 kasutik gora identifikatuta dira jada baina denboran aurrera joan ahala gehiago izan daitezke. Sareak ostiralean aurkezpena burutuko du Aribeko Aezkoako Etxean eta hau guztiaz […]

Xiberoko ikastolei laguntza ematearren bueltan dator Ikaskoli egitasmoa

2003tik aitzin daraman egitasmoa dugu Ikaskoli Xiberoko Atharratze eta Sohutako ikastolak laguntzeko , Xiberuan euskara sustatzeko eta Xiberuko produktuak ezagutu eta dastatzeko aukera ematen duena. Urtez-urte azaroan zehar beren eskaintza egiten aritu ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Duela zenbait urtetik hona Nafarroara ere luzatu dute egitasmo honen berri eta hemen ditugu berriz ere. Gaurkoan egitasmoaz […]