Eskolako berriak, kirolak, Saioa Erdozain harakinari elkarrizketa eta hamaika kontu Garraldako ikasleen eskutik

Aurreko astean estreinatu genuen kolaborazio berri hau, bertan Garraldako DBHko ikasleek euren berriak, proiktuak, lanak eta elkarrizketak dakarzkigute maisuki gainera. Gaur hamaika kontu ekarri dizkigute, berriak, kirolak, elkarrizketak, esaerak eta kanta eskakizunak tartea direlarik. Harrobi majoa dugu irratigintzan ikasle hauen ekarpena ikusirik. Milesker berriz ere lagunak!   Garraldako ikasleak Irati Irratian

Garraldako ikasleek eskolako berriak emanen dituzte maiatzean ostiralero

Izugarri pozten gaitu Garraldako Eskolako lagunekin elkarlanean aritzea, iaz Galuzerritako lagunak izan genituen eta maiatza honetan beste batzuk izanen ditugu gurean. Eskolako berriak, elkarrizketak, Ikasgaien aurkezpenak, gustoko kontuen inguruko azalpenak,… ekarriko dizkigute astero. Gaur ikasbidaian egondako ikaskideak izan dituzte elkarrizketatuak, ikasbidaiaz, ikasgaiez eta etorkizunaz mintzatu direlarik. Milesker lagunak, zuen hurrengo ekarpena entzuteko gogoz geratzen gara. […]

Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Erdi gaixo eta lanean topatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina Aurizberriko Liburutegian. Gaurkoan aipatu digu Liburuaren egunaren bueltan zenbait kontu atzeratu dituztela eta ez dutela zoritxarrez behar bezala ospatu, baina iritsiko dira aktibitateak. Horren ondotik gonbidapena luzatu digu bertaratu eta bertan dauden istorio eta liburuetaz zipriztintzera. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Aurizberriko liburutegira goaz bertako berritasunen bila

Hori egiten dugu bi astetan behin Mari Mar Agosen laguntzarekin. Aste hauetarako hainbat ekimen antolatu ditu baina batez ere bertako lana dauka arduratuta liburuak sailkatze bidean. Aurreratu digu ere irakurle taldea datorren apirilaren 25ean batuko dela azkenengoz ikasturte honetan. Liburuaren eguna dela eta zenbait kontu antolatu ditu ere. Mari Mar Irati irratian:

Egunon Auñamendi! Iruñerria eta Baztan-Bidasoako berriak eta herrietako hauteskundeen emaitzak

Astelehena. Kirol emaitzak. Ezkurdia 4 1/2ko txapeldun. Iker Vicentek Nafarroako aizkolari txapelketa irabazi du bosgarrenez. Aria, Aribe, Garralda eta Orbaizetan hauteskundeak. Erronkarin beste horrenbertze. Euskalerria irratiko Mikel Bujandak aktualitatea ekarri digu, eta Xorroxin irratitik Doneztebeko ferieatik eskualdez eskualde aritu gara.Udalbiltzako lehendakari hautatu berri Jabi Asurmendirekin ere aritu gara irratsaioan. Izenburua: Azaroaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 […]

Egunon Auñamendi!
Euskalerria irratia, Xorroxin eta Erroko berriak

Astelehena izanik, Euskalerria irratiak Iruñerriko kronika eskaini digu, ostean Baztan Bidasoako agenda errepasatu digu Julen Zelaieta esatariak Xorroxin irratitik. Erroko berri eman digu Joseba Martinezek udaleko zinegotziak, batipat zuntz optikoaren inguruan egin dituzten bilkura publikoen gaineko informazioa eskainiz. Izenburua: Irailaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko