Egun On, Auñamendi! EHNErekin NPBaren inguruan,Mugazgaindiko gazteri foroa eta Erronkariko kronika.

Gaurkoa EHNE sindikatuko Patxi Zabaltzarekin hasi gara Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan solasten. Ondoren, Mertxe Vilches eta Josu Laguardia izan ditugu Gazteriaren Mugazgaindiko foroaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Erronkariko ibarrean dagoen Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasek bere kronika pasa zezan. Izenburua: Urriaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Makro-ukuiluen aferaz EHNEko Fermin Gorraizekin solasean

Nafarroako Auzitegi Gorenak Kaparrotzun ezarri nahi zen 7500 behi makro-ukuiluaren inguruko sententzia atera berri du. Egoera berri honek zer nolako eragina izanen duen abeltzaintza eredu desberdinengan ezagutu nahi izan dugu eta horretarako Fermin Gorraiz EHNE sindikatuko laguna izan dugu gurean. Fermin Gorraiz Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Julian Gabas, makro-ukuiluen afera

Gaurko saioa lagun zahar bat bisitatzen hasi dugu, Erronkariko Juan Pito bentara joan baikara Julian Gabasekin egotera. Ondoren, EHNE sindikatuko Fermin Gorraizekin izan gara makro-ukuiluen inguruko sententziaz elekatzen. Izenburua: Ekainaren 26ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Unai Laso pilotariarekin solasean, eta Etxaldeen segidaz artzai eta laborariekin

Unai Laso Bizkarretako pilotaria Irati irratian izan da gaur. 4 1/2ko txapelketan garaipen garrantzitsuak eskuratu ditu jarraian Lasok eta horretaz mintzatu gara berarekin. Larunbatean partida zaila izanen du Joseba Ezkurdiaren kontra. Iratiko etxaldeen segidaren alde jardunaldia burutuko da asteburuan Aezkoako Batzar etxean, eta gaurkoan inguruko artzai eta laborariak gonbidatu ditugu irratira. Patxi Zabaltza Orbaitzetako artzaina, […]